disdira [distira]. iz. (OEH). Brillo, resplandor; (fig) gloria, fama, esplendor. [...] Herri-gizonen disdirak jatorriz dittuelarik. (Ibilt 453)
disgustu (disgusto) [disgustu]. iz. (OEH). Disgusto, desagrado. Petra bere andra kotxauak jaukak disgustua. (Zirik 26).
dohatsu. izond. (TE). Dotado,-a; feliz, dichoso,-a. Dohaindua, dohaiñak dittuana, egokixa. / "Con facultades, dotado" (TE, 293). Etxerako emazte dohatsua harek hartu dabena. Ik. dontsu. doillor [doilor]. izond. (NA). Ruin, mezquino,-a; despreciable, insoportable. Leixaltasunik edo esker onik agertzen ez dabena, despreziua besterik bereganatzen ez dabena; zekena, sikua. Aittu eta, eskerrak emon be bai xinpatikua bada eta sinpatikia bada; pixkat doillorra bada be, tonta eiñ eta aurrera! / Doillorra da ba... gozagatxa! Ik. gozagatx. dolore. iz. (TE). Dolor, pena, angustia; arrepentimiento. Ha zan gurasuen doloria, euren umiak hartara ikustiakin! / Hagiñetan miñ izaten dogu; bihotzian, doloria. "Cuando nos referimos al dolor moral, recurrimos a la voz romance" (TE, 293). Dolorietako Ama. iz. ber. (TE). Madre de los Dolores; Virgen de los Dolores. Kurutzian ondoren zoian Dolorietako Ama, zazpi ezpata bihotzian sartuta. domatzaille [domatzaile]. iz. (TE). Debelador,-a, sojuzgador,-a. Zesar Augusto, Kantabriako lurren domatzaille izentatzen dabe. domau, domatze [domatu]. domeka. iz. (TE). Domingo. Domekan-domekan igotzen dogu Salbadorera, baketako egun eder bat pasatzera. / Domeka goiz batian, bart parrandan ein ebela-ta berandutxo jaiki ziran. (Zirk 73).
Ik. igande. Eibarren domeka erabiltzen da.
Domenja. iz. ber. (AN). Nombre de mujer. Andrazko izen arrunta Erdiaroan Gipuzkoan. Baitta Eibarren be.
Domenja de Recabarren (EOYE, 1453, 142. or. (JEL)). Domenja de Ibarra (EOYE, 1496, 435. or. (JEL)). Domenja de Vergara (EOYE, 1538, 319. or. (JEL)).
doministikun (doministiku) [doministiku]. iz. (TE). Estornudo. Hamar doministikun einda, burua arindu jata. Domuru Santu (Domu Santu ) [Domu Santu(ru)]. iz. (TE). Día de Todos los Santos; Todos los Santos. Domu Santu eguna, nobienbrian 1ian.
Domuru Santu egunian hildakueri agertu bat eitten jakue, lotan diran lekuan. Azken urtiotan, erderian eragiñez, Santu Guztien eguna eta antzerakuak hasi dira entzutzen gaztien artian.
(Ibilt 228).
Don. iz. ber. (TE). Don (señor). Kortesiazko tratamendua.
Don Antonio, Arrateko abadia, eta don Bizente medikua... Ik. jaun, Doña. "En tiempos de nuestros padres, las únicas personas a quienes en Eibar se aplicaba el don, eran los sacerdotes y los médicos" (TE, 293).
don-don egin. esap. (ETNO). Rifar; derivado de la fórmula que se usa para rifar. Jokuetako berbia da.
"Don, don, Beleron, Belerongo herrixan zazpi gizon dantzan, ni mozkorra, zu mozkorra, nahi dabenak kan-po-ra". / "Don, don, kikilimon, sarrakuke, sarramon, pike, pike, tortolike, ban-bu, zireketake, bu" / "Don-don, kikilimon, Don Ramuke, San Ramon, pike-pike, tortolike, ban-bu, zireketako bun". ILek hauxe diño: "Oso eibartarra izan dogu, peto-petua, jatorra, joku
batian edo bestian katigu nor izango dan erabagitzeko kantatzen genduan
lau konpaseko beste rezitaziño polittau; korruan giñan danok banan
banan eskuz markatzen juaten giñan, bueltan, lau konpasok, eta
konpasaren atzen partia zeiñengan tokatzen zan haxe zan katigu"
Doña. iz. ber. (EA). Doña (señora). Eskoletako maistrak be Doña izaten ziran: Doña María, Doña Paca, Doña Petra, Doña Polonia...
dontsu. izond. (TE). Donoso,-a; feliz, dichoso,-a. "Ona, santua, bedeinkatua" (AN).
Gizon dontsua atara dozu semia. / Asko ziran bete-izate haiñ dontsuari mira eiñda. (Ibilt 458)
/ Ongi etorri tren dontsua aspaldi genduan zure desiua.
Ik. don, dohatsu. Ikusi hirugarren adibidian "Eibarko trenaren inaugurazioan XIX. mendean kantatu ziran lehenengo bertsoen hasieria, Pedro Sarasketak El Pueblo Vasco egunkarixan, 1906ko ekainaren 12an argitaratuak". (AN).
|