Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
naziño [nazio]. iz. (TE). Nación. Herrixa, probintzia eta naziñua.
neba. iz. (NA). Hermano, de mujer. Ik. neba-arrebak.  Ez da Eibarren erabiltzen. Eibarren gizonezkuana izan edo andrazkuana izan anai esaten da, eta mugatzailliaz anaia.
neba-arrebak. iz. (TE). Hermanos de ambos sexos. Ik. anai-arrebak, neba.  Eibarren anai-arrebak adieria erabiltzen dogu.  AZ: "los hermanos de ambos sexos (De neba + arreba)".
negar.
1 . negar. iz. (TE). Llanto, llanto; sollozo. Mundu honetan negarra ez dogu urriñ onenian be.
2 . negar. iz. (JSM). Lamento; queja.
negar egin. du ad. (TE). Llorar. Negar eittia ez da itxuria gizonian; baiña zergaittik badago ez eittia, itxura gitxiagokua. / Emon zestan zartadiakin nola ez najuan ba negarrik egingo? (Zirik 17). / Negar haundixak egin da gero, ogeratu zan gaitzen bat baleu letz. (Ibilt 478). Ik. malkuak urten.
negar erain [negar eragin]. dio ad. (TE). Hacer llorar, provocar el llanto. Emotian hartzian baiño zorion gehixago dagon bezela, negar eraittian astuntasun asko haundixagua dago negar eittian baiño. / Kuadro galanta zuan da nahikua negar erain jestan... (Zirik 16). Ik. malkuak atara.
negar erreza euki. esap. (TE). Tener el llanto fácil. Negarra erreza dabenak Jaungoikuagandik dabe hau, bihotzan bittartez, .
negar-malko. iz. (TE). Lágrima. Hari bere tristurak entzun , eta negar-malkuak etortzen jatazen begixetara. / Besarkatzen eban senarra negar-malkoz arpegixa bustitzen zetsala. (Ibilt 485). Ik. malko.
negar-muzkurixo [negar-muzkurio]. iz. (TE). Lloriqueo; sollozo. Negar-muzkurixuetan dago egun guztian ume koittau hori.
negarrak urten [negarrak irten]. dio ad. (TE). Saltar las lágrimas. Zeiñi negarrak ez urten ha hondamendixa ikusirik ?
negarrari emon [negarrari eman]. dio ad.-esap. (OEH). Echarse a llorar, ponerse a llorar. Berriz be negarrari emon zetsan. (Zirik 27).
negarrez. adlag. (OEH). Llorando. Umia arrantza batian negarrez euan. (Zirik 89).
negargarri. izond. (TE). Deplorable, lamentable, triste. Penagarrixa. Gauza negargarrixa jendia gosiak ikustia. Ik. penagarri, tamalgarri.
negargura. iz. (TE). Ganas de llorar. Zeiñi esango detsaguz geure negargurak, geure Aitta Zeruetakuari ez bada? / Loguria, atzkuria, negarguria, barreguria, kakaguria...
negarkiro. adlag. (OEH). Llorosamente. Besartian estutzen eban esanaz negarkiro [...]. (Ibilt 488).  Ez da berba arrunta eta ez da Eibarren erabiltzen.
negarti. izond. (TE). Llorón,-a. Sarrittan edo errez negar egitten dabena. Ume negartixa izan zan txikittan. / Ume negartixeri erregiak eztetse ( ez detse) kopiñik pe ekartzen. (Zirik 89).
negrilla.
1 . negrilla. iz. (ETNO). Capuchina (Tricholoma portentosum).  Orain gitxira arte ezezaguna.
2 . negrilla. iz. (ETNO). Negrilla (Tricholoma terreum). Beste horri be "negrillia" esaten jakok (T. portentosum), baiña benetako negrillia beste hauxe dok (T. terreum). Negrillia jende gitxik ezagutzen jok; guk be, lehen ez genduan hartzen. Baiña oin bai! Gozua dok, fiña!.  Orain gitxira arte ezezaguna.
negu. iz. (TE). Invierno. Gauza gogorra kanpuan lan ein biharra neguan.
negu gorri. iz. (TE). Pleno invierno; invierno crudo, invierno duro. Aurtengua, negu gorrixa. / Negu gorrixan juan bihar izan giñan.
neguko madari.
© Jaione Isazelaia
1 . neguko madari. iz. (ETNO). Variedad de pera tardía. Neguko madarixak, oso gogorrak eta erreta edo egositta jateko, Gabonetan, esate baterako, konpotia eginda. San Juanetan makatzak, udan madarixak, eta udazkenian negukuak. Ixa urte guztian eukitzen genduan madariren bat. Ik. makatz.
2 . neguko madari. iz. (EEE). Guardia civil. Gaur be hor dabiz neguko madarixak.
neguko paranda. iz. (ETNO). Pinzón real (Fringilia montfringilia). Paseko parandiari "neguko paranda" be esaten jako, neguan hotz haundixa daguanian bakarrik etortzen dalako Euskal Herrira, Europa iparraldetik igesik. Ik. paseko paranda.
neguko txitxi. iz. (ETNO). Bisbita común (Anthus pratensis). Ik. bertako txitxi, paseko txitxi, txitxi.  UZ: negu-txirta.
neguko txori [negu-txori]. iz. (TE). Solitario,-a, alicaído,-a como pájaro en invierno. Gogo barik, kokilduta eta bakarrik ibiltzen danari esate jako. Neguko txorixa dirudi, hotzak kukulduta.
nekatsu (neketsu) [neketsu]. izond. (TE). Agotador,-a, fatigoso,-a, cansado,-a, trabajoso,-a. Neke edo ahalegin haundixa eskatzen dabena; nekosua, nekeza. Ha dan haitz zorrotzan gaiñera igotzia, benetan nekatsua. Ik. nekez, nekoso.  Arruntagua neketsu edo nekoso.
nekatu, nekatze ( nekatutze). da/du ad. (TE). Cansar(se), fatigar(se). Zortzi orduko lana, bihar dan bezela jardun ezkero, nahikua ta larregi erozein nekatzeko. / Osasuna galdu arte diru ondoren nekatutzia, zorakerixa haundixa. / Baserriko lanak, bai benetan nekatzia! / Ia Periko,... Jarraittu holaxe!... Ez obeidu!, hi baiño lehenago nekatukok-eta (nekatuko dok-eta). Ik. gobaitt egin, gobaitt erain, kantsau.
nekazari. iz. (TE). Labrador,-a, campesino,-a agricultor,-a casero,-a. Kalian ofiziuan baiño, nahixago eban baserrixan nekazari.
neke. iz. (TE). Fatiga, cansancio; trabajo, esfuerzo; dificultad. Biharran ondorengo kantsaziñua; lana, ahalegin neketsua. Bihargiñak hartzen dittuan nekien kontura emoten jakon sarixa, jornala; hau ez bada bardiña, hor lapurretia. / Neke bako biharra. (Zirik 57).
neke eta abar. esap. (TE). A trancas y a barrancas. Ahal dan moduan, kostata. Neke ta abar, umiak hazi dittu behintzat.
nekian jardun. esap. (AN). Trabajar penosamente, trabajar duramente. Horrek nekian jiharduk.
nekeka. adlag. (TE). Con dificultad, a duras penas, trabajosamente. Nekez, zailtasun haundiz. Nekeka, halakoren baten, amaittu genduan taria.
nekesari. iz. (TE). Salario, jornal. Nekian sarixa, jornala. Neke-sarixa edo jornala, estu bizi izateko neurrittik ez da asko aldetzen. Ik. egunsari, jornal, soldata, aloger, bihar-sari.  Industrian artisautzia kendu zanetik jornala da erabiltzen dana (ETNO). TEn sasoirako galduta euan: "Pero en la industria, y sobre todo después de la disolución de las artesanías, no se dice sino jornala" (TE, 573). 
nekez.
1 . nekez. adlag. (TE). Fatigosamente, difícilmente, a duras penas, penosamente. Neke haundiz. Aldats gora nekez juan giñan. / Nekez etorri ta bizkor juan. (Zirik 44).
2 . nekez. adlag. (TE). Tarde. Kostata, berandu. Atzo nekez etorri ziñan.
3 . nekez. izond. (NA). Difícil, arduo,-a, trabajoso,-a, penoso,-a. Zailla, neketsua. Nekeza ipini deskuen biharra. Ik. nekatsu, nekoso.
nekez baten [nekez batean]. adlag. (TE). Por fín [con dificultad], alguna vez. (Nekez) azkenian, azken baten. Putz eta abar, nekez baten heldu giñan Elusura.
nekoso. izond. (NA). Agotador,-a, fatigoso,-a, cansado,-a, trabajoso,-a. Neke edo ahalegin haundixa eskatzen dabena; neketsua, nekeza. Ai ama! nekosua da hau, e? ez pentsau! luzia baiño, nekosua. Ik. nekatsu, nekez.
nere [nire]. izond. (TE). Mi, mis; mio, mía; míos, mías. Edutezko genitibo formia da. Nere etxia, nere gurasuak. / Txapela neria, soiñekua neria, oiñetakuak neriak...: zer dozu hartara zeuria? / Mugatik hegiraiñokua, neria. Ik. neure, ni.  Izenlaguna dan ezkeriok, izenakin edo bakarrik erabili leike: nere + izena kasu markakin, edo bera kasu markekin: neria, neriakin eta abar.
nere baten [nire batean]. esap. (TE). Tranquilamente; apaciblemente. Nere baten banenguan, eta batera-batera jausi naiz.
neriak egin. esap. (EEE). Estar perdido,-a. Galduta egon; nerian azkena. "Agur, neriak ein dau" esanaz gastau zan. Ik. egin.  Beste personekin be erabili leike: zuriak /guriak /zuenak... egin.
nere kautakuetan [nere kabutan]. esap. (TE). Reflexionando a sólas; hablando conmigo mismo,-a; ensimismado,-a. Norbere buruakin berbetan, norberandako goguetan. / "Acción de ensimismarse y hablar consigo mismo" (TE, 574). Nere kautakuetan nindoian mendixan zihar... Ik. bere kautako, bere kautan, nere kautan, kautan.