Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
laztasun. iz. (TE). Aspereza; rugosidad; fastidio. Laztasun haundixa astelehenetan lanian jartzia.
laztu, lazte (laztutze).
1 . laztu, lazte ( laztutze). da/du ad. (TE). Volver(se) áspero/rudo/rugoso. Latz edo latzago bihurtu; larrittu. Errotarrixa laztu gurarik zan errotarixa. / Kaleko losak laztia komeni da, iñor ez dein labandu eurixa danian. Ik. larrittu.
2 . laztu, lazte ( laztutze). dio ad. (TE). Hacer (algo) áspero,-a/duro,-a (a alguien). Latz egin. Nahitta da soldauari bizimodua laztutzia, gerrian gorabeheretarako gogortu dein .
lebrillaje. iz. (NA). Suciedad. Zikinkerixia, baiña likidoren bat tartian dala. Horrek ume txikixorrek ibili dau lebrillajia!.
legar.
1 . legar. iz. (TE). Grava, arena, guija . Errekiak legarra batzen daben tokixa, Legarre.
2 . legar. iz. (JSM). Galio (Gallium mollugo). Ik. ligar.
Legarre. l. iz. (TE). Legarre (lugar). Eibarkua. Agarre, Iñarre eta Izarre letz, Legarre. / Errekiak legarra batzen daben tokixa, Legarre.
legarre. iz. (TE). Desierto. Orduan Espirituak eruan eban legarre idor batera, diabruak tentau zeixan (Mat. 4. 1). Ik. basamortu, eremu.  Ez da erabiltzen.
legatz (leatz, lebatz). iz. (TE). Merluza (Merlucius merlucius). Hiru-kuartokuan legatza, baiña hiru-kuartokua gatxa. / Amoko legatzak gehixago balio izaten dau. / Legatza, baba-baltzakin ipiñita ederra euan. (Zirik 47).
legatz-buru. iz. (TE). Cabeza de merluza. Paris baten, Espaiñiako gerra ondorenguok, duan ziran legatz-burueri preziua jarri gentsen.
legatz-buztan. iz. (TE). Cola de merluza. Hegaztixan ondoren, legatz-buztana erreta atara zeskuen.
legazkuma (legatz-kuma, legatz-kume, legazkume) [legazkume]. iz. (TE). Pescadilla. Legatz-kumiak, ahuan buztana katiauta prijitzen dira.
lege. iz. (TE). Ley; norma, regla, reglamento. Legia danontzako bardiña da edo izan bihar da, . / Jaungoikuan legian behian.
lege egin. da ad. (TE). Hacerse ley, volverse ley. Ohitturak, denboriagaz lege eitten dira.
lege zahar.
1 . lege zahar. iz. (TE). Antiguo Testamento. Lege Zaharra, Jesukristoraiñok; haregandik aurrera, Graziazko Lege Barrixa.
2 . lege zahar. iz. (TE). Fueros. Baziran hamen Lege Zaharrak, geure errege jauneri juramenduagaz gordetzia aindu eraintzen gentsezenak.  Normalian pluralian.
lege-aittu [lege-aditu]. iz. (TE). Letrado,-a; abogado,-a. Lege-aittuak auzixetan jarri zittuen auzoko bixak. Ik. legegizon.
lege-jakintzaille. iz. (TE). Abogado,-a; legista. Baeban harek lege-jakintzailliak, berbetan ekitzen zetsanian, aldi baterako etorrixa.
legia bete. esap. (EEE). Cumplir con la comida. Normalian jatekuekin erabiltzen da, gitxi-asko, jatordua bete dalako. Hurrengo goizian, goizeko mahaiko legiak bete ondoren, ardau botia gizen-gizen ipinitta aldas gora abixau zan.
legia egin [legea egin]. esap. (TE). Cumplir con lo acostumbrado. Eguneroko edo ohitturazko eginbiharrak bete. / "Satisfacer las cosas de carácter ritual, como las comidas, ir a misa, comulgar por Pascua florida, etc." (TE,520). Gaurkuagaittik, legia ein dogu behintzat.
legia hausi [legea hautsi]. du ad. (TE). Quebrantar la ley, infringir la ley. Legia hausten bizi dira, gordetzeko aintzen jarri ziranak.
legia izan / euki / hartu. da/dio ad.-esap. (TE). Tener predilección por algo o alguien. Norbaitt edo zerbait begiko izan. Maixuak legia zetsan ikaslari haritxi. / bizi guztian legia euki detsa bere baserrixari / Hain naizela leixala zure legera. (Ibilt 480). / Hartu zetsan lege ona eta haundixa etxeko andriari. (Ibilt 474).
legian behian [legearen behean]. esap. (TE). Según la ley, conforme a la ley. Legian behian, guk genduan errezoia.
legegintza. iz. (TE). Legislación. Legegintzia da, gehixenen borondatia lege eittia.
legegizon. iz. (TE). Letrado; hombre de leyes; legista [sólo referido a hombres]. Legegizonak erakusten detsue ez bakarrik nola legia bete, baitta okerrik barik zelan huts eiñ be bai. Ik. lege-aittu.
legen (leen). iz. (TE). Mancha cutánea, eccema; enfermedad de la piel. Azaleko gaixua; animalixak, personak, eta arbolak be euki leikie. Ganauei, esate baterako, ulia jausten jakue (ETNO). / "Mancha cutánea que sin duda lo produce algún hongo" (TE, 519). Legena, berakatzakin kentzen dala esaten dabe. / Legenandako erabiltzen da irustarbixa; irustarbixan zuztarra. Ondo igortzi, legena daguan tokixan, eta horretxek kentzen dau onduen. Ik. irustarbi.  Azkuek lepra esangurikin dakar, gure inguruan jasota.
legezale. izond. (TE). Cumplidor,-a de las leyes, legalista. Langilliak, errezoiz beteta egon arren, legezaliak agertzen dira.
legezko. izlag. (TE). Legal, legítimo,-a; habitual, acostumbrado. Legian araberakua. Legezkua zan semerik nausiña baserrixagaz gelditzia. / Ha gizona zoratuta edo euala. Izan be ha egoeria ez zan hain legezkua. (Zirik 118).
lehelen [lehenen]. zenbtz. (TE). Primero,-a. Ordinala da. Neu naiz lehelen. / Lehelenak izango dira azkenak. / Nafarruako erregiñan botikarixo nausi lehelenari. (Ibilt 473). / Franzisko lehelena. (Ibilt 462). Ik. lehenen.
lehelengo [lehenengo]. zenbtz. (OEH). Primero,-a. Ez zan elixan lehelengo filan egoten zanetarikua. (Zirik 42). / Lehelengo heure osasuna dok. (Zirik 36).
lehen.
1 . lehen. adlag. (TE). Antes. Lanian ekin baiño lehen esan bihar zenduan hori.  Deklinaziño kasu marka batzuk hartu leikez: lehendik, lehengo, lehengo baten...; baitta graduatzailliak be: lehenago, lehenen...
2 . lehen. izond. (TE). De antes, anterior; pasado,-a. Alperrik Ameriketan zihar izan, lehena etorri da zure anaia. / Zaharrentzat, lehena beti hobia. / Orduan lehena (lehengoa) hil eingo zuan. (Zirik 53). / Zeiñek pentsauko eban lehena ez zala. (Ibilt 457). Ik. lehengo.  Lehena baiño gehixago erabiltzen da lehengua.
lehenaz gain. esap. (IL). Encima (de) que; además de. Kritikak hartzen aspertuta zagozela? Ba, lehenaz gain, neriak entzun bihar dittuzu. / Semia galdu eban. Gero andria gaixotu eta, oiñ, lehenaz gain, lanteixa itxi detse.  Galtzeko arriskuan dago: "Heldu samar askok be eztarabixe eta, zer esanik ez gaurko gaztiak" (IL, 44).
lehenbailehen (lehenbaitt-lehen, lenbaitlen, lenbaittlen) [lehenbailehen]. adlag. (TE). Cuanto antes. Lehenbaitt-lehen etorri deilla, bere zain gagoz ba luzero. Ik. hainbat lehen.  "Más común en Eibar hainbatlen" (TE, 522).
lehendik. adlag. (TE). De antes; anteriormente, con anterioridad. Lehendik etorren ohittura hori gure artian.
lehenago. adlag. (TE). Antes, anteriormente, con anterioridad. Lehenago, Aratostiak urtian behiñ; oiñ, urte guztian. / Lehenago askok ez ei eben begi onez ikusten. (Zirik 53).
lehenen.
1 . lehenen. zenbtz. (TE). Primero,-a. Ordinala da. Lehenen izatiarren haren krimen guztiak. / Gurako detsazu Jaunari zeure bihotz guztittik, arima guztiagaz eta zure izate danekin: hau da mandamendu lehenena (Mat. 22. 37-38). Ik. lehelen, aurren.
2 . lehenen. adlag. (TE). En primer lugar, primero,-a, inicialmente. Lehenen izan zan Berbia, eta haren bittartez beste gauza guztiak.
lehengo. izlag. (TE). De antes, anterior; pasado,-a. Esaixozue ba ni lehenguakin konforme naizela. / Lehengo bidetik jarraitzen eban. (Zirik 9). Ik. lehen.  Lehena baiño gehixago erabiltzen da lehengua.
lehengo baten [lehengo batean]. esap. (TE). Días atrás; la otra vez. Zehaztu bako aurreko egun edo aldi batian. Lehengo baten kalian topau neban osatuta. Ik. lehenguan.
lehenguan [lehengoan]. adlag. (TE). El otro día, la otra vez. Zehaztu bako aurreko egun edo aldi batian. Lehenguan topau neban gizajua dana jausitta. / Lehenguan [...] zuen taillar ondotik pasau nintzuan. (Zirik 32).
lehengunian [lehengo egunean]. adlag. (AS). El otro día, la otra vez.