1 . jarki, jarkitze. 1 . jarki, jarkitze. zaio ad. (TE). Enfrentarse, ponerse en actitud agresiva; oponerse, resistir. Aurre egin, frente egin. / "Ponerse en actitud de combate" (TE, 461).
Hori entzunaz, jarki jatan jan bihar banindu bezela. / Gurasuari semia jarkitzia, izan laikian gauzarik zatarrena. / Jarki jakon [...] orruaz. (Ibilt 95).
/ Ez deskula ezer balio urrin bizitza eukitziak; nahiz jarki ta nahiz arrio, ta ez kulpa gabe izatiak. (Ibilt 367).
2 . jarki. iz. (TE). Desplante, descaro, insolencia. Ez jata ondo jausi kakaume haren jarkixa. Ik. jarkera. jarleku (jarleko, jarrileku). iz. (TE). Asiento, silla, lugar para sentarse/posarse. Jarleku barrixak ipiñi dittue albo bixetara.. / Ba, ze esango detsut ba? etxe batek be euki leike hutsuna bat igual e, jarleko gitxi ero, butaka gitxi ero... hutsunia, e?. / Ez da jarrilekurik etxe honetan?
/ Dukia batzarrian zan baten bere konzejuko buruzurixegaz, nun zaldun apaiñan gaztetasunak ez eban jarlekurik. (Ibilt 475).
Ik. aulki, silla. jarrai. jarraika. adlag. (TE). persiguiendo, siguiendo. Zinian ikusten ziran zintta gehixenak, zaldi gaiñian jarraikakuak. jarraikor. adlag.-izond. (OEH). Seguidor. Ez neban besterik nahi izan aiskidetasun garbixan ha zerbidu baiño. Eta hala irauntzen dogu [...] gaur arte, zintzo bezin eder ha; eta zintzo bezin jarraikor ona ni. (Ibilt 483).
jarrailari. izond. (TE). Rastrero,-a (tallo o planta). Arantziak lora zurixa emoten dau. Arantza zorrotzak dittu eta hesixetan jartzen da. Sasixa beste zugatz bat da, gerri luzekorra eta jarrailarixa dabena eta masustak emoten dittuana. Ik. arantza. Arantza sarrerako adibidietatik atara dira jarrailari eta luzekor
berbak, sasixan gerri edo zurtoiñan izenondo moduan, baiña TEk ez detse
jarrerarik egin. Ez da erabiltzen.
jarraittu, jarraitze ( jarraittutze) [jarraitu]. dio/du ad. (TE). Seguir; perseguir. Norbaitti edo zeozeri segidu. Egoera edo jarrera jakin batian segidu. Andrakume santuak, eta euren artian Magdalako Mariak, heriotzaraiñok jarraittu zetsen. / Ez dok erreza izan neretzat zueri jarraitzia. / Nazaret-kua, sosiguz ibiltzen ei zan, baiña gatxa askondako hari jarraitzia, hanka onak euki arren. / Berandutu egin jaku eta hurrenguan jarraittuko dogu. / Negarrez jarraitzen badozu [...]. (Zirik 89).
/ Dirua kontra jokatzen jarraitu eban. (Zirik 30).
/ Jarraituko nebala mutilzahar. (Zirik 125s).
Ik. segidu. jarraitzaille [jarraitzaile]. iz. (TE). Seguidor,-a, partidario,-a; discípulo,-a; fan. Matio, edo Levi, kateko diru-batzaille bat izanakin, bertan behera laga dana eta Jesusen jarraitzaille bihurtu zan. jarraixan [jarraian]. adlag. (TE). A continuación, después. Berba gogorren jarraixan etorri zan zigorra. / Bañan hamen ni [...]. Eta jarraixan ziñuan zerura begira: [...]. (Ibilt 489).
Ik. ondoren, ondorian. jarraixan erabili [jarraian erabili]. du ad. (TE). Arrastrar, traer tras sí. Atzian erabili. / "Traer tras de sí" (TE, 461).
Gaztedixa guztia bere jarraixan darabil. jarraixan ibili [jarraian ibili]. da ad. (TE). Ir tras de, perseguir. Atzian ibili. / "Andar tras de" (TE, 461).
Bere bizi guztian, aberastasunen jarraixan ibilli zan alperrik. / Bata jarraixan eta bestia igesik ebizen bixak gelan jiran. (Ibilt 464).
jarri, jartze. 1 . jarri, jartze. da/du ad. (TE). Poner, colocar; establecer, fijar; ponerse. Lege barri bat jarri dogu, danontzako bardiña. / Gaur jarri dogu etxe barrixan lehenengo harrixa. / Lege barrixak jartzia, errezagua kunplidu eraitzia baiño. / Jarri genduan harmaillan eta juan jakon ondoezori, Jainkuari eskerrak. / Parka eskatzen jarri zan. (Ibilt 468).
Ik. ezarri, ipini, parau. 2 . jarri, jartze. da ad. (TE). Sentarse. Jarri da patxadan zure gizona arrasalde guztirako. / Oiñez ibilli arrasalde guztian eta gero jartzia, gozua da. 3 . jarri, jartze. da ad. (TE). Arraigar, enraizar, prender. Landarak.
Juan zan astian sartu genduzen aza-landarak jarri dira eta ederrak datoz. / Sartu dittuzun landara guztiak jartzia, millagrua izango litzateke. / Juan dan astian sartu genduzen landarak jarri dira. Ik. lurra hartu. 4 . jarri, jartze. da ad. (TE). Acostumbrarse, habituarse. Egoera barrira ohittu, egin. / "hacerse a una cosa" (TE, 461).
Astua makillara leztxe, jarri da zure orruetara. / Bertako gauzetara jartzia dogu hamen onena. Ik. ohittu, jarki. jarri erain [jarri eragin]. dio ad.-esap. (OEH). Hacer sentarse. Jarri erain detsa silla batian. (Zirik 56).
jarritta egon [jarrita egon]. da ad. (TE). Estar sentado. Jarritta egon ezer ein barik, neretzat zeregin gatxena. jarrittako [jarritako]. izlag. (TE). Sedentario, sedente, sentado [trabajo]. Zutiñeko biharra edo jarrittakua izan, zerikusi haundixa dago. 1 . jaso, jasotze. 1 . jaso, jasotze. du ad. (TE). Levantar; alzar. Lurrian edo jausitta daguana altzau. Egin (etxia...)
Zenbat bidar jaso dau Iziarkuak? / Harri-jasotzia, indar-joko gogorra. / Lurrera jausittako zaldi bat jaso eziñik ebillen gizon pilla bat. (Zirik 88).
Ik. goratu, harri-jasotze, altzau. 2 . jaso, jasotze. du ad. (TE). Ensalzar, alabar, enaltecer. Goratu.
Gurasuak eta norberan jaiotzako herrixa jasotzia, seme onan obria. / Jaso eban haren izena hodetan zihar. Ik. aupatu, goratu. 4 . jaso, jasotze. du ad. (OEH). Recoger; recaudar; captar. Ipuin hau Esopori be irakorri netsan. Baiña, Gertziako ipuinlari harek nun jasoko eban ba Plaentxia izan ezik? (Zirik 119).
2 . jaso. izond. (TE). Levantado,-a, erguido,-a; de buen aspecto, de buen porte. Oso tente; osasuntsu, itxura oneko, dotore.
Zuen aitta zaharra, jasua dabill ondiokan. / Auzuetako Prinzipe jasuenak be ezingo leukiala kerizatu. (Ibilt 477).
/ Zaldun jator jaso bat. (Ibilt 473).
Anton. jausi. jasuan bizi. esap. (AN). Vivir cómodamente, vivir holgadamente. Ondo bizi, eroso bizi.
Zer dala eta gaiztuak bizi dira, jasuan ta ondasunez beteta? (PM, 46).
jasogarri. iz. (TE). Calzo, alza. Zeozer jasotzeko edo bardintzeko erabiltzen dan gauzia. Esate baterako makiña bat, edo hanka herrena daben mahaixa.
Jasogarrixa ipiñixozu hanka honetan mahai horri, dantzarik ez deixan eiñ. Ik. altzagarri. jasotasun. iz. (TE). Orden, levante, mejora; elevación, porte digno, aspecto, traza. Txukuntasuna.
Gaztiak jasotasun haundixa emon detsa etxiari. / Haren pentsamentuen jasotasuna lakorik...
/ Hala ta guzti, Dama honen jasotasun zintzua haiñ zan osua eze, eta bera haiñ buruan jabe, [...] erantzun zetsan andra ziraunari [...]. (Ibilt 487). jateko. iz. (TE). Comida, alimento. Jatekua prest dago eta jarri gaittian danok mahaixan. Ik. jan, janari. jator. izond. (TE). Apuesto,-a; majo,-a, agradable; ilustre, bien nacido,-a . Mutill jatorra, Maritxu, zure ondoren dabillena. / Gaztelu-jauregixan bizi zan, zaldun jator jaso bat. (Ibilt 473).
/ Aita Donosti praille jatorrak ez eban eibartarrontzako uste txarrik. (Zirik 105).
jatordu. iz. (TE). Hora de comer. Jatorduan agertzen da beti jan-txakur hori. jatordu bako [jatordu gabeko]. izlag. (TE). Indisciplinado,-a en el horario de comidas . Jateko ordurik betetzen ez dabena.
Gure mutilla, jatordu bakua, beti mahaixa jaso eta gero agertzen da. jatorkizun. iz. (TE). Origen; nobleza, linaje, extirpe, familia; ascendencia, procedencia. Ez da erabagi ondiok, nundik dan euskaldunen jatorkizuna. Ik. etorki, jatorri. Ez da erabiltzen.
|