zotaska. iz. (ETNO). Surco, zanja del arado o laia. Goldiak lagatzen daben zulua; baitta laixetan egin eta gero gelditzen dana be. zotinka. adlag. (OEH). Sollozando. Etorri zan Kukusia, min hartutakuan ama, zotinka, aspamentuz beterik. (Zirik 83).
/ Besarkatuaz eta negarrez jarririk zotiñka esan zetsan senarrari. (Ibilt 478).
zotz. zozki. iz. (ETNO). Correa de cuero que hace función de cuerda o correa. Edozein narru edo ugal estu eta txiki (larakuak eukitzen dabena, eta abar). Kasu honetan, abarkian ertzian ipintzen dan narru estua, abarkia batu eta formia emoteko.
Ik. abarkugal. Azkuek joski dauka batuta. Guk, ostera, zozki bakarrik jaso dogu (akaso soski).
zozo. iz. (TE). Mirlo (Turdus merula). Keixara juan goizago, eta eskillaso, birigarro eta zozo asko ekarri dittu txorta baten. / Zozo-birigarrotara juatia dok, ba, birigarro klasiak kazatzia. Birigarrua, durduria, zozua, paseko birigarrua... Danak dittuk famelixakuak. Durduria haunditxuagua, eztok? baiña antzerakuak Ik. birigarro, eskillaso. zozo paparzuri. iz. (ETNO). Mirlo capiblanco (Turdus torquatus). zozo-birigarro. iz. (ETNO). Túrdidos; malvices en general. Zozuak, birigarruak, durdurak: horrek danok batera. Danak dira familixa batekuak, antzerakuak, eta batera harrapatzen dira sarri.
Lehen oillagorretan egitten genduan, baiña azken urtiotan zozo-birigarrotan bakarrik Badakizu, edadia!. zozotalari. iz. (ETNO). Cazador de túrdidos. Eibarren ehitzarixak beti egon dira asko. Beti. Eta danetik gaiñera: epertalarixak, oillagortalarixak, erbittalarixak. Egon, zozotalarixak be bai! Lehengusua dakat nik; ha beti zozo-birigarrotan. Zozotalari amorratua! Besterik ez dau harrapatzen harek. zoztu, zozte ( zoztutze). da ad. (TE). Secarse las plantas y verduras, achicarse, caer la hoja seca. Porruak, esate baterako, igartu, txatxartu (ETNO). / "Hacerse leñosas algunas plantas, como la col, la lechuga, el nabo, etc., al florecer" (TE, 744).
Ortuko gauza samur guztieri etortzen jakue zoztutzia, lurrian larregi iraun eraiñ ezkero. / Porruak zoztu dira, azak be bai. / Porruak kokua dake eta zoztu egin dira. / Ataiko mahatsak, batak mastra edarra dauka baiña bestia zoztu ein da, umiak tira ein eta apurtu ein ebalako. Ik. zil, zotz. zu. izord. (TE). Tú; usted. "Nominativo, vocativo y acusativo de la segunda persona del singular en tratamiento de respeto" (TE, 744). Oiñ egunian forma neutruena da, sasoin baten errespetuzkua bazan be. Nominatiboko formia da.
Zu zara munduan gizonik onena. / Beti zu, ederrori, erromerixetako erregiña. / Bedinkatua zu, andra guztien artian. / Nere onerako edo txarrerako, ni zu baiño zaharrago naiz. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Hamen gatoz zuregana, aitzen emoteko asmuan... / -Norengandik ikasi dozu berba zatar hori? -Zuregandik. / Zuk joten dozu soiñua harek beziñ ondo. / Zer itxaropen izan neike nik zuregandik gauza gatxetan? (Ibilt 485).
Ik. hi, zeu, zure, bata zu eta bestia ni. Deklinaziñoko kasu markak hartu leikez: "zuk" (ergatibua), "zuri" (datibua), "zuretako /zuretzat /zuretzako" (destinatibua), "zuregana" (adlatibua), "zuregandik" (ablatibua)...
zu egin. du ad. (TE). Hablar / tratar de "usted". Zuka egin. / "Hablar en usted de respeto" (TE, 744).
Asko gaztiagua izan arren, "zu" ein detsa. Ik. hi egin, hiketan egin, hittano egin, zuketan egin. zubipe. iz. (TE). Bajo el puente. Gu gaztiak giñala hill eben Errebaleko zubipian gure errekako azkenengo igaberia. / Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia... zubipide. iz. (AN). Camino peatonal. "Oinezkoen bidea" (AN).
Ik. elizbide, estrata, andabide, errege-bide, zupide, lorbide, olabide, zordanbide. Çubipide edo çudepide, (...) "a saber, caminos que solamente la persona por sí o con carga llevándola a cuestas puede yr" (EOYE, 84.or. (JEL)).
zuek. izord. (TE). Vosotros. Bigarren persona plurala da; nominatibua eta ergatibua izan leike, sinkretismoz. Zuek erabilli zenduezen lur hórrek urte askuan . / Ba, hemen eztagok (ez dagok) komunistentzako lekurik. Zuek ifrañura. (Zirik 93).
Ik. zuen. zuen. izlag.-izord. (TE). Vuestro,-a. Zuena da liburu hori eta nahi dozunian eruango detsut. Ik. zuek. Izenlaguna dan ezkeriok, bakarrik edo izenan onduan erabilli leike.
zugatz (zugaitz, zugatx, zuraitz, zuhaitz, zuraritz, zularitz) [zuhaitz]. iz. (ETNO). árbol. Arbolia, baiña egurretarako erabiltzen dana gehixenbat: pago-tantaixak, haritzak... Frutarako diranak, esate baterako, arbolak dira beti, eta ez zugaitzak (ETNO).
Zugatzak asko janzten dabe mendixa. Ik. arbola. Azken urtiotan gaztien artian barriro zabaldu dan arren (ikastolak, alfabetatzia, EITB), jente nagusixan artian ixa galduta zeguan berbia. Halan da be, AZk jasota dauka Eibarren (zularitz), JMEk Bergaran (zuaitz) eta Elgetan (zuraritz) eta TEk Eibarren (zugatz). Guk be forma bat baiño gehixago jaso dogu Eibarren eta inguruko herrixetan, baiña erderazko maillegua (arbola) gehixago erabiltzen dau jente nagusixak.
zugazti [zuhaizti]. iz. (TE). Arboleda. Txikixak ziranian, kerizaz betetako zugazti eder bat neria zala siñistuta euki nittuan umiak. / Eta, ibillera danak, mendi, baso eta zugazti urriñeraiñoko alde guztietan [...] alperrikuak izan ziran. (Ibilt 460).
Ik. arboladi. zuka. adlag. (JME). Tratamiento de ZU. Zu tratamenduaz. Hala be, berekautan pentsatzen eban [abadiari] zuka eingo baleskixo be nahikua litzakiala. (Zirik 79).
Ik. hi egin, hiketan egin, zu egin, berorika, hika. zuketan egin. du ad. (TE). Hablar / tratar de usted. Zuka egin, zuketia erabili.
Zuketan eitten detsa berba mundu guztiari. Ik. hi egin, hiketan egin, hittano egin, zu egin, zuka, hika. zuku. iz. (ETNO). Comida para las gallinas; masa a base de salvado y otros alimentos que principalmente se da de comer a las aves de corral. Birriña, babak eta beste sobra batzuk urakin nahastauta egitten dan jatekua, gehixenbat hagaztixeri eta txarrixeri jaten emoteko. Txarrixari zukua gustatzen jako. Ik. zapero. |