Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
© Hind El Bakkal
giltz [giltza].
1 . giltz [giltza]. iz. (TE). Llave, de cerradura. Eta zuri emongo detsuraz Zeruetako giltzak.... / Esaera polit bat dogu Eibarren: "lagaizu atia txingetian", giltzakin itxi barik laga bihar danian; berriz, giltzakin itxitta lagatzeko esan bihar danian: "lagaizu atia giltzian".
2 . giltz [giltza]. iz. (ETNO). Llave (herramienta). Torlojuak edo azkoiñak (tuerkak) askatzeko erreminttia. Taillarretako berbia da. Giltza bai dana benetan bihar-biharrekua taillarrian. / Giltza ona bada, soltatzen dittu gogorren dagozen torlojuak be.
3 . giltz [giltza]. iz. (ETNO). Llave para apretar llantas. Ardatzen uztaixak edo aruak estutzeko tresnia. Burdiñoletako berbia da. Ardatzen uztaixak edo aruak erabillixakin nasaittu egitten ziran eta giltzori hartu eta estutu egin bihar izaten ziran, ardatza gogor mantentzeko.
giltz-morroillo. iz. (AN). Cerrojo de llaves. [...] eta giltz-morroilluak harutzago Mondraon. (Ibilt 459).
giltz-zulo [giltza-zulo]. iz. (TE). Ojo de la cerradura. Giltz-zulotik begira ardura ez zetsana, begiko miña batu eban. / Ate-morroilluan giltz-zulua billatzeko. (Zirik 37).
giltzian [giltzan]. adlag. (TE). Bajo llave; cerrado,-a con llave. Giltzpian (gordeta). Aberats entzuna izan arren, haren etxian ogixa giltzian. / Esaera polit bat dogu Eibarren: "lagaizu atia txingetian", giltzakin itxi barik laga bihar danian; berriz, giltzakin itxitta lagatzeko esan bihar danian: "lagaizu atia giltzian". Ik. giltzpian.
giltzpian (gilzpian) [giltzapean]. adlag. (TE). Bajo llave; cerrado,-a con llave. Giltzian (gordeta). Gilzpian haren etxian ogixa. Ik. giltzian.