Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
dun (dum). onomat. (ETNO). Disparo;Tiro ruido de explosión. Tiro hotsa (ETNO); "Baitta dinamita errebentatziaren zaratia be" (IL, 66). Bonbiak "dum!" egin dau. / 36ko gudarixeri milla bidar entzun netsen bala "dundunak" txar-txarrak zirala: háren tiruak "dun-dun" eitten ei eben. Ik. dinbi-danba.
dun-dun. onomat. (ETNO). Disparo de un tipo de fusil. Fusil tipo baten tirua. 36ko gudarixeri milla bidar entzun netsen bala dundunak txar-txarrak zirala: haren tiruak "dun-dun" egitten ei eben.
© Jaione Isazelaia
dunba. iz. (ETNO). Cencerro (grande). Txintxarri haundixa. Ardi errebañuan aurrian doian ardixari dunbia ipintzen jako, txintxarrixa baiño haundixagua dalako. / "Intxarrixa" eta "txintxarrixa" bat dia. Eta gero haundixa danian "dunbia" esaten jako. Kaballuak eta ibiltten dittuena, eta ardi errebañuan be aurrian eoten dia bat ero bi dunbia eruaten dabenak. Ardi errebañua bide luzian ero eruan bihar danian, ezta? ba haren zaratara ero han zertzeko izeten da hori. Bi ero hiru ero, dunbak ipinitta eruaten dia. Egurrezko zera eukitzen zeben, zumitzakiñ eindako egurrezko zerakiñ eruaten zian. Ik. txintxarri, arran, arranmin, tunbal.
dundurixo [durundi]. iz. (TE). Zumbido, ruido intenso. Belarrixan sartuta daukat ola hartako dundurixua. / Belarri-zuluetan dundurixua ebala, [...] alde ei eban Munetak, nahaste-borrastedun taberna haretatik. (Zirik 142).
durdura (durdula) [durdula]. iz. (TE). Zorzal charlo (Turdus viscivorus). "Especie ornitológica del país" (TE, 297). Durdulia keixara agertzen da umiak hazten dagonian. / Keixapia asko. Hamen keixia, ta azpixan txabolak eitten genduazen. Egunsentixan egon bihar izaten zan; edo gaua pasau edo goixeko lauretarako juan bihar izaten ziñan. Eguarbitsan eitten genduan, Eguarbitsako behian keixia. Ta txorixa etortzen zan, durduria-edo, "drrruu...", ta eskopeta txikixakin: "ta!". Katamixarrak-eta, zenbat hiltzen genduazen? Kantidadia hiltzen genduan! Zozua, birigarrua, durduria, katamixarrak... hartzen diraz. Durduria asko. Oin hamen durduria galduta dago Ik. karraztarro.  Plazentzia eta Elgoibarko karraztarro berbia be ezaguna da, baiña asko be gehixago erabiltzen da durdura (ETNO).  UZ: garraztarro.
durdura baltz. iz. (ETNO). Zorzal real (Turdus pilaris). Ik. paseko durdura.
durmienda. iz. (ETNO). Durmiente. Olako piezarik haundixena zolari lotua eta beste guztien euskarri eta oiñarri dana. Burdiñoletako berbia da. Durmiendian gaiñian burkuak, burkuen gaiñian aldabarrak eta aldabarren gaiñian bogia.
duro. iz. (OEH). Duro (moneda). Duro bi multia emen txixa eittiarren. (Zirik 80). Ik. ogerleko.
duro-zidar. iz. (NA). Moneda antigua. Lehengo duro-zidarra eta... aai!, juan zian harek!.
dxuu. onomat. Movimiento rápido: de golpeo, de corte, de lanzamiento. Ik. dza, dzi.
dxx. onomat. (ETNO). Sonido de la arena al caer. Hariak jausterakuan etaratzen daben zaratia. Behetik trenbideko bagoia betetzen hariakin!, "dxxxxx!". Eta "Badihardue oin be betetzen...".
dza (dxa, dsa). onomat. (ETNO). Movimiento rápido; insertar o meter alguna cosa. Osasunak horixe emongo detsa laster!: dza! / Ezkailluan tamaiñokua!, baiña, bigotiekin: da-da! tenedorakin hartu!, dza! tenedorakin!.
dzanga-dzanga.
1 . dzanga-dzanga. onomat. (JSM). Caminar a grandes zancadas.
2 . dzanga-dzanga. onomat. (SB). Beber a grandes tragos. Ik. dranga-dranga.
dzi (dxi, dsi, di, dzit ). onomat. (ETNO). Rapidez. Azkartasuna, abixadia. Ez!, honek kotxe txikixok?, atzerutz egitten detsazu eta amaiñ emoten detsazue eta, jo eta "dxi!" juaten dira. / Hau baiño bizkorragorik ez dot ezagutu iñor be, jaten, "dxist!". Jo-ta amaittu! Ik. dza, dxuu.
dzunba (dxunba, dsunba). onomat. (ETNO). Ruido al saltar al agua. Uretara salto egindakuan Bai!, izardi baten geuazen aitta eta bixok eta: "Han iñor be ez dago" eta, narrustu!, eta "dzunba!", uretara. Bai bizkor urten be! Jolin!.
dzza-dzza. onomat. (ETNO). Ruido de los pies al pisar nieve blanda. Edur bigun eta mamitsuetan ibiltzerakuan hankak egitten daben zaratia. Ha zan edurtzia bota ebana! "Dzza-dzza" ibili giñan batetik bestera