Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
deika. adlag. (OEH). Llamando. Hasi zan deika frailliorri hizkuntzan diran hitz gogor eta mingarri guztiak esanaz. (Ibilt 465). / Eta etxekoandria bentanatik deika hasi zan: "Gizonak! Zer da hau?". (Zirik 67).
deittu, deitze (deittutze) [deitu].
1 . deittu, deitze ( deittutze) [deitu]. dio ad. (TE). Llamar; convocar, avisar, citar. Norbatti etortzeko esan, diar egin. Amak deittu detsu etxeko ataittik. / Telefonotik deittu detsu Donostiatik lagun batek. / Deittutzia pentsauta egon naiz, etorri ez zaranetik. / Deitzia gura izan dot, baiña ez ziñan agiri. / Deittu zetsan albuan zan emaztiari ixotu zeixan kandelia. (Ibilt 467). Ik. diar egin.  Gehixenetan norbaitti deittu (dio) erabiltzen da , baiña norbaittek deittu (du) be bai.
2 . deittu, deitze ( deittutze) [deitu]. da/dio/zaio ad. (TE). Llamar(se), tener por nombre; llamarse. Izena izan, izena emon. Zuen Elgetako osabia, nola deitzen da? / Toki honi deitzen jako Azkonabitza. / Eta toki hari pentsau eban aurreran deittutzia Bethel. / Grip deitzen dan Herri txiki bat. (Ibilt 461). / Botikarixo bat, Etienne jauna deitzen zana. (Ibilt  472). / Hik eztakik abade jaunari berori deitu bihar jakona ala? (Zirik 78).
demanda. iz. (TE). Disputa, discusión; riña, reprimienda. Ezer ez dan etxian, demandia ugari. / Demanda bizixan dagoz beti.
demandan. adlag. (TE). Discutiendo, disputando airadamente; riñendo, abroncando. Zergaittik esan bihar destazuna esaten destazu demandan, uste jan bihar nozula?
demandan egin. du ad. (TE). Discutir, reñir . Eztabaida gogorra erabili, agiraka jardun. Andra-gizonak demandan ein dabe, urtebete ez ondiok ezkondu zirala-eta.
demandalari. izond. (TE). Camorrista, pendenciero,-a; cuestionador,-a; quisquilloso,-a. Demandalarixa auzoko guztiegaz. Ik. burrukalari.
demandaldi. iz. (NA). Discusión; altercado; riña; disputa. Demandaldixa eiñ eta gero bixamonian parka eske juan zan.
demas.
1 . demas. izond. (TE). Enorme, tremendo,-a, exagerado,-a. Orduan egunian egon zan manifestaziño demasa!, eta.... Ik. besterik ez lako, itzal.  Gaur egunian asko erabiltzen da, eta lehen be bai, TEk diñuanez: "Muy usado en Eibar, aunque puede sustituirse con una loc. como besterik ez lakua, también en uso" (TE, 289).
2 . demas. adlag. (TE). Bien, gran, muy; por demás, enormemente, exageradamente. Adjetibo eta adberbixuen maillakatzaillia da, goi maillia aitzen emoteko erabiltzen da. Aboziñau demasa haiz hi behintzat. Ik. besterik ez lako.
3 . demas. iz. (NA). Cosa increíble; cosa descomunal. Orduan egunian demasak ein zittuen, haundixak ein zittuen. / Eta kafia harek ez eiñ!, ene! demasak esan bihar detsaraz!
demasian. adlag. (Lab-Hiz). Muy, mucho; enormemente. Demasian hazi jatzue mutikua. / Demasian irabazi eta demasian gastau.
demonio.
1 . demonio. iz. (TE). Demonio, diablo. Antxiñako ifar aldeko demoniua, adarrak eta akerran bihatzak dittuala... / Demoniuak eurak baño gorrixagotzat euki giñuezen. (Zirik 124). Ik. diabru.
2 . demonio (demonixo). izond. (TE). Demonio de, del demonio, travieso,-a. Bai mutiko demoniua!, baietz esan eta etorri ez! / Juan zan haren erremedixo billa baserri demoniora senarran aiskidiagana. (Ibilt 466). Ik. diabru.
demoniokerixa [demoniokeria]. iz. (TE). Cosa extraña; cosa de brujas, cosa del demonio. Demoniokerixia aurkitzen jata hamentxe! Eziñ aztarrenik atara oilluak ipintzen dittuen arrautzeri zer eitten jakuen! Ik. sorginkerixa.
demontre. interj.-izond. (TE). ¡demontre(s)!, ¡demonio(s)!, ¡diantre(s)!. Zer demontre edo zer arraixo dok hori?! / Ez jakin gauzonik eitten, demontriak halakuak. (Zirik 28).  "Se usa como interjección y en evitación de otras mal sonantes" (TE, 289).
denbora (denpora).
1 . denbora (denpora). iz. (TE). Tiempo. Hutsa denboran, gurasuengandiko diru guztia bota eban. / Esr. Atzo jayo eta gaur ill, denboria ariñ dabill.
2 . denbora (denpora). iz. (NA). Tiempo climatológico. Egualdixa. Hurrengo domekan jokatzeko, eruan baietz, bai denpora txarra izen, ona izen. Denporia ona tokau zuan, udaguena zuan.
3 . denbora (denpora). iz. (NA). Época. Bizitzako sasoi ero aldi bat. Erderaz ez nekixan eta zer jakin bihar neban ba?!, Frankon denporan ikesi genduan zati bat, eta zer?!. / Iñoizko denporan txapeldun izatera heltzen banaiz. (Zirik 116).
denbora gutxin barruan (denpora gutxin barruan) [denbora gutxiren barruan]. esap. (OEH). En poco tiempo, al poco tiempo. Denpora gutxin barruan liburu guztiak ahittu ziran. (Zirik 5).
denbora-pasa (denpora-pasa).
1 . denbora-pasa (denpora-pasa). adlag. (OEH). Pasando el rato, matando el tiempo. Ezin igarri biharrian ala denpora-pasa ziharduan. (Zirik 55).
2 . denbora-pasa (denpora-pasa). iz. (Lab-Hiz). Pasatiempo.
denboraz (denporaz). adlag. (OEH). A tiempo. Eskerrak bera [medikua] denporaz ibili zana, hanka bat kanposantuan eukala ei jeuan da. (Zirik 35).
denboria egin (denporia egin). du ad. (TE). Hacer tiempo. Ordu jakin baten zain denboria emon. Denboria eitten nago, afaittarako ordura arte. Ik. denboria emon.
denboria emon (denporia emon). du ad. (TE). Matar/pasar el tiempo. Denbora-pasa egon. Abontzako Pantaleonek, denboria emonaz, mailluetan eitten eban suteixan. Ik. denboria egin.
denboriakin (denporiakin, denporarekin) [denborarekin]. adlag. (OEH). Con el tiempo, con el paso del tiempo. Herrixak denporarekin beste euskera osoturuntz be joko dau. (Zirik 7).
denborabako (denporabako). izlag. (NA). Prematuro. Denporabakua ez deilla etorri behintzat! Bai! zazpikixak be bizten dia baiña, basarri muturrian...
denda. iz. (TE). Comercio; tienda. Errebal kalian euken dendia asko saltzen ebana. / Ta, abixau zan bezerua beste dendaren batera. (Zirik 115).
dendal (endal). iz. (ETNO). Extremo ferrado del mazo. Gabixan alde motzian doian burdiñazko piezia, nun mazukarixak joten daben (gabixa altzatuz) dendal-harrixan tope egiñ arte. Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak dendalian jo eta gabigunan atze-aldia jetxi egitten da dendalarrixan tope egiñ arte, eta maillua jaso.
dendal-harri (endal-arrie). iz. (ETNO). Tope del dendal. "Dendal-harrixa" deitzen jakon arren, burdiñazko dendalan topia, nun gabixak, erreakziñoz, errebotatzen daben... Burdiñoletako berbia da. Mazukarixak dendala lagatzen dabenian, maillua indartsu jeixten da bere pisuak eta dendal-harrixan jotian erreakziñuan indarrak eraginda.
dendari. iz. (TE). Comerciante; tendero,-a. Katalin Bizkai, dendari burutsua Barrenkalian. / Radixo-denda batera juan da esan ei zetsan dendarixari. (Zirik 63).
denporaldi (denporali). iz. (NA). Espacio de tiempo; temporada. Denporaldixa da zuren notiziarik ez daukaula.
denunzia [denuntzia]. iz. (TE). Denuncia. Denunzia sartu dot Konzejura hamengo ur zikiñengaittik.
denunziatzaille [denuntziatzaile]. iz. (TE). Denunciador,-a; denunciante. Denunziatzaillia etorri deilla alkate jaunan aurrera.
denunziau, denunziatze [denuntziatu]. du ad. (TE). Denunciar, delatar. Salatu. Estu hartu arren, ez eban iñor denunziau. / Denunziatzia beti izan da itxura bako gauzia.
departamentutxo. iz. (OEH). Departamento pequeño. Sei metro kuadru inguruko, oholezko departamentutxo bat ofizinatzat. (Zirik 106).
deretxo. iz. (OEH). Derecho. Eztaok deretxorik!! (Zirik 18). Ik. eskubide.