Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
aurre. iz. (TE). Frente; parte delantera. Etxe aurria, parralakin kerizatuta, egonleku ederra zan.  Aurretik beste izen batzuk hartzen dabenian sarri postposiziño moruan erabiltzen da.
© J.L.Etxegoien
aurre-idi (aurre-iri). iz. (NA). Pareja delantera de bueyes; yunta tirando de otra. Buztartutako idi pare baten aurretik, lotuta doian beste idi pare bat. Idixak eta behixak, lotuta, aurre-iri. Aldapan gora juan bihar danian, idixak; eta gero katiakin ero, beste behixak aurrian tiraka. Sartein beti! Ik. idi-proba.  Normalian pluralian.
aurrekalde. iz. (EEE). Parte delantera, parte anterior; fachada; anverso . Gau itsua heldu baiño lehen Mañari aurrekaldian agertu zan Peru. / Hantxe aurrekaldian daukak hori taberniori / Gizon bat aurrekaldera ekartzen destanari, durua beretzat. (Zirik 67). / Bere emaztian aurrekaldian ipiñi zan, eta beste barik esan zetsan: [...]. (Ibilt 490).  "Palabra muy usada en Eibar" (VO).
aurrerutz juan. da ad. (TE). Avanzar, mejorar, progresar. Denbora honetan ez da erreza igartzia mundua aurrerutz ala atzerutz doian. Ik. atzeraka, aurreratu.
aurretik. adlag. (TE). Por delante (de), delante (de); antes (de), antes (que). Aurretik juan ziran, bestiak baiño lehen, gauzak euren aukerara gertatzera. / Ondo be ondo jokatu eban da bera zoian aurretik. (Zirik 30). / Etorri aurretik batedon-batzuek kontau bihar izan zetsen Eibarren "gorri" asko zeuala ta kontuz ibiltzeko. (Zirik 104). / Ezkondu aurretik izan zittuan hik sekretuak. (Zirik 25). Ik. aurrez.  Denporazko esanguria dauka.
aurretiko.
1 . aurretiko. iz. (TE). Antepasado,-a. Arbasuak dira gure aurretikuak. Ik. arbaso, asaba, aittitta-amama, antxiñako.  Urri samar bada be, asaba eta arbaso baiño naturalago bai.
2 . aurretiko. izlag. (NA). Previo,-a; preliminar, anterior, precedente. Oin laga horri, aurretikuak be badare eta. / Aurretikoa "Pernando Plaentxiatarra" izenarekin argitaratu zana, Etxaide nere adiskideak euskera osotuan egin eban. (Zirik 5). / Aurretiko agirixa. (Ibilt 454). / Emaztiari zor zetsan zorra gaittik, bere aurretiko gaizki-eiñ guztiegaittik! (Ibilt 467).
aurretxuan. adlag. (AS). Hace poco tiempo, hace poquito. Aurrian-en txikigarrixa. Erregen aurretxuan zan. (Zirik 89).
aurrez (aurraz) [aurrez]. adlag. (TE). De antemano, anticipadamente, previamente. Aurrez aitzen emon zetsan zer etorren. / Aurrez ordaindu bihar izan zan preziua. / Ha be aurraz alkarraituta euan. (Zirik 33). / Baiña horretarako agiri osua bihar dot aurraz. (Ibilt 481). / Tratu honen gora-behera guztiak neri aurraz kontu emotekotan, beste danen ixillean. (Ibilt 457). / Eta jakin eraiñ zetsazen aurrez bere eta uezaben ohittura eta izakerak. (Ibilt 474). Ik. aurretik, aldez aurretik.  Denporazko esanguria dauka.
aurria hartu [aurre(a) hartu]. dio ad. (TE). Tomar la delantera, adelantarse. Txikiñak aurria hartu detsa nausixari.
aurrian [aurrean]. adlag. (TE). Por delante; delante (de), ante, en frente. Makilla bategaz, aurrian atara zittuan lotsagabe hárek. / Gure semian modukorik! Atzo be han juan zuan, sentellak darixola! karrerista guztiak aurrian dittuala. (Ezten 64-65). / Plaentxiatarrak harro-harro azaltzen dira mundu aurrian. (Zirik 119). / Makilliakin aurrian hartuta atara eban kalera elgoibartar gizajua. (Zirik 91). / Jilaneko aurrian auto bat euan geldituta. (Zirik 126). / Mateo be ezkondu aurrian ez zan peskarako zalia. (Zirik 107). / Kondesiak, senarra izan ez bazan aurrian, ostikoka atarako eban frailliori. (Ibilt 469). / Neretzat lotsa larregi izango litzakianetik, testigu aurrian eiñ biharra ezkutuan eiñ biharreko jardun hori. (Ibilt 455). / Jantzi zetsan amantala aurrian eta buruan estalki zaharrori. (Ibilt  474).  Moduzko esanguria dauka.