Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
tortolos (tortoles). iz. (TE). Taba. "Tortolosa bildots, ardi edo adarixen hankako hazurtxo bat da. Ederrena adarixana izaten zan, baiña ez zan erreza izaten holakua jiratzia" (ETNO). Tortolesetara jokatzen zanian, adarixan tortolesa gauza haundixa izaten zan. / "Tortolesak"; "tortolosak" izan leike... Hori zela dan neskena... Tortolosetan neskak eitten eben, bai, neskak! mutillak ez dot uste. Ik. apone, asaje.  Eibarren tórtolosa eta ápone berbak erabiltzen dira, baiña ásaje berbia tórtolosetan egitteruzkuan kantatzen da: ásaje bat, ásaje bi.... Ápone bat, ápone bi... be kantatzen da.
tortolosetan. iz. (ETNO). Juego de tabas.  Tórtolosetan esaten da.
tortolosetan egin. du ad. (ETNO). Jugar a las tabas. "Tortolosetan egitteko lau tortolos eta pelotatxo bat (gehixenetan trapuzkua, edo ostian harritxua) bihar dira. Nesken jokua izaten zan gehixenbat, eta bi-lau neskan artian jokatzen zan. Tortolosak lau alderdi daukaz eta jokuak be lau zati: putsasajé, bixák, hirurák eta erregeák. Aldi bakotxian tortolos guztiak lurrera bota, eta pelotia gora botatzen dan bittartian tortolosak mobidu egin bihar dira eta danak alde bardetnetniñera begira ipini, banan-banan, pelotia barriro hartu haurretik". (ETNO). [ILek azaltzen dau zihatz zelan jokatzen zan: IL, 80-82]. Ik. andadora, apone, asajietan egin, atoru bat, atoru bi..., bixak, erregeak, hirurak, putsasaje.