Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
diadarka [deiadarka]. adlag. (OEH). Gritando, clamando; llamando (a gritos); a voz en grito. Bata kajoi barruan, eta bestia kanpokaldian jentiari diarka: "Jaunak!! Hemen daukazue munduko azkenengo adelantua! (Zirik 45).
diar (diagar, diadar) [deiadar]. iz. (TE). Llamada, llamamiento; grito, clamor. Deixa; oihua, garrasixa. Diarra izan da ataiko atian; zeiñ ete da ordu honetan?. / Háren diagarrak, artaldia abeletxera bezela heriotzara eroiezenian, alperrik hizketa ezezagunetan, hamendik milla urtera be aittuko dira. / Ah nere herriko kanpaiak! Zer gozua háren diagarra. (Ibilt 157). / "Arranosia"n diarretara, juan da jaso eben min hartutako "Kuku"ori "Txirixo-kale"ko "Txori"nera. (Zirik 83). / Dukiak entzun ebanian diadar estua, kezkaz beteta, sartu zan gelara. (Ibilt 489). Ik. hots.  Gaur egunian diar da erabiltzen dan formia, ez diagar.  Diagar. (Ibilt 157).
diar egin (diagar egin) [deiadar egin]. dio ad. (TE). Llamar; gritar, clamar, dar voces. Deittu; oihu egin. Diar ein detsut bazkaittarako, eta ez destazu entzun. / Diagar ein detsu amak, hortik kendu zaittian. Ik. deittu.  Gaur egunian diar egin da erabiltzen dan formia.
dibujo. iz. (OEH). Dibujo. Julian Zabaletan dibujuak. (Zirik 3). Ik. irudi, marrazki.
dibujogintza. iz. (OEH). Profesión o arte de dibujar, dibujo. "Otua" deitzen zetsen bat ei euan eskupeteri dibujugintzan. (Zirik 12).
dibujua atara (dibujua etara). dio ad. (ETNO). Sacar dibujo; dar relieve. Egurrari reliebia ataratzia. Arotzen berbia da. Ik. errebajua atara.
dilin-dalan (tilin-talan). onomat. (TE). Repique de las campanas. Kanpaien hotsa. / "Onomatopeya que imita el sonar de las campanas" (TE, 291). Dilin-dalan, kanpaien hotsa bazoian zeruan zihar.... / Arrateko kanpaiak dilin-dalan egitten dabe. / Arrateko kanpaiak, "tilin-talan, tilin-talan".... Ik. draun, dan-dan.
dinamita. iz. (OEH). Dinamita. Barrenetxen kanteran dinamita kargak sartu zittuen. (Zirik 78).
dinbi-danba.
1 . dinbi-danba. onomat. (TE). Ruido de golpes fuertes y constantes. Taillarretako sutegi zahar eta forjetako maillu hotsa (ETNO). / Bentana eta ate hotsa, normalian haixiagaittik. Dinbi-danba suteixan, gorittutako burdiñia tiratu gurarik. / Bentanak be, hor dabiz dinbi-danba!. / Ha mozkor gizajua eten barik jo eben, dinbi-danba. Ik. pim-paum.
2 . dinbi-danba. onomat. (ETNO). Ruido del disparo, tiro. Tiro hotsa. Ik. dun.
dinbili-danbala. onomat. (ETNO). Lo que se mueve teniendo holgura, o estando medio suelto. Kili-kolo, nasai, mobitzen daguana. Han dabil, dinbili-danbala...
© Gorka Ortega
dindirri (tintirri). iz. (TE). Goteo de la nariz, moqueo. Díndirrixa ez da faltako surran puntan.
dindua. iz. (AN). Medida de peso de las manzanas. "Sagarrak pixatzeko neurrixa" (AN).  Ez da agiri hiztegixetan.  (...) Existía para la manzana otra medida superior que llamaban en euskera "dindua" que era el equivalente a tres carteles o cargas de una acémila" (EOYE, data barik, 305. or. (JEL)).
diretore [direktore]. iz. (OEH). Director,-a. [Bandako] zuzendari edo diretoriak hamaika zeregin izaten dau. (Zirik 20). / Tekniko aleman bat ebillen Plaentxiako kañoi-fabrikan, Alemaniarako eitten ziran biharren diretore. (Zirik 38).
dirijidu, dirijitze [dirijitu]. du ad. (OEH). Dirigir (una banda). Trankil asko dirijidu eban gure herriko bandia. (Zirik 105).
Diru. iz. ber. (TE). Don Dinero. "Personificación del dinero, como Don Dinero de Quevedo" (TE, 291). Diru, zaldun haundixa alde guztietan.
diru.
© Mireia Ugarteburu
1 . diru. iz. (TE). Dinero. Dirua bihar da bizi izateko, ez bizi diruak pillatutzeko ugarrak eta gorriñak alperrik galtzen dittuan lekuan. / Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara.
2 . diru. iz. (TE). Moneda. Diru urrezkuak gehixago balio dau zidarrezkuak baiño, eta honek txanponak baiño. Oiñ alde guztietan, papelezko dirua nausi.
diru gose madarikatua. esap. Ambición de dinero. Gaur eguneko diru gose madarikatua!  "Locución equivalente al auri sacra fames del latín" (TE, 292).
dirua aurreratu.
1 . dirua aurreratu. du ad. (TE). Ahorrar dinero. Lehelengo diru apur bat aurreratu eban, eta gero diru hori aurreratzen eban estu ziranen artian, honenbesteko sarixa aurrez kenduta. / Diru aurreratzalle, nahi tta nahai ez. (Zirik 74).
2 . dirua aurreratu. du ad. (TE). Prestar dinero. Lehelengo diru apur bat aurreratu eban, eta gero diru hori aurreratzen eban estu ziranen artian, honenbesteko sarixa aurrez kenduta.
dirua batu. du ad. (TE). Efectuar una cuestación; hacer colecta. Diru batze asko izaten zan Eibarren, beti asmu onetarako.
dirua bota.
1 . dirua bota. du ad. (TE). Disipar el dinero; despilfarrar, malgastar. Hutsa denboran, gurasuengandiko diru guztia bota eban.
2 . dirua bota. du ad. (TE). Contribuir con dinero; apoyar económicamente. Neri tokatzen jatan dirua bota dot kerizpian diranendako.
dirua egin (diruak egin). esap. (TE). Adinerarse; enriquecerse; hacer fortuna; prosperar. Dirutu, aberastu. Hona agertu dan jendia, ez bizi izatera, ezbada ze dirua eittera. Ik. aberastu, dirutu, otxindu.
dirua ipini. du ad. (TE). Colocar dinero, invertir. Dirua ipiñi eban gure aitta zaharrak, Alfa aurrerarutz jartzeko.
dirua kendu.
1 . dirua kendu. du ad. (TE). Tomar dinero a préstamo. Dirua mailleguan hartu Dirua kendu detsa osabiari, sari oso laburrakin, etxe barrixa eitteko.
2 . dirua kendu. dio ad. (TE). Dar un sablazo, sablear. Norbaitti dirua atara itxultzeko asmo barik. Gaur zeiñi kendu ete detsa dirua arlote horrek?  TEk diñuanez, txarrerakuan erabiltzen da.
dirudun. izond. (TE). Adinerado,-a; rico,-a. Zerlako gatxa dirudunendako Jaungoikuan erregetasuneko bizitzara sartzia! (Mark. 10. 23). Ik. aberats.
dirutu, dirutze ( dirututze). da/du ad. (TE). Enriquecer(se); hacerse rico. Aberastu, dirua egin. Hutsa denboran oso dirutu zan. / Ez eban beste amesik ekarri hona, dirututzia baiño. / Dirutzia be, zelan dan: osasuna galtzekotan, hobe pobre irauntzia. / Alditxo baterako otxinduko (dirutu, aberastu) gaittuk bahintzat. (Zirik 45). Ik. aberastu, dirua egin, otxindu.
dirutza. iz. (TE). Dineral; dinerada. "Cantidad, montón de dinero" (TE, 292). Harek eban dirutziak ez eukan azkenik. / Hau da dirutzia!
diruzain. iz. (OEH). Tesorero,-a. Txergori bera izaten zan hango [hoteleko] portero edo ate-zain, uezaba ta diruzaiña. (Zirik 14).
diruzale. izond. (TE). Codicioso,-a; avaricioso,-a. Diruzalia, lapurretara bihurtzeraiñok. Ik. harrapatzaille.