Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zaltegi (zaltei). iz. (ETNO). Caballeriza; establo. Ik. korta.  Inguruko herrixetan (Soraluze, Bergara...) Eibarren baiño gehixago darabixe. Eibarren "korta" asko gehixago. Jatorriz, biharbada, zalditegixa izango zan, baiña gaur egun "korta"-n sinonimua da.
zama. iz. (ETNO). Carga; remolque anexo hecho con palos y ramas para acarrear helecho, piedra, etc. "Especie de narria que se hace con unos palitroques para acarrear helecho ó piedra" (AZ, 1139). Burdixan edo lerian atzian ipintzen dan luzapena. Makilla eta adarrekin egitten da, gaiñian iria edo bedarra karriatzeko. Ostian, takada baten lepuan eruan leikian kantidadia, bai kristauak bai animalixiak, astuak esate baterako (ETNO). Honi burdikarioni zamia lotu biharko detsagu, bestelan beste biaje bat daukagu. Ik. karga, besada.  (...) "Otros productos muy populares eran el carbón y la leña, los cuales eran evaluados por "cargas", equivaliendo cada una de ellas a cuatro "zama" o unidad capaz de ser transportada por una persona" (EOYE, data barik, 306. or. (JEL)).
zamarra. iz. (ETNO). Agoa; masa de hierro candente. Mia sutegixan urtzen zan urtzaillian ardurapian, eta gero "zamarra" bihurtuta jungurara eruaten eben kurrikekin helduta. Ik. agoi, burdin oratzar.
zamau.
1 . zamau. iz. (ETNO). Mantel; paño de hilo. Zamaua ipintzen zan konbidauak etozenian, dotoria.... / Platerak ipiñi baiño lehen, jarrizu zamaua.
2 . zamau. iz. (EEE). Trapo; paño; trapo de cocina. Sikatizuz eskuok zamauakin, bestela atzera be liburua zikindu eingo destazu eta.
zan [zain].
1 . zan [zain]. iz. (TE). Vena; vaso. Zanak, korputz guztian zabalduta dittugu.
2 . zan [zain]. iz. (TE). Nervio. Zanian ikutu zetsanian, eziñ izan eban ulua barik sakatu.
3 . zan. iz. (ETNO). Vena de agua, veta subterránea de agua. Lur azpittik doian ura, erreka izatera heltzen ez dana. Ik. itturburu.
4 . zan. iz. (ETNO). Punzón muy fino. Zenbait biharrerako erabiltzen dan puntzoi fin-fiña. Puntzoirik fiñena, zana. / Trokeleri zanak ataratzeko esku ona bihar da..
© Jaione Isazelaia
zan-bedar. iz. (ETNO). Llantén (Plantago lanceolata).
zan-gorri. iz. (ETNO). Alfilerillo del pastor (Erodium cicutarium).
zan-oker. iz. (ETNO). Trazador en arco (damasquinado). Damaskinauan, sonbriauan, erabiltzen dan puntzoia, arku formako puntia dabena. Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
zan-zuzen. iz. (ETNO). Trazador recto (damasquinado). Damaskinauan, sonbriauan, formak emoteko erabiltzen dan puntzoia, punta zuzena dabena. Ik. markadore, matiatzeko puntzoi, puntu-biribil, sakabokau, sartzeko puntzoi.
zanbro. iz. (TE). Moradura, moratón; sahorno, escozor. "Señales del látigo" (TE, 724). Iri-zillakin zanbruak atara zetsazen bizkarrian.
zanga. iz. (ETNO). Pequeña canalización; canal pequeño. Erreten txikixa; esate baterako, kortako ur zikiña daroian erretena.
zango. iz. (TE). Pierna; pata. Arbola-tantaixak lako zanguak dittu.
© Jaione Isazelaia
zankabe (zankape). iz. (TE). Corva. Zankabietako miña darabitt aspaldixan. / Zankapian emon zetsan ostikadiakin lurrera eratxi eban.
zantiratu [zaintiratu]. iz. (TE). Tirón; distensión. "Relajamiento de un tendón" (TE, 724). Zantiratua ein jata belaunpian. Ik. erasan, haragi-eten.
zantsu [zaintsu]. izond. (TE). Nervudo,-a, musculoso,-a, vigoroso,-a, recio,-a. Baserrikua, ixa beti, jende zantsua eta zintzua.
zantzo. iz. (TE). Grito de júbilo. Zantzuak eta aujixak entzutzen ziran alde guztietan. Ik. auji, lekaixo, ujuju, irrintzi.
zapa-lora (zapu-lora). iz. (TE). Planta o flor lechosa, supuestamente venenosa. "Se decía de las plantas que tienen lactus y el vulgo las supone venenosas" (TE, 647). Botaizu hori, zapa-loria da eta. Ik. esne-lora, suba-lora, suba-bedar, zapo-kipula.
zapaburu. iz. (TE). Renacuajo. "Larva de la rana en su fase inicial" (TE, 725). Ugaratxua hasieran, zapaburua lakua agertzen da. / Arrajolako askan ugari zapaburuak. Eta urandrak be bai. Handik pasatzen bahaix, hantxe topauko dittuk. Bai, bai. Oin be juaten bahaix, hantxe egongo dittuk. Ik. zapoburutx.
zapal. izond. (NA). Bajo,-a, de poca altura. Agarre-gaiñekua bertan albuan dao, ezta?, eta gaiñian dao ha be baiña... etxe zapalaua ero, zokuaua be bada. Agarrazpikua?! bizker-bizkerrian eta...
1 . zapaldu, zapaltze ( zapaldutze). du ad. (TE). Pisar, pisotear, apisonar, aplastar; pisar, poner el pie. Mendixan zoiala, ezjakiñian subia zapaldu eban, eta honek haginka ein zetsan. / Subia zapaldutzia bada, jaurtikotzu harek haginkadia. / Mahatsa zapaltzia ardaua eitteko, ortozik eta saltoka. / Ez eban izan aukerarik berriz Plaentxia zapaltzeko. (Zirik 96).
2 . zapaldu. iz. (TE). Abolladura; bollón; golpe; abollón; hendidura. Kañoi honek zapaldua agiri dau erdi-erdixan. Ik. apaluna, maillatuna, zapaluna, maspil.
zapaluna. iz. (TE). Abolladura, parte hundida de una cosa. Tornuan lotzerakuan, zapalunia ein detsazu kañoi honi. Ik. apaluna, maillatuna, maspil.
zaparrada (zaparrara). iz. (TE). Chaparrón. Zaparradia hartu dogu burutik behera, basuan garala. Ik. ufal, bota-ahalian jardun, euritte, eurizar, goixan-behian jardun, mangia jardun, truxal, truxu, zaldizkuak.
zaparrote (txaparrote). izond. (EEE). Pequeño,-a y grueso,-a, regordete,-a, chaparro. Lodikotia eta bajua. "Txaparrotia" esaten da. Eta Txaparro be bazeuan bat Eibarren, Txaparronekuak, anai bi zian. / Oin tabernan batek bakarrik kantatzen dau: Kobos; danetik kantatzen dau gaiñera. Beste egunian be, kantuan eta, ño! edarto! Edarto eitten dau; txiki zaparrote bat da. / Kant. Antero zaparrotia, Singerren bibotia...