Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
atze.
1 . atze. iz. (TE). Parte trasera, parte posterior. Euzkixak joten ez dabenetik, haren etxian atzia, oso hotza neguan. Ik. oste.
2 . atze. iz. (TE). Espalda. Sukaldian, suari emon atzia eta ipoiñak esan.
3 . atze. iz. (TE). Culo, posaderas, trasero. Aitta etorri deiñian, berotuko detsu atzia. / Neskame haren atziak baeben zabaleria.  Pluralian be sarri erabiltzen da.
atzeko hotsik barik. esap. (EEE). Respuesta aguda y contundente. Lasai asko, zaratarik gabe, norberari botatakua baiño erantzun zorrotzagua bota eta beste hori ahoa bete haginekin laga (EEE). Plaentziatarren urteerak atzeko hotsik bakuak izaten dira. / Eta Turkuak atzeko hotsik barik erantzun ei zetsan: bai, botaik gaiñera. (Zirik 32).
atzeko zulo. iz. (TE). Esfínter, ano. "Atzeko zulua" eta "ipurdiko zulua"; errezagua hartara esatia, honetara baiño. Ik. ipurdiko zulo, ipurzulo.
atzekuaz aurrera (atzekoz aurrera) [atzekoz aurrera]. adlag. (TE). Al revés, al contrario; patas arriba, mal. Atzekua aurrian eta aurrekua atzian, gauzak aldrebes jartzen edo egitten diranian. / "Lo mismo que cuando se dice manga por hombro" (TE, 191). Ama hil zan ezkero, dana dabill atzekuaz aurrera etxe haretan. / Hori dok itxuria daukana, jerseixa atzekoz aurrera jantzitta daroiak eta. Ik. azpikuaz gora.
atzera egin.
1 . atzera egin. du ad. (TE). Echarse atrás, achicarse. "No levantar el guante del provocador" (TE, 191). Aurretik harrokerixa asko jo arren, azkenengo orduan atzera eiñ eban eta ez zan jokatu jokua. / Mendaron adarixak, atzera ein dau. Ik. arrio egin.
2 . atzera egin. du ad. (TE). Ir hacia atrás, retroceder. Atzera ein dau hamar pauso. Ik. atzeratu.
atzera erain [atzera eragin]. dio ad. (TE). Hacer retroceder. Atzeratzera derriortu. Katuak, nahiz korputz gitxiago euki txakurrak baiño, atzera eraintzen detsa honi. Ik. atzeratu.
atzetik.
1 . atzetik. adlag. (TE). Por detrás. Atzetik gaizki esatia ez dago ondo. / Behin neska baten ondoren ibiltziak daukan arrisgua, gero bizi guztian atzetik kendu eziñik ibiltzia. (Zirik 125).
2 . atzetik. adlag. (TE). Desde tiempo atrás. Aspaldittik. Atzetik etorren ipoiñ horren sustraixa.  Denporazko esanguria dauka.
3 . atzetik. adlag. (TE). Desde atrás. Atzetik etorri zan.  Lekuzko esanguria dauka, adizlagun normala da.
atzetik-hara (atzetikara). adlag. (OEH). Por detrás. Muestradorian euan iztarria freskatuaz, eta atzetik-hara
azaldu jakon gizon dotore bat, bere sonbreru ta guzti. (Zirik 64).
/ Ta bera konturatu barik, joan jakon atzetikara Guardia Zebil bat, da esan zetsan: [...]. (Zirik 14).
atzian [atzean]. adlag. (OEH). Detrás, atrás. Eibartar zahar zelebre bat ei zan, ziria sartzen atzian
gelditzen ez zana. (Zirik 42).