Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
neuzale. izond. (TE). Egoísta. Egoistia, berekoia. Neuzale gogorrenak be, iñondako jarduntzen dau, munduko gauza guztiak keia diralako.  Gitxi erabiltzen da.
ni. izord. (TE). Yo. Nominatiboko formia da. / "Forma del nominativo y el acusativo de la primera persona del singular" (TE, 576). Ni naiz gizon bat, arduraz betia. / Galdu gura izan ninduan ni. / Nere onerako edo txarrerako, ni zu baiño zaharrago naiz. / Nik zuretako, daukaran guztia. / Nik jo-eta apurtu neban, errezoia neukalako. / Neretako gura dot toki hau. / Beittizu mezedez, jauna, senarra neragana zergaz itxuli ia erremedixorik dozun. (Ibilt 472). Ik. nere, neu, neure.  Kasu markak hartu leikez: nik (ergatibua: "Nominativo de la primera persona agente del singular de los verbos transitivos" (TE, 576)), neri, nerekin, nigaz, neretzat, neretako...
ni neu. izord. (TE). Yo mismo,-a. "Ni-ren indartzaillia. / 1. graduko indartutako formia da, repetiziñoz, nominatibokua. Nik neuk behintzat ez dot bururik jatxiko.
ñi-ñi. onomat. (ETNO). Llanto del niño; lloro de niño. Umien negarra. Ume petral hau beti dago "ñi-ñi-ñi" negarrez.
nieladu (nielau). iz. (ETNO). Nielado. Metalian egindako dibujuak esmalte baltz batekin betiaz egindako biharra (zidar, kobre, berun, borax eta sufre nahastia dan esmaltiaz). XV mendian erabili ei zan hau artiau, baiña ez itxuria Eibar aldian.
nobedade. iz. (TE). Desmayo; mareo. Baraurik, sarri nobedadia.
nobedadia egin [nobedadea egin]. esap. (TE). Desmayarse, marearse. Konorta galdu. Zorabixau. Nobedadia ein jako elixan.
nobixa [nobia]. iz. (TE). Novia. Gaur dau gure zaldunak nobixian etxera agertzia. Ik. andragei, aiskide, lagun, maitte.
nobixo [nobio]. iz. (TE). Novio. Agertu jakon nobixua aberatsa dala esaten dabe. Ik. senargei, aiskide, lagun, maitte, gizongei.
noble. izond. (NA). Dócil, apacible; tranquilo,-a, pacífico,-a. Zahartu zanian, pixkat burua juan jakon. Andria beti zaindu ezinda. Eta gaiztotu. Lehen ei zan gizon bat!, izen ei zan nobliaua! baiña burua juan jakonian, gaiztotu...
noiz (noix). gald. (TE). Cuándo. Interrogatibua da. Noiz etorriko zara bazkari bat alkarregaz ein deigun?
noiz edo noiz (noix edo noix).
1 . noiz edo noiz (noix edo noix). adlag. (TE). Alguna vez, de vez en cuando. Noizbait, inoiz. Noiz edo noiz etorri izan da Eibarrera.
2 . noiz edo noiz (noix edo noix). adlag. (TE). Por fín, en una de éstas. Noizbaitten, halako baten. Noiz edo noiz, San Iñazioko obrak amaittu ziran. Ik. halako baten.
noizian behin (noixian behin) [noizean behin]. adlag. (TE). A veces, algunas veces, de vez en cuando; pocas veces. Noizian behiñ agertzen da laguntzara.
noizik behin (noixik behin). adlag. (TE). A veces, algunas veces, de vez en cuando; pocas veces. Noizik behiñ agertzen da lagun artera. Ik. noizian behin.
noizik behiñian [noizik behinean]. adlag. (OEH). A veces, algunas veces, de vez en cuando; pocas veces. Noizik pehiñian izaten ei zittuen euren arteko eztabaida batzuek. (Zirik 40).
noizbait. adlag. (TE). Alguna vez, en algún momento. Noizbaitt agertuko naiz herrira. Ik. noizbaitten.  Kasu markak hartu leikez, normalian inesibua: noizbaitten.
noizbaitten (noizbatten) [noizbaiten]. adlag. (TE). Alguna vez, en algún momento. Noizbatten, ez dakit zeiñ urtetan, izanda nago haren etxian. / Bolingua esaten detsagun baserrixan, errotia izango zan noizbaitten. Ik. noizbait.
noiznahi. adlag. (TE). Cuando quiera, en cualquier momento. Noiznahi, Jauna, aindirazu zeure borondatian behian. / Basarrittarrak, zelan noiznahi ez dabien izaten holako aukerarik, pozik
joten dabe kale alderutz. (Zirik 108).
noiztik nora.
1 . noiztik nora. esap. (TE). Desde cuándo hasta cuándo. Noiztik nora iraungo daben kontratuak izentau biharra dogu, gero auzixetan ez ibiltzeko.
2 . noiztik nora. esap. (TE). ¿Desde cuándo?; ¿de cuándo acá?. Esangura enfatikua dauka. Noiztik nora ni zure laguna?!
nola (nolan). gald. (TE). Cómo. Interrogatibua da. Nola esan, zer berbatsugaz aitzen emon iñori nere barruan zebizen juan eta etorrixak? / Nolan aldendu, zu ederrorrengandik? / Nolan siñistu laike horrenbesteko guzurra? / Mira eittekua dala nola zu haiñ zaldun jatorra izanda ez dozun agiri maitterik. (Ibilt 481).  Hau moduau, eta konpuesto guztiak, ez da eibartar petuak erabiltzen dabena.
nolabaitt. adlag. (TE). De algún modo, de cierta manera; de una u otra manera. Nolabaitt konpondu zan iñor nekatu barik. Ik. zelan edo halan.  Gaur egunian ez da erabiltzen jardun normalian.
nolanahi. adlag. (TE). De cualquier forma, de cualquier modo, de cualquier manera. -Nola eingo dogu gauzia? -Nolanahi. Ik. edonola, edozelan, edozetara.  Gaur egun ez da erabiltzen jardun normalian.
nolanahi be [nolanahi ere]. lok. (OEH). De todos modos, en cualquier caso. Nolanahi be, hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar. (Zirik 17).
nonbramentu. iz. (OEH). Nombramiento. Berandua dek neri emateko obispo nonbramentua. (In Zirik 99).
nor.
1 . nor. izord. (TE). Quién, quienes; qué persona(s). Interrogatibua da, personendako. Nor izan da hamen gure aurretik? / -Norengandik ikasi dozu berba zatar hori? -Zuregandik. / Norek ein zaittu zu, mundua eta munduan diran gauzak? / Nork apurtu dau pitxarra? / Norek esan deuk "berori" ein bihar jatala? (Zirik 79). / Baiña, norekin diharduk? (Zirik 79).  Deklinaziño kasu markak hartu leikez: norek /nork /nok, norengandik...
2 . nor. izord. (OEH). Quien. [Ez da] txakur txiki ondo erakutsittakorik, noren zaunkak aittuko ez zittuanik beste aitturen batek. (Ibilt 486).
nork daki. interj. (OEH). Quién sabe, a saber. Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. (Zirik 23). / Gaur, biharbada, itxuriari begiratzeko moduko aberatsen batzuek izango dira. Nork daki? (Zirik 107). Ik. jakin, batek badaki.
nuonor (noonor) [nor edo nor]. izord. (TE). Alguien, alguno,-a. Nuonor izan da hamen gauzak nahastatzeko. Ik. norbaitt.  Gitxi erabiltzen da.
nora. gald. (TE). A dónde; a que lugar . Adlatibozkua da. Pauso ausarkixa, itsuan, nora jakin barik aindutzia. / Zaldi gañian urrindu zala ez jakin nora. (Ibilt 460). / Kant. Maritxu nora zoaz, eder galant hori!
nora ezian [nora ezean]. esap. (EEE). Sin rumbo, a la deriva, sin una meta concreta. Aizkorriko basuetan otsuak eta basurdak urrittu ziranian, nora ezian geldittu ziran gure ehiztarixak. / [Kazarixak] Gatzaga aldian eta Aizkorriko basuetan otsuak, basurdak eta bestelako priztixok urrittu ziranian, nora ezian geldittu ziran. (Zirik 86).
nora... hara. esap.-mend. Adonde, donde. Nora doian jente, hara doia Bixente. (Zirik 84). / Esr. Euzkixa nora, zapixak hara.
nuonora [nora edo nora]. adlag. (TE). A alguna parte, a algún lugar. Nora edo nora, nora edo hara, nunbaittera. Nuonora urten dau iñori ezer esan barik. Ik. norabaitt.  Gitxi erabiltzen da.
norabaitt [norabait]. adlag. (TE). A alguna parte, a algún lugar. Guazen, norabaitt joko dogu; ez gara galduko. / Automobillan norabaitt juan ez bada bahintzat, ze iñoiz badaki iñori aitzen emon barik urtetzen. (Zirik 106). Ik. nuonora.