Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
nahastu, nahaste ( nahastutze) [nahasi]. da/du ad. (TE). Mezclar(se), desordenar(se), revolver; enredar(se), confundir(se). Gauza desbardiñak alkarrekin batu; nahastia sortu, ordena galdu edo kendu ; konfundidu. Etorri danetik, dana nahastu da. / Ez eben gura beste gauzarik, dana nahastutzia baiño. Ik. nahastau.
nahi. iz. (TE). Deseo, anhelo, voluntad de. Dana haundikerixia edo haundikerixa nahixa ei zan. (Zirik 105). Ik. bizinahi, gura.
nahi, Tabuyon txakurra. Fantasía, quimera. "Locución con que se significa que lo uno cuenta u oye, no pasa de ser un deseo" (TE, 568). Zuk diñozuna, Nahi, Tabuyon txakurra.
nahi... nahi... [nahiz... nahiz...]. junt. (TE). O o; bien bien. Nahi euri eta nahi euzki, ezerk (ez dau) hausiko haren eguneroko bidia. / Nahi ardaua, nahi ura edo nahi petroliua, edozer bihar eban egarrixak ittoko ezpaeban. (Zirik 18). Ik. zein, nahiz... nahiz....
nahi izan. du ad. (TE). Querer, desear. Gauza bat da nahi izan eta beste bat ahal izatia. / Nahi, danok nahi, baiña iñok ezer ein gura ez. / Ondo ein guria, ondo nahi izatia eta intenziño onagaz obratzia, bat dira hor gitxi gorabehera. / Nahi dorala ein dot; nahi dozula ein dozu; nahi dabela ein dau; nahi dogula ein dogu, nahi dozuela ein dozue, nahi dabela ein dabe. / Juan zan bere errekaura, ziria sartzia nahi zetsenik pe konturatu barik. (Zirik 112). Ik. gura izan.
nahi ahala. zenbtz. (TE). Cuanto quiera, cuanto se quiera. Nahi ahala euki genduan jan eta erana egun hartan. Ik. edozenbat, nahi beste.
nahi bage. esap. (TE). Sin querer; involuntariamente. Nahi bage etorri giñan Ameriketara.
nahi barik. esap. (AS). Sin querer; involuntariamente. Ik. nahi bage, nahi ezta, nahi gabe.
nahi beste. zenbtz. (TE). A discreción, cuanto quiera,cuanto se quiera. Dirua nahi beste, baiña osasuna falta. Ik. edozenbat, nahi ahala.
nahi dala [nahi dela]. esap. (TE). Queriendo, intencionadamente. Nahi dala eindako gauzia dirudi. Ik. apropos, nahitta.
nahi dan dana. zenbtz. (TE). Todo lo que se quiera, a discreción, cuanto se quiera. Kantidadia aitzen emoteko lokuziñua da. Batzuk, nahi dan dana; beste batzuk gosiak.
nahi dana [nahi den]. izord. (TE). Cualquiera que sea, lo que quiera que sea. Esangura indefinidua dauka. Nahi dana etorri deilla hau erabagitzera. / Nahi dana izango da bixar; gaurko legia ein deigun oin behintzat. / Nahi dana esaten dabenak nahi eztana entzuteko arriskua. (Zirik 56).
nahi ez dala [nahi ez dela]. esap. (TE). Sin querer, involuntariamente. "Contrariamente a la intención" (TE, 568). Nahi ez dala jausi zan etxeruzkuan.
nahi ezta (nahi ezda). esap. (TE). Sin querer, involuntariamente. Eiñ eban okerra nahi ezda izan zan eta parkatu zetsen. Ik. nahi bage, nahi gabe, nahi barik.
nahi gabe. esap. (TE). Sin querer, involuntariamente. Nahi gabe eiñ eben etorri zan gerria. Ik. nahi bage, nahi ezta, nahi barik.
nahi tta nahi dana. esap. (TE). Sea lo que sea, pase lo que pase. Nahi tta nahi dana, banoia ni hemendik. Ik. dana dala, nahiz dana.  Arruntagua Eibarren dana dala.
nahirik. adlag. (OEH). Queriendo. Apurka-apurka onian zerbaitterako bidian ipiñi nahirik. (Ibilt 474). / Estuasuntxo baten sartu nahirik. (Zirik 58). Ik. nahixan.
nahittanahiez (nahi da nahi ez, nahiz da nahi ez) [nahi eta nahi ez]. adlag. (TE). A la fuerza, necesariamente, sin otro remedio. "Quieras que no lo quieras" (TE, 567). Nahi da nahi ez eruan eben narrasian. / Nahittanahiez, bijilixia ein dogu gaur, ez gendualako dirurik okelatarako. / Nahiz da nahi ez etzindu genduan ahuaz gora, eta emon gentsan erremedixuori Ik. derrigor.  Inesibo kasu markia dabela be erabiltzen da esanguria aldatzeka: nahi da nahi ezian. /  "El castizo nai-da-naiezian" (TE, 290).
nahittanahiezko [nahitanahiezko]. izlag. (OEH). Obligatorio. Domeketan, naittanahiezkua da, modara txukun-txukun jantzitta foballera ta konziertura juan. (Zirik 84s). / Lan hontarako nahitta nahiezkua da euskeria.
nahixago izan [nahiago izan]. du ad.-esap. (OEH). Preferir, tener preferencia por; anteponer. Zalduna zanetik hiltzia nahixago ebala bere bihotzeko jabian izena agertzia baiño. (Ibilt 459). / Nahixago nikek zerbait baneki,  gaur hiri erantzuteko. (In Zirik 98).
nahixago neuke [nahiago nuke]. esap.-interj. (TE). ¡ojalá!. Desio-interjekziñua./ "Interj. desiderativa" (TE, 568). Nahixago neuke jausi eta apurtuko balitza pitxar madarikatua! Ik. nahixago izan.
nahixan [nahian]. adlag. (OEH). Queriendo. Asko pillatu ziran berari zorionak emon nahixan. (Zirik 109). / Zure zorion nahixan batu detsut heriotzia! (Ibilt 489). Ik. nahirik.
nahiez.
1 . nahiez. iz. (TE). Disgusto, pesar, contrariedad. Munduko nahiez guztiak ezagututako gizona. Ik. atsekabe, nahigabe, pena.
2 . nahiez. iz. (TE). Malestar, desgana. Goizian jaiki naizenetik, nahieza darabitt. / Juan lanera eta barruko nahiezak hartu nau. / Ogeratu zan erregiña bihotzeko nahiez haundixakin. (Ibilt 460). / Dukia bildurrez amak galduko ete eban sabeleko haurra nahiez honetan. (Ibilt 485). Ik. gurez, ondoez.
nahigabe. iz. (TE). Aflicción, disgusto, pesar. Ik. atsekabe, pena.
nahigabia emon. esap. (EEE). Acompañar en el sentimiento, dar el pésame. Dolumiñak emon. Gizurra don gero Patxiko hil dana. [...] Petrari nahigabia emotera juan non eta han billau jonat "Andre Madalen" kantatzen. (Zirik 28).
nahigura. iz. (TE). Deseo, anhelo, voluntad; capricho. Munduko nahigura guztiak izan zittuan aukeran.
nahiko (nahikua). adlag. (TE). Bastante(s), suficiente(s). Nahikua lan ein dot hirurogeita zazpi urtian. / Nahikua burukomin daukelako. (Zirik 6). / Gogo ona ez al da nahikua? (Zirik 118). / Hauraxe nahikua ebala senarran goguak esnatzeko. (Ibilt 472). / Ez dot nik nahikua odol, ixilleko izen haura agotik ataratzeko. (Ibilt 459).  Artikulu barik, nahiko, edo artikuluakin, nahikua [nahikoa], zeri lotuta doian bixetara erabiltzen da: nahiko ondo, nahiko gazte; nahikua izan, nahikua lan egin...
nahikua eta larregi (nahikua ta larrei) [nahikoa eta larregi]. (TE). Harto bastante. Nahikua ta larregi zuk ein dozuna. Ik. larregi.
nahitta. adlag. (JME). A propósito, intencionadamente, aposta, adrede. Nahi izanda, apropos. Mutikuak nahitta apurtu dau florerua Ik. apropos.
nahitta bez [nahita ere ez]. esap. (TE). Ni queriendo, ni aposta. Nahitta bez, ezin neban ikararik eiñ.
nahiz. junt. (TE). Aunque; ni aunque. Ez neuke eingo gauza hori, nahiz errege jaunak aindu. / Mendi sikuren batian edo nahiz desiertuan bertan basamortuak zihar ebillen. (Zirik 18). / Emaztia bihar baiño gehixago maitte izan arren eta nahiz barruan gogor mindu honen guzurrak. (Ibilt 479).
nahiz da (nahi tta) [nahiz eta]. junt. (TE). Aunque, si bien. Nahiz da harrixa, ez dot galduko nik gaurko erromerixia. / Nahi tta urrezkua izan, kaixolia kaixola. / Banoia, nahi tta hill! / Hor behin betiko esanda: ezetzian nago nahiz da hill!
nahiz dana [nahiz den]. esap. (TE). Sea lo que fuere. Nahiz dana: guazen gu behintzat. Ik. dana dala, nahi tta nahi dana.  Arruntagua Eibarren dana dala.
nahiz... edo.... junt. (OEH). Bien bien; sea sea. Larregi ekixan berak, nahiz tximiño jantzi edo odoloste jantzi [...] ezautuko ebena. (Zirik 103)
nahiz... nahiz.... junt. (OEH). Bien bien; sea sea. Nahiz estaziño batian ipiñi ta nahiz bestian ipiñi, beti prantsez joten dau. (Zirik 64). / Nahiz laguna edo nahiz ostiantzekua, harentzat bardin zan. (Zirik 33). / Nahiz ardau txarra ibilli edo nahiz ona, bere bezerueri aitzen emoten zekixana zan. (Zirik 69). Ik. nahi... nahi..., zein.
nakar. iz. (TE). Nácar.
nanan egin (ñan egiñ, ñañan egin). du ad. (TE). Comer. Nanan eizu maittiorrek haundi ein zaittian. / Bai, oiñ ez da esaten, lehenao esaten zan hori!; lehenaoko esaeria zan, "ez dago txitxiarik eta, ñan papa!". / Umetxuak oin ñañan egingo dau, ezta? polittorrek?.
nanara. izond. (NA). Lela, atontada; isustancial. Andrazkuei esaten jakue. Ha nanara bat da.
nanaratuta egon. esap. (NA). Estar alelada, estar atontada; estar en otra onda. Ganora barik egon, ibili. Jaiki naizenetik nanaratuta nabiñ neska!  Andrazkuen esakeria da. Nanaratuta ibili be esaten da.
nano (nanu). iz. / izond. (TE). Enano,-a, diminuto,-a; canijo,-a. Velazquezek pinttau zittuan nanuak...
nanukerixa (nanokerixa) [nanokeria]. iz. (TE). Ruindad; mezquindad. Haundiki guran eta nanukerixia beti aldian.
napar-hegoi. iz. (ETNO). Viento sudeste. Hego-haixe klasia. Hegoaldetik dator, baiña freskua da, ez berua. Neguan agertzen da gehixenbat. AZ-k eta Izag-ek be holaxen dakarre; JME-k Bergaran, ostera, epeltzat dauka (ETNO). Katua Debara begira badago, iparra dator; Plazentziara begira, napar-hegoia; Illordora begira badago, hegoia; eta Urkora begira, eurixa beti. Amamak esaten dau, "Baiña katua! Nora zagoz begira!? Alde hortik!!". Katuak ez dau kulparik euko, baiña.... Ik. haixe, ifar-haixe, ifar, norde, hegoi, ifar-mendabal.
nardai. iz. (ETNO). Pieza de madera o hierro que une al yugo el carro, narria o elemento a transportar. Nardaixa da, ba, mutur bat buztarrixari lotzeko eta bestia katez proba-harrixari lotzeko erabiltzen dan egur zati potolua. Holan, egurrezko haga sendo bat. Ik. nardaka.
nardaka.
1 . nardaka. iz. (ETNO). Tirador del barquín. Hauspuari tira egitten detsan barria. Burdiñoletako berbia da. Urkulura doian eta "nardaka" deitzen detsen paluan sartzen dan kerteneraiño (...). Ik. hauspo-pujoi.
2 . nardaka. iz. (ETNO). Pieza de madera o hierro que une al yugo el carro, narria o elemento a transportar. Ik. nardai.  Izena jaso dogu, baiña esanguria ez dago garbi.
narra. iz. (TE). Narria; rastra. Gure aldietako baserri guztietan zan narria, basoko karriuetarako. / Bedarrondotarako burdixa erabiltzen dogu beti, baiña ida-batzen narria sarrixago. Ez dago arrazoirik, baiña kostunbria-edo. Izan be, burdixa eta narria gauza bera dira: partikia, eta erraillak, eta arasak... Burdixari burpillak kendu eta narrian iguala. / Narra gehixen, guk, soloko gauzak etxera ekarteko; bedarra eta arto-maillastua ekartzeko. Eta mendittik gauzak ekartzeko be bai. Ik. lera.
narras.
1 . narras. izond. (TE). Dejado,-a, desaliñado,-a, descuidado,-a, abandonado,-a; no muy limpio. Gaztetan ondo apainduta beti agertu arren, ezkondu ezkero andra narrasa dabill.
2 . narras. izond. (ETNO). Revuelto, desapacible (tiempo). Egualdixakin erabiltzen da normalian.
3 . narras. adlag. (TE). A rastras, arrastrando(se). Tatarraz, arrastaka, narraska. Barruko gonia narras daroiazu. Ik. narraska, tatarraz.
narras ibili. da ad. (TE). Andar decaído,-a; andar a rastras [fig]. Makal, gogo barik ibili. Narras dabil gaixua izan ebanetik. / Asmo haundixetan, baiña narras dabil zorreri erantzun ezinda.
narraska. adlag. (TE). A rastras, arrastrando(se). Tatarraz, arrastaka, narras, narrasian. Narraska atara eben etxetik, ha zan hordixa. / Heldu zan narraska txarri-kortaraiñok. (Ibilt 461). Ik. narras, tatarraz.