Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
dangateko (danbateko). iz. (IL). Golpe fuerte. Ha zelako dangatekua emon detsan atiari! ixa lurrera bota dau. Ik. danbada.
dantza.
1 . dantza. iz. (TE). Baile; danza. Aurreskua da benetako euskal dantzia. / Euskera baztertuta Euskalerrixa dantzekin salbauta dagolakuan. (Zirik 41). Ik. dantzan egin, dantzari, dantza-soiñu, euskal-dantza, soiñu-dantza.
2 . dantza. iz. (TE). Baile (fiesta). Domeka arrasaldetan dantzia izaten da plazan. / Korruak ziran Untzagan: Korro haundixa eta Korro txikixa. Korro txikixan, eitten genduan neskak eta mutillak alkarregaz dantzan, ba, hamasei bat urtera arte edo... Gero neskak, gu baiño lehenago zelan nagusitzen ziran, hamasei urtekin, neskak orduan lagatzen eben korro txikixa eta juaten ziran korro haundira. Eta ez zan...; naturala zan! Baiña gu egon bihar izaten giñan beste pare bat urtian edo, oindiok, korro haundira juateko. Eta klaro! Untzagakuak han, ba, musikia amaitzen zan eta gero alkarregaz pasiora urtetzen genduan, eta ez genduan galtzen hori, umetako laguntasun hori. Ik. dantzan egin, dantzari, dantza-soiñu, euskal-dantza, soiñu-dantza.
© Ezezaguna
dantza-premixo. iz. (ETNO). Concurso de baile suelto.
dantza-soiñu [dantza-soinu]. iz. (TE). Música bailable; bailable. Han ez da besterik, dantza-soiñua baiño.
dantza-solte. iz. (ETNO). Baile suelto. Ik. solte.
dantzan egin. du ad. (TE). Bailar, danzar. Aratostiak dira dantzan eitteko.
esku-dantza. iz. (ETNO). Danza tradicional en cadena. Dantza zaharra; itxuria danez tradiziño haundikua Eibarren. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados con sus manos y que guiados por un primer bailarín danzan girando alrededor de la plaza en sentido opuesto a las agujas del reloj.  Ik. sokadantza, aurresku.  XVIII. gizaldiko grabau baten Arrate agertzen da, eta bertan eibartarrak esku-dantzia egitten. Gregorio Múgica-k be beran Monografía Histórica-n aittatzen dau: Terminado el banquete se organizó un esku-dantza.
dantzaleku. iz. (TE). Espacio para baile; lugar de baile. Erromerixak egitten ziran lekua. Baillera guztietan da dantzalekua, euren erromerixa egunerako.
dantzari. iz. (TE). Bailarín,-a. Arraguetako hanka bihurri herren bat zan gure denboran dantzaririk ariñena.
dantzari-talde. iz. (OEH). Grupo de danza. Dantzari talde bat juan ei zan Plaentxiara. (Zirik 40).
dantzarixak ipini. esap. (ETNO). Organizar e instruir un grupo de "dantzaris". Eta behiñ esan eban "atzera dantzarixak ipiñi bihar dittugu". "Dantzarixak ipiñi?", 44an zan hori. Esan notsan, "euskeraz be egitten ez dabe lagatzen eta dantzarixak lagako detsuez." / "Zenbat dantzari ipiñi ete zeban horrek?! mordua! asko!".
dantzazale. izond. (OEH). Aficionado,-a al baile. Umore oneko dantzazalea, beti izan nintzan munduan. (In Zirik 95).
dar-dar. onomat. (ETNO). Tembleque. Hotzak eta bildurrak eraitten daben ikaria. Hotzan hotzak dar-dar neukan gorputza; ha zan dardaria, ha!
dardara. iz. (TE). Estremecimiento; temblor; vibración. Afaitxan giñala etxe guztiak eiñ eban dardaria, inguruan jausi zan bonba bategaz.. / Hotzan hotzak dar-dar neukan gorputza; ha zan dardaria, ha!. / Esnatu zan zalduna belarrondoko haundi baten dardariagaz. (Ibilt 467).
dardaraka. adlag. (OEH). Temblando, vibrando. Hotzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (Zirik 110). Ik. hotzez dardaraka.
dardaraka batian [dardaraka batean]. esap. (OEH). Temblando. Hotzak baltzittuta dardaraka batian euan Pattakia gizajua. (Zirik 35).
dardaraz. adlag. (TE). Brillando; resplandeciente . Intxaurra lako diamantia zeroian dardaraz bekoki erdixan. / Agorrilleko euzkixa genduan dardaraz gaiñetik. Ik. bristara, bristaratsu.  Esangura horrekin gitxi erabiltzen da; normalian dardaraka, ikaraka esateko erabiltzen da.
darixola [dariola]. adlag. (OEH). Fluyendo, manando. Tximinixa haundixak keia darixola zittuala. (Zirik 105). / Odola darixola dago. / Fregaderako tubua darixola zeuan. / [Dukesia] eta hau garra darixola. (Ibilt 476). Ik. jarixo.
dart. onomat. Romper(se). Zeozer hausi edo dartau. Ik. zart.
dart egin. du ad. (TE). Romper(se); reventar(se). Zeozer apurtu edo errebentau. Txamarriak dart ein desta atzeko aldian. / Horrek ez jok balio, dart egin jok eta hondatuta dagok; botaik zikiñetara. Ik. tart egin, zart egin.
dart erain [dart eragin]. dio ad. (TE). Reventar; romper. Zeozer apurtu edo errebentau erain Makurtzerakuan, dart erain zetsen prakeri.
datorkizun. iz. (TE). Futuro; porvenir. Iñok ez daki ezer ziurrik datorkizunan barri. Ik. etorkizun.  Ez da izen arrunt moduan erabiltzen; etorkizun da erabiltzen dana.
ddu.
1 . ddu. onomat. (ETNO). Ventolera. Han ddu-ddu-ddu-ddu joten harek: haixiak indar aundixa daka.
2 . ddu. onomat. (ETNO). Movimiento rápido. Zeozer bizkor egittiana. Bai ba!, mendittik etortzen ziran harek burdikada garuakin hor goittik behera!, goittik behera, eta gero etxera juateko gora juan bihar! Eta han gora beste batek behixak ekarri, aurretik lotu behixak eta ddu! gora!.
de. metaling. (TE). Nombre de la letra 'd' del alfabeto vasco . Euskal alfabetuan letra izena. Mesedez eizu 'deia' hobeto.  Artikulua hartzerakuan déia esaten da, eta ez *dia, '-e'kin amaittutako berbak normalian egitten diran moduan (ate - atia).
debalde. adlag. Gratis, de balde. Duan. Ik. duan.  Duan gehixago erabiltzen da eta debalde baiño hobeto dago.
debekau (debekatu), debekatze [debekatu]. du ad. (TE). Prohibir. Prohibidu. / "Prohibir por precepto legal" (TE, 288). Debekauta dago bide honetatik ibiltzia. / Debekatzia errezagua, debekautakua gorde eraitxia baiño. / Asmau, barriztau, debekau, kontau, pentsau... / Fraillia ez zan gertau hartara, bere relijiñoko legiak debekatzen zetsela ta mesede hori egittera. (Ibilt 464). / Hiri medikuak ez euan ba erana debekatu? (Zirik 93).  Gaur egunian, ahozko berbetan erabiltzekotan, alfabetizautakuak darabixe bakarrik.
debekautako [debekatutako]. izlag. (TE). Prohibido,-a. Debekautako frutua, beti tentatzaillia.
debil. izond. (NA). Débil, flojo,-a, endeble, sin fundamento. Debil dao oingeran. Ik. ahul, kaskil, makal, makalki, single, xingel, kili-mala.  Erderakadia, baiña makal-ekin batera asko erabiltzen da.
deboziñoko [debozioko]. izlag. (OEH). De devoción. Bere deboziñoko santua. (Ibilt 464).
debrezete juan (debrazete juan). esap. (ETNO). Pasear del brazo, ir del brazo. Nobixuak besotik oratuta juan; neska-mutillak bikote zirala adierazten zeban.
defendidu [defendatu]. du ad. (OEH). Defender. Pobriak eztaukalako zer defendidu. (Zirik 9).
dei.
1 . dei. iz. (TE). Convocatoria, llamamiento. Alkatiak ein dau deixa, bakotxak bere etxe aurreko edurrak kendu deixazen. Ik. hots, diar.
2 . dei. iz. (TE). Amonestación, amonestación pública en la iglesia. "Se entiende por la tácita: eliz deixak. Proclamas, amonestaciones que se publican en la iglesia" (TE, 288). Meza nausittan, Ebanjelixuan ondoren irakorten dira ezkontzera doiazenen deixak. Ik. elizdei.