Eibar aldeko hiztegia
afariketa. iz. (TE). Cosa de broma, cosa poco seria; juego de niños. Jolasa; gazte eta helduen artian adarjotzia eta txantxia (ETNO). / "Afáriketa izenak hartu dau, gero, beste esangura figurau bat, eta persona helduen artian be erabiltzen da; bateronbat adarjotzen, edo txantxetan eta brometan datorrenian, edo fundamentu haundi barik diharduanian esaten jako" (IL, 80).
Umien afariketia dirudi autu horrek. / Afariketia zalakuan, milla errialen okerra. / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe. / Zer, afariketan diharduzu ala?. afariketan egin / ibili / jardun. da/du ad. (TE). Jugar a ser mayores / a padres y madres. Janarixa prestau, horretarako bihar dan guztia egiñaz. Normalian bat ama da eta bestiak umiak. Nesken jolasa izaten zan (ETNO). / ILek detalle askokin azaltzen dau zelan egitten eben antxiña (in IL, 79-80). / "Jugar (los niños) haciendo comedia de los asuntos de los mayores" (TE, 109).
Eingo dogu afariketan, ni aitta eta zu ama? / Afariketan zebizen umiak Txantxa Zelaixan. / Afariketan jardun dabe goiz guztian. / Bai, bai, afariketan eitten genduan. Basarriko jentiak ez gendun eukitzen astirik, edo ganaua zaintzia edo astua zaintzia edo ha ekartzia edo hori ekartzia... Kalian, eskolan, errekreuan eitten genduzen harrapatzen, ezkutatzen, gero paiñelua edo...Korapillua ein eta gorde ta "bero, bero, bero". Hurrian badago "bero" daguela esan ta urriñian badago "hotz". Ik. afariketan ibili, amatxoka ibili. "Izenak berak diñuan moduan, bere etimologixia
afari-ttik dator, zera, afarixa egitten jardutzia; nahiz afarixa,
nahiz bazkarixa edo bardin armozua, baiña, dirudixanez, afarixa izan da
jolas horren izenaren oiñarrixa" (IL, 79)
afariketan ibili (afariketan jardun). esap. (TE). Actuar como niños; actuar sin responsabilidad, andar de cachondeo. "Se dice también así, cuando los mayores, faltos de juicio o seriedad, parece que actúan como niños" (TE, 109).
Afariketan ibilli haiz ala, horretara agertzeko? / Gauzia benetan hartu biharrian, afariketan jardun dabe. |