Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
txixa (txisa) [txiza]. iz. (TE). Orina, pis. Txixa analizau biharra daukat, erabagitzeko zerena izan leikian egarri hau. / Txixa analizatzia komeni zala. (Zirik 81).
txixa egin [txiza egin]. du ad. (TE). Orinar, mear. Txikittan esaten zeskuen sutonduan irintzixegaz txantxetan ibilli ezkero, ohian txixa eitten zala gabaz. / Euskal dantzari batek euskeraz ez jakitzia, oraiñela eskuetan hartu ta lurrera txixa eittia modukua dok. (Zirik 41).
txixa-bedar.
© Jaione Isazelaia
1 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Gordolobo (Verbascum thapsum).  Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña Bergaran jasota dago, eta Eibarren izena ezaguna da.
2 . txixa-bedar. iz. (ETNO). Diente de león (Taraxacum officinale). Ik. kardu-hori.
txixaeiñian (txixaiñan, txixaeiñan, txixaegiñian) [txizaeginean]. ger. Meando. Txixa egitten Bihar ez dan lekuan txixaiñan harrapau habe barriro be. / Ez nok ikusten txixaeiñan nagola ala? (Zirik 75). / Kontzeju osterutz juan zan eta hasi zan nasai, txistua atarata hormara zarra-zarra txixaeiñan. (Zirik 80). Ik. kakaeiñian.  Gaur egunian, galduz doia berbiau, eta beronen ordez gehixago entzuten da "txixa egitten".
txixaiñero (txixañero). izond. Meón,-ona. Ik. kakaiñero, txixati.  Umien artian eta burla moduan erabiltzen da.
txixalarri. iz. (TE). Ganas de mear; necesidad de mear; ganas de orinar; necesidad de orinar. Bigarren zatixa "-larri" dau, "para significar diversos estados fisiológicos" (TE, 514). Kakalarrixa, txixalarrixa, gonbittolarrixa...
txixati. izond. Meón,-ona. Ik. kakati, txixaiñero.  Umien artian eta burla moduan, komunera sarri juaten danari.
txo. interj. (TE). ¡eh!, ¡oye!, ¡chaval!. "Se dice imitando a los de Ondárroa" (TE, 698). Txo!, nungua zara zu?  Bokatibuan erabiltzen da bakarrik.
hi txo-txó. interj. (AS). ¡oye tú!, ¡oye chaval!. Hi txo-txo! Hator hona! Ik. txotxó.  Edozein gizonezkori diar egitteko.
txo aluori. interj. (TE).  "Expresión que se usa imitando a los de la costa, sin reparar en su significado" (TE, 698). Txo aluori! Atoz hona entzun deizun... Ik. alu.
txokau, txokatze. zaio ad. (JME). Extrañar. Harrittu. Ez jata bape txokatzen, bizimodu geldixa eta jan ugarixa egiñaz gizentzia. Ik. mira egin.  Asko erabiltzen da.
txokauta egon. esap. (JME). Estar extrañado,-a. Harrittuta egon. Txokauta nago zela ez daben diar eitten.  Asko be asko erabiltzen da.
txoke. iz. (ETNO). Agolletado (en ánima de cañón). Eskopeta-kañoian puntan arimian diametrua gitxitzia, tiro luzietan perdigoien sakabanatzia txikixagua izan deiñ. Ik. xokbora, arima.
txokiatzaille (txokiazaille). iz. (TE). Operario que pone a punto el mecanimo del gatillo. "Uno de los oficios de la armería" (TE, 698). Sumendixa, oillarduna, txokiatzaillia zan, eta onenetarikua.
txoko.
1 . txoko. iz. (TE). Rincón; esquina. Ik. zoko.
2 . txoko. iz. (TE). Lugar de nacimiento; tierra; origen; pueblo; país. Jatorrixa esan gura dau. Norberan txokua ez da errez ahaztutzen. Ik. zulo.
3 . txoko. iz. (ETNO). En el frontón, esquina entre el frontis y la pared izquierda. Pelotako berbia da.
1 . txokor. iz. (ETNO). Mazorca de maiz desgranada; zuro. Aletutako artaburua. Ik. artakaskara, txorokil, kaskara.
txokor-batze. iz. (ETNO). Deporte rural que consiste en recoger cáscaras de maíz; carrera recogiendo panochas. Ik. kaskara-batze.
2 . txokor. iz. Cigarro puro. Norbaitten lepotik afari dotoria ein eban, oin esaten dogun moduan akeita ta txola hartu be bai ta txokor (purua) haundi bat erdi errerik etxerutz abixau zan. (Zirik 37). Ik. zigarro-puru, puru.
txokozulo. izond. (TE). Se dice de la persona que no sale de su pueblo . Herrittik urtetzen ez dabenari esaten jako. Batzuk dira ipurlokak; beste batzuk txokozulo. Anton. ipurloka.
txol. iz. (OEH). (Neologismo) Copa. [...] Oin esaten dogun moduan "akeita" (kafia) ta "txola" (kopia) hartu be bai ta "txokor" (puru) haundi bat [...]. (Zirik 37).
txolan egin. esap. (EEE). Follar, joder, echar un polvo. Narrua jo, narrutan egin. Eperretara juan eta aitzakixakin txolan egiñ. / Haren txolan ein biharrak ez eukan akaburik. Ik. jo, narrua jo, txakilletan egin / ibili.
txolin. izond. (TE). Habladora; ligera de cascos. Andrakume barritsua eta kaskariña. / "Calificativo de aplicación casi exclusiva al genero femenino" (TE, 699). Diruduna, politta eta zeuk nahi dozun guztia, baiña txoliña. / Isildu zaittez, txoliñori, esan zetsan Kaxkurriok. (Zirik 120).
txolot (txolet). iz. (TE). vaso de metal con asa. Azunberdiko txolota zan egunero haren erraziñua. Ik. gailleta, antosin.
txolot-ontzi. iz. (TE). Vaso de metal con asa. Txolot-ontzixa ekarrirazu, ardaua neurtu deiran. Ik. txolot, gailleta, antosin.
txolotakada [txoletkada]. zenbtz. (TE). Cazo lleno. Txolotakada bat esne hartu dot gosaritzat.
Txomen. iz. ber. (AN). Nombre de mujer. "Andrazko izena. Domenja-ren aldaera". (AN).  "Chomen de Arando, nieta de Domingo de Elçarrizaga, moradora de Arragoeta". (EOYE, XVI. mendea, 35, 360. or. (JEL)).
Txomin. iz. ber. (TE). Domingo. Pixairazu, Txomin, liberdi bat iztarretik.
Txomo. gatxiz. (TE). Txomo (apodo). "Sobrenombre en Eibar" (TE, 699). Txomoneko forjia, sasoi baten nausiña.
© Jaione Isazelaia
txondor (txontxor). iz. (ETNO). Carbonera. Ikatza (egur-ikatza edo harrikatza) egosteko egitten dan egur pillua. Ik. iduri, ikaztegi, betegarri, ikaztoi, illintti.