Eibar aldeko hiztegia
zorri. 1 . zorri. iz. (TE). Piojo. Gaur, eskolako umien artian, ez da ezagutzen zorririk. / Ume kutxauak! Ixipillia eta zorrixak, eta... Eneee! Orduan ez zeguan zerik eta! Ha orrazi zerratua ez dozu jakingo zer dan? Gauza estu-estua, orrazteko, txikitxo bat? Harek batzen zittuan zorrixak; ta hantxe illaran: klak, klak... Bai, bai, bai! Ta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña!, ta bildurretan beti eskolatik umetan ia ekarten neban bat edo bi, edo.... Ik. zorri, zorripiztu. Bes. oillo-zorri, potro-zorri.
2 . zorri. iz. (ETNO). Pulgón. Larrosak badatoz lorara, baiña makal samar dagozela uste dot. Zorriz jositta dagoz eta indarra kentzen detse. / Babian kokua badakik zer izaten zan lehen? Marraskilluak eta baria. Jan eitten juen! Urten illuntzixan ta han ibiltzen zittuan! Marraskilluak babia, ha orrixa biguna dagonian? Kertena bakarrik lagatzen jok derrepente. En kanbio, oin babiari eitten jako zorrixa. Ha be txarra dok, zorrixa be; dana jaten jok!. 3 . zorri. izond. (AS). Mala persona, perverso,-a (fig). Zorrixa txarra da, eta zorripiztua txarragua oindiok. Ik. gaizto, zittal, zorripiztu. |