Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
jauntxo. iz. (TE). Señorito; cacique, tirano. "En el argot político, los satélites del cacique" (TE, 466). Herri guztietan dira jauntxo batzuk.... / Jauntxuak aberatsak dia: txikittik haundira eindakuak. Jauntxuak?! baitta basarrixan be!; aurrian dabizen danak dia jauntxuak, erozein politikakuak: aurrian daozenak. Eta atzekuak esaten dabe: -"hori jauntxua dok". / Jauntxo itxura gehixago eukan bihargiñana baiño. (Zirik 32).
jauntzako. iz. (TE). Tirano,-a, cacique. Tiranua. Jauntzakua, ez legian behian jauna. Ik. jauntxo.  Ez da erabiltzen.
jauregi. iz. (TE). Palacio; castillo; casa fuerte, casa-torre. "Morada del señor de las tierras, como la de los Emparan, en Azitain" (TE, 466). Azitaingo Jauregixan ziran, inguruko baserrixen jabiak. / Jauregi-gazteluan. (Ibilt 453).
jaurti, jaurtitze (jaurtze). du ad. (TE). Lanzar, arrojar; tirar, echar; disparar un arma. Jaurti zittuan gauza guztiak sutara. / Arpegira jaurtitzia merezi dau, diru zikiñori. / Arrateko zelaixan tiro batzuk jaurti jittuat. / [Plazentziarren] bizkarrera jaurtze horrek bere errazoiak izango dittu: sua dauan lekutik keia. (Zirik 5). / Neu ibaira jaurti bihar nintzana. (Ibilt 489). / Ikubilla altzau ta sentellak jaurtzen. (Zirik 90).
1 . jausi, jauste. da ad. (TE). Caerse. Zenbat Mugarran jausi ziranak? / Ez jaustia beziñ ederra, jausi eta jaikitzia. / Eskutik basua jausi ei jakon. (Zirik 111). Ik. erori.  Eibarren erabiltzen dan formia hau da, sinonimua barik: "En Eibar domina esta (...) forma" (TE, 328).
2 . jausi. izond. (TE). Decaído,-a, alicaído,-a; abatido,-a. Makal, indar barik, triste. Atzo ikusi neban zuen zaharra eta jausixa eritxi detsat. / [Senarra agertzen zan] oso jausixa eta arlotetua. (Ibilt 466). / Ezerk ez ebala poztutzen emazte jausixa. (Ibilt 478). Anton. jaso. Ik. jatxi.
jazarri. iz. (OEH). Persecución. [Senarra] ebillen aztoratua neskamian ondoren. [...] Neskame koittaua, bakerik ez da, [...] etxekoandriari eskatu zetsan baimena gurasuenera itxulitzeko, hango jazarri haretan bizi ezin zalako. (Ibilt 456s).  Ez da Eibarren erabiltzen, ez da berba arrunta.
jazban.
1 . jazban. iz. (NA). Batería de música; tambor pequeño. Jatorriz 40-50 hamarkadetako JazzBand-etako baterixia; gerora, atabalari be deittu izan jako holan (ETNO). Bi izeten ziran, soiñojollia eta bera: berak txapak eta jazbana bakarrik. Eta iñoiz hori ez zan egoten eta soiñua bakarrik. Eta horrek mendi-erromerixa guztietan, bi soiñojole igual, baiña danetan trikitixak, dana sueltua!. / Maltzan, oiñ hil da ba Mendoxa Txikixa? horretxek joten eban jazbana, eta Gelatxok soiñua. Ik. atabal.
2 . jazban. iz. (ETNO). Grupo musical. Musika taldia, gehixenbat erromerixetakua.
jazo, jazotze. da ad. (OEH). Suceder, ocurrir. Plaentxiatik Eibarrera eguneroko osteria eitten daben Turkua errekadistiari jazo jakona da.
jazz. iz. (OEH). Jazz. Zuek Aitta Santua ta mundua, "jazzakin" da Koka-kolakin nahastau dozuez. (Zirik 93). / Orain entzuleendako jazza... (Zirik 142).
jea. interj. (TE). Interjección con que se tienta al toro. ¡Jea, jea, Tolos'aldera! ¡Arrapatzen bazaittut! ¡Arrapatzen bazaittut! bertan bertan ilgo zaittut!
jefe. iz. (TE). Jefe,-a; encargado,-a, responsable. "Se aplica la forma erdérica en vez de nausixa, con referencia al de la estación, al de la policía y al de las empresas de aventura" (TE, 466). Jatxi eta estaziñoko jefiagana kejau zan. Ik. kepe.
jende.
1 . jende (jente). iz. (TE). Gente, conjunto de personas. Izan da jendia gaur erromerixan. / Bai aitta eta bai ama, jente apal umillak ziran.
2 . jende (jente). iz. (TE). Pueblo, nación. Jente barri askon aitta. / Erdel jendia.  Gitxi erabiltzen da.
jende-modu (jente-modu). iz. (NA). Gentuza. Han euan jente-modua!. Ik. jendera, jentillaje.
jendera.
1 . jendera. iz. (TE). Gente, población. "Jende-mota" (AN). Jendera zurixa herri hartan. / Ta hor nola batuko dan daneko jenderia... (Ibilt 44).
2 . jendera. iz. (TE). Gentuza. Hango jenderia lakorik ez iñun. Ik. jende-modu, jentillaje.
jenero. iz. (NA). Género, mercancía. Edozer izan leike; basarrixetan ortuko gauziari esaten jako gehixenbat. Adornua holaxek, ezta? hamen ipintten jakon. Hamen ipintten jakon adornua, eta hamen jenerua: tazak ero, nahi dozuna.. / Itsas herrixan egon ezkero itsas jenerotik jan bihar. (Zirik 24)
jentetza [jendetza]. iz. (JSM). Gentío, concurrencia de gente.
jentil.
1 . jentil. iz. (TE). Gigante de las leyendas. Galdu dira aspaldi jentillen inguruko ipoiñak Eibarren, baiña Juan San Martiñek badakarz jasota "Antzinako Eibar" liburuan. Horretako batek diño jentillak egarri ziranian, Arraten eta Illordon hanka bana ipintzen zebela, eskuak Karakaten, eta Maltzaga gaiñian makurtuta edaten zebela ura Deba ibaittik. / Plazentzian diñuenez, Arizaga basarri inguruan daguan Leizako Haitza be, jentillak Atxolindik abaillan jaurtittakua ei da (ETNO). Jentillak oin dala milla urtiak eindako lanak dira horrek.
2 . jentil. iz. (TE). Pagano,-a, gentil; no cristiano. Jentillak, kristau ez diranak. Ik. hereje.
jentilkide. izond. (TE). Pagano,-a; gentil. Jentillen artekua, kristau ez diranen artekua. Ume jentilkidia jaso eben, Jaungoikuan legian hazteko.
jentillaje. iz. (NA). Gentuza. Jentia ez, jentillajia. Ik. jendera, jende-modu.
jera. iz. (TE). Acogida, recibimiento. Gaur ein destan jeria, bestetan baiño asko hobia. Ik. abegi, hartuera, buenajera.