Eibar aldeko hiztegia
kako. 1 . kako (kaku). iz. (TE). Gancho; garfio; enganche. Pieza okertu eta askotan punta zorrotzekua, gehixenetan metalezkua, zerbaitt txingilizka ipintzeko, zerbaitti eusteko edo heltzeko (ETNO).
Kakodun haga batekin hartu biharko dittuzu gorengo sagarrak. / Bizixagua jarri bihar jakok kakua. / Aldatu bihar diranian, kakotik txingilizka esegitten dira makiñak be, soiñekuak moduan. Ik. laratz-kako. 2 . kako (kaku). iz. (TE). Complicación, problema; objeción, impedimento, excusa. Figuradua da: arazua, trabia, atxekixia.
Beti dauka harek kakuren bat, gauzia luzetzeko. 3 . kako (kaku). izond. (NA). Ganchudo,-a, con forma de gancho. Surra kakua daka. Ik. sur karakote, karakote. |