Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
findu, fintze (findutze).
1 . findu, fintze ( findutze). da/du ad. (TE). Afinar(se), refinar(se); volverse fino,-a. Fin edo finago bihurtu. Ezkondu danetik findu ein da oso, etxekalte zan ha. / Zerbitzaille egon zan haundiki batzuen etxian, findutzia gurarik. / Basoko harek bihar eban apur bat fintzia.
2 . findu, fintze ( findutze). du ad. (TE). Rematar, suavizar, alisar, pulir. Laztasuna edo zorroztasuna kendu; leundu. Pieza horrek, ertzak findu biharrian dittu.
fio. iz. (ETNO). Corriente de viento frío. Izatez, txistua jotiari esaten jako fio egittia; haixiak etaratzen daben zaratatik haixe-pasiari be holatxe esaten detsagu. Itxizu ondo atia, sekulako fiua sartzen da eta. Ik. haixe-pasa.
1 . firi-fara.
1 . firi-fara. iz. (TE). Taladro rústico. "Armería. Artefacto casero para taladrar, presionando con el pecho" (TE, 375). Baskulian aguja zulua, firi-fariakin ein biarrekua. / Taillarrian uezaba bixak egitten ei eben biharra, hankiakin erainda ibiltzen zan tornu zahar bat eta firifara batian. (Zirik 106).
2 . firi-fara. iz. (TE). Pito de palo de fresno. "Decíamos firi-fara de un pito fabricado con palo de fresno" (TE, 375). Lixarragaz eitten genduan txistua, firi-faria.
firin-faran ibili (firin da faran, firin eta faran ibili). esap. (TE). Gandulear; vagar, andar sin ton ni son. "Andar atrás y adelante sin sentido ni objeto" (TE, 375). Firin-faran dabil gauza onik ein barik. / Bihar barik daguanetik firin da faran dabill egun guztian. / Gaur ez dozu gauza haundirik egin; badirudi firin da faran zabizela.
2 . firi-fara.
1 . firi-fara. iz. (ETNO). Cabezal auxiliar. Tornu-burua inbersiño mogimenduakin, zuluak errepasatzen, otxabuketan, hari-emoten erabiltzen dana. Otxabua pasaixuek firi-faran hóneri piezori, zulua neurrira jartzeko.
2 . firi-fara. iz. (ETNO). Cabezal para tornillería. Tornu-burua, zulatzeko, torniatzeko eta beste zenbaitt eragiketa (otxabuketa, hari-emote, eta abar) egitteko erabiltzen zana. Nok esango leuke, batzuek firi-fara koxkor batekin torlojogintzan bizimodua ataratzen dabela; ondotxo irabazitta gaiñera. / Eskuz baiño lehenago egingo dok zulua firi-faran.
firi-firi. onomat. (ETNO). Corriente de viento. Haixian onomatopeia. Lexikalizauta haixe korrientiari be holan esaten jako. Gehixenetan haixe fiña. Itxi atia ondo, hortik datorren firi-firixa ez da-eta gozua. / Hori da firixa atzo gabian zebillena. Ik. haixe-pasa.  Lexikalizauta haixe korrientiari be holan esaten jako. Gehixenetan haixe fiña.
fist (fixt). interj. (ETNO). Súbitamente, de repente. Jostorratza: tela fiña. Bai!, fiñian hobeto! ha "fixt!" juaten da!.... / Ai, ai, ai! paguakin egindako egur-ikatzak juan zittuan pikutara; oiñ ezertarako balio ez daben egur-ikatzak dabixak, sua hartu orduko -bape indar barik- fixt! juaten dok berotasunik be barik!. / Jabia tabernan sartu zanian, txakurrak fixt! ospa ein zetsan. Ik. di-da, zirt-zart.
fixau (fixautze), fixatze [fidatu]. da ad. (TE). Confiar en ; fiarse de. Alperrik berba onak, ezin fixau haregaz. / Larregi fixautziak galdu eban gizajua.
flota (flot). iz. (TE). Saúco; cerbatana de saúco (Sambucus nigra). Lora zuri haundixak eta frutu baltz ugari emoten dittuan zuhaitz txikixa. Mausia be antzerakua da, baiña txikixagua (ETNO). / "Cañuto de sauco que fabricábamos los muchachos para comprimir el aire y hacer saltar el tapón con la fuerza de un proyectil. La voz parece onomatopeya del sonido que produce el disparo" (TE, 375). Eskolako gaiztuak, flotakin jaurtzen zetsan maixuari kokotera. Ik. intsusa, mausa, sakuta.  Mugagabian flot zein flota entzuten dira; mugatuan beti flota. Oso landara ezaguna, senda-bedar moduan asko erabiltzen dana. Eibarren bertan hiru izen jaso dittugu: flota, intsusia eta sakutia. AZk eta JMEk be hirurak jaso dittue inguruko herrixetan.
flot-arbola. iz. (ETNO). Saúco (Sambucus nigra). Ik. flota, intsusa, mausa, sakuta.
© Silvia Alberdi
foball. iz. (ETNO). Fútbol, balompié. Foballian eta ibiltzen da; juaten bazara, ikusiko zenduan! / Modara txukun-txukun jantzita foballera ta konziertura juan. (Zirik 85). Ik. piratzaille, pirau, refere, kanpo-foball.  Eibarrera berihala heldu zan futbol zaletasuna; 1912. urte ingururako Otolerdiko zelaixa erabiltzen zan partiduak jokatzeko. Egunkarixetan ingleseko berbia irakorri, eta bardin hasi ziran esaten orduko eibartarrak, gaur arte. Horren antzera Eibarren oso normalak diran referia (arbitro) edo orsaixa (fuera de juego). JMEk be ohar honekin dakar: "Ala deitzen diote oraindik adin puskateko plaentziar-eibartarrek".
foballista. iz. (NA). Futbolista. Prieto bestia, Rialtoko zinia botatzen zebana, foballista amorratua. Ha be komadantia izan zan!
fondua jo. du ad. (ETNO). Picar fondo (operación de burilistas). Gubillisten operaziñua. Punto tenpledunakin erliebian fondua pikatzia erremintta markak ezkutatzeko. Mate latz bat dala esan leike. Grabauko berbia da.
foral. iz. (TE). Guardia foral. "Foral del Cuerpo de la Diputación de Vizcaya" (TE, 375). Foralak Bizkaixan eta mikeletiak gure Probinzian.
forja. iz. (TE). Taller de forja. Txomoneko forjia, lehenenguetarikua.
forjari. iz. (TE). Forjador,-a. "Maestro de estampación" (TE, 376). Serafin forjarixa, gure suteixan lan eindakua.
1 . forjau, forjatze [forjatu]. du ad. (TE). Forjar; estampar. Metal eta aleaziñuak konpresiño-esfortzu haundixen bidez deformau eta moldiau (ETNO). / "estampar las piezas" (TE, 375). Forjau matxiñuan, trokelan araura. / Forjatzia, diru asko emon izan daben ofiziua. Ik. burdiñia landu.
2 . forjau [forjatu]. iz. (TE). Forjado; pieza forjada / estampada. Forjautako pieziari esaten jako forjaua, galdatutako pieziari fundidua deitzen jakon moduan (ETNO). Zatar batzuk, baskulia be, forjauan lekuan, fundidua.
formal. izond. (OEH). Correcto,-a, serio,-a, formal; bueno,-a, obediente. Beti holan eingo baneukek ni bai gizona formala, auzuak pe ez litzakiaz jardunian ibiliko. (Zirik 25).
formoi (fromoi). iz. (ETNO). Formón. Ik. trintxa, eztanbedar, gubixa.
fortiz [bortitz]. izond. (TE). Fuerte. "De muchos grados" (TE, 376). Patxar hau fortiza da.
fot. iz. (TE). Bollo de pan especial. "Bollo de pan especial para el desayuno" (TE, 376). Hiru koskorreko ogixa (AN). Fotak ziran, txakur txikikuak eta txakur haundikuak. / Eta fotak, holan bueltia emonda... Fota izaten zuan "ocho" bat; masia bigun-biguna, hartu zati bat, erdixan mehetu, ta gero doblauta, "ocho" bat einda. Ta gozua izaten zuan! Edarra ogixa jateko!.