Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
ate. iz. (TE). Entrada; puerta. Iñoiz ez zan giltzakin itxi gure etxeko atia. / Alpertasuna, oker guztien atia. / Hala, ordu batian atetik kanpora ziran. (Ibilt 484). / Ta etxeko-andriak, lehelengo atian hots egiñaz, esan zetsan:
[...]. (Zirik 118).
ate-aurre. iz. (OEH). Parte de delante de la puerta; zaguán. Jenderik ez bazan juaten ate aurrian edo ate-buruan letrero bat ipintzen eban. (Zirik 70).
ate-bikotx. iz. (ETNO). Puertas dobles, típicas de los caseríos. Basarrixetan ohittu dira gehixena. Lehengo basarrixetan? Ate-bikotxa beti, goiko atia eta beheko atia.
ate-gain. iz. (TE). Dintel. Ate-gaiña, harrilandua, eta harrilanduan, jabian armak, jauntxo asko zalako gure aldietan.
ate-joka. adlag. (OEH). Llamando a la puerta (golpeando). Illunabarra zan. Plaentxiako basarri batera heldu zan gizon bat eta hasi da ate joka. (Zirik 121).
ate-morroillo. iz. (ETNO). Cerrojo. Ezker-eskuma mogiduz euskarri bittan atiak ixteko edo eregitzeko mekanismua. Antxiña serrailliari deitzen zetsan holan zenbaittek. Eibarren be egitten dira ate-morroilluak baiña Mondragokuak fama gehixago dake. / Ate-morroillua itxitta juaten gara ohera. / Pernando gizajuak ba-eban nahikua bihar zutiñik egoten da ate-morroilluan giltz-zulua billatzeko zelan izango zan ba gauza. (Zirik 37).
ate-oste. iz. (TE). Lugar detrás de la puerta. Esr. Mesede eiñen pagua, ate ostian palua. / Esr. Ondo eiñan pagua, ate-ostian palua.
ate-portero. iz. (TE). Guardia de la entrada; portero,-a. Ate-porteruak atara ninduan plazatik, ertz batetik duan sartu nintzalako.  "Compuesto híbrido tautológico que tiene curso en el léxico común de Eibar" (TE, 185).
ate-saietera. iz. (ETNO). Mitad superior de las puertas dobles.
ate-txinget. iz. (TE). Pestillo de la puerta; picaporte. Ate-txingeta zan orduan nahikua, ez zalako lapur bildurrik. Ik. txinget.  TEk sinonimotzat kisketa berbia dakarren arren ez detsa sarrerarik emoten; horrek esan gura dau Eibarren ez zala orduan sasoian erabiltzen, eta gaur egunian be halan da.
ate-zaintzaille [ate-zaintzaile]. iz. (TE). Guardia de la entrada; portero. Ate-zaintzaillia jarri eben iñor ez zeiñ barrura sartu. Ik. atezain.
ate-zirriztu [ate-zirritu, ate-zirrikitu]. iz. (OEH). Rendija de la puerta. Baiña bertatik pasau zan baten, neskatotxoak ikusi eban ate-zirriztutik, burua oiñaldian zeukala, ta hankak burualdian. ( Zirik 118). Ik. zirrikitu.
aterik aiña maratilla euki. esap. (TE). Tener respuesta para todo. Danerako erantzuna izan. Ezin laike jardun zuregaz, aterik aiña maratilla dittuzu eta. / Haren miñak aterik haiña maratilla eukan. (Zirik 125). / Esr. Aterik aiña maratilla eta bat sobra. Ik. maratilla, maratilla.
aterik ate ibili (aterik ate ibilli). esap. (TE). Andar de puerta en puerta. Aterik ate dabill eskeko, lehen aberatsa izan zana .