Eibar aldeko hiztegia
ez. 1 . ez. adlag. (TE). No (adv). Ez nabill. / Ez naiz zuegaz. / Ez nator mendira. / Behin betiko esaten detsut, ez eta ez! / --Hainbesteraiño ez zuan izango. Guri ez jeskuan bahintzat hainbeste inportantzia emon. --Ez ba, zuek ez bildurtziarren. (Zirik 35).
Anton. bai. Bakar-bakarrik erabili leike (indarra emoteko repetidu be egin leike), edo atzizkixan onduan ("Negación que se prefija a ciertos verbos para negar la acción de los mismos" (TE, 364)).
2 . ez. iz. (TE). Negativa, rechazo; negación, no. "Forma nominal del adverbio de negación ez" (TE, 364).
Badaezbada, eskatu deixogun; eza beti daukagu. 3 . ez. iz. (NA). Falta de, carencia. Diru ezagaittik geldittu biharko gaittuk etxian. / Oin ikusiko jon gizonik eza zer dan. (Zirik 27).
/ Zaldunan jaramonik eza. (Ibilt 476).
/ Biharrik ezak aldian izaten dau dirurik eza be.
/ Biharrik ezak jornalak merkatzia ekartzen dau.
ez ba. esap. Pues no; ¡claro que no!. Bizi guztirako negarra sartu jakon, ez ba berez hazittakuak bere umiak.
/ Ez ba! Hori ez da holan.
Ik. ez horraittiok. ez bata eta ez bestia. zenbtz. Ni lo uno ni lo otro, ni (el) uno ni (el) otro. Gosia eta egurra, ez bata eta ez bestia onerakuak.
ez beste. junt. (OEH). Aparte de, excepto. Bat ez beste guztiak alkarraitzeko. (Zirik 33).
ez da hala. esap. ¿No es así?, ¿no?, ¿verdad?. "Loc. conj. que frecuentemente se intercala entre dos períodos para recabar el asentimiento del oyente" (TE, 366).
Jaungoikua gauza guztien gaiñetik maitte izatia, lehenengo mandamentua. Ez da hala? Eta munduan garan gizon guztiok alkar gura izatia, Legian agindu guztia.
ez ete. esap. ¿Acaso no?, ¿igual no?. "Modo adv. de duda" (TE, 367).
Etorri ete da gure aitta ferixatik? Ez ete?
Ik. ete, bai ete. ez eze. junt. (TE). No sólo sino también. "Forma de conjunción que equivale a 'baitta', que parece mejor" (TE, 368).
Dirua ez eze bizixa be han laga bihar izan eban. / Suertia euki ez eze, lana be gogor egin dau. / Baiña han errezuak ez-eze, urdei-azpikuak pe ederto etorriko ziran ba. (Zirik 124).
Ik. eze, ez ezik. ez ezik. junt. (OEH). No sólo sino también; no sólo sino que además. Ta gero, sapaian ez-ezik, ohe bigun goxuan etzin zan gure Pernando, sukalde ondoko kuartu batian. (Zirik 118).
/ Biajantiak ez-ezik afiladore, mielero ta komeriantiak pe bai. ( Zirik 14).
Ik. ez eze. ez horixe. esap. No, ni hablar; claro que no, por supuesto que no. "Loc. enfática de negación"
Ez horixe, ezetara be ez gara juango!
/ Gu ezin geike aintxiñako moduan ibilli; ez horixe. (Zirik 85).
ez horraittiok [ez horratio]. interj. (OEH). Pues no, no por cierto; no desde luego, pero no. Tranpia kendu bihozula ta itxaitxeko? Ez horraitxiok! (Zirik 121).
/ Zer arraixo darabik, Kaxkurrio? Angulatan ez horraittiok! (Zirik 121).
Ik. ez ba, horraittiok. ez jauna. interj. No señor!. -Putz eittiarren pezeta bi? -Ez jauna!, putz eitten jakitziarren.
ezian. mend. (OEH). En caso de no, si no; a falta de, faltando. Besterik ezian heure ipurdia erakutsi. (Zirik 46).
Ik. besterik ezian, izan ezik, nora ezian. ezta ... be [ezta ... ere]. junt. (TE). Ni, tampoco, ni tampoco, ni siquiera . Kopulatibua da.
Ezta munduko diru guztiegaz be, ezingo zenduke bihurtu haren bihotza zuregana. / Ezta belauniko eskatuko baleste bez. / Eta gaur egunian ez dot uste marxista purua naizenik, ezta gitxiagorik be.
/ --Hi, ez haiz gizona! [...]. --Ezta nahi be. (Zirik 68).
Ik. baitta ... be, eta ez. |