urdai (urdei). iz. (TE). Tocino; (plural) tripa, barriga. Baba gorrixak odolostia, urdaixa eta lukainkiakin, bazkari ederra. / Han juan ei ziran burdixakin urdei billa. (Zirik 59s).
/ Urten eban lauoñian erruki eske Jaungoikuan izenian, bere hamar arruako soiñan urdaixak lurra joten zetsela. (Ibilt 462).
Ik. gixarra, jamoi, pernil, urdaiazpiko, urdaigixarra, hirugixarra. urdai-kallo. iz. (TE). Corteza; corteza de cerdo; pellejo del tocino. Gordeirazu urdai-kallua, mendirako oiñetakuak leguntzeko. Ik. txitxarra. urdaiazpiko (urdeiazpiko, urdazpiko). 1 . urdaiazpiko (urdazpiko, urdeiazpiko). iz. (NA). Jamón. Gixarria da urdai zuri pixka batekin; gorrixa zuri pixka batekin.
Gixarria jamoia da, e? Guk "urdazpikua" ero "jamoia" esaten detsau; baiña gehixao esaten detsau "jamoia" "urdaiazpikua" baiño. / Gaur afaltzeko, urdaiazpikua tomatiakin. / Baiña han errezuak ez eze, urdei-azpikuak pe ederto etorriko ziran ba. (Zirik 124).
Ik. gixarra, urdai, urdaigixarra, hirugixarra. Sinonimuak baiño jasuagoa da eta lehen baiño gehixago erabiltzen da gaur egun.
2 . urdaiazpiko. iz. (TE). Tocino. Lau bat arrautza urdaiazpikuakin nahikua dittut baraua apurtzeko. Ik. urdai, urdaiazpiko. Gaur egunian behintzat, "urdaiazpikua" "jamoia" da, eta ez "urdaixa".
urdaigixarra. 1 . urdaigixarra. iz. (ETNO). Tocino veteado; tocineta. Gixarria daukan urdaixa, zuri-zurixa biharrian, gorri pixkat daukana.
Ik. gixarra, urdai, jamoi, pernil, urdaiazpiko, hirugixarra. 2 . urdaigixarra. iz. (TE). Jamón. Urdaigixarriakin, dana da ona. Ik. urdaigixarra. Gaur egunian, behintzat, ez da erabiltzen "jamón" berbian baliokidetzat.
urdail. iz. (TE). Estómago. Txarri urdaillak azeri ondo esaten detsa. Ik. estamangu, zorro. TEk holan diño: "Apenas se usa en Eibar, donde su sinónimo zorrua es más frecuente. Pero lo más general es el naturalizado estamangua" (TE, 711).
urde. urdin. 1 . urdin. iz. (TE). Gorro verde (Russula virescens). "Especie de seta del país" (TE, 711).
Urdiñak pagadixetan, hariztixetan eta gaztaiñadixetan eitten dira. / Bai! Urdiña da berde-berde-berdia. Ikusteko onena, ta jateko fiñena. Fiñena ez, urritxa da fiñena, biguna. Urritxa pinpoilluori, zerori, neretzako onena. Gero urdiña edarra da. Urdiña da, ikusten dozu ipinitta, berde-berde-berdia, pikotiakin, ha fenomenua da. Ta urritxa be, urritxa. Ikusiko dozu dana berdia [urdiña], ta urritxak ez daka berdia. Urritxak daka azula. Oin gibelurdiña esaten detse, baiña gibelurdiña ta urdiña diferentia da. Gibelurdiña da urritxa esaten detsena. Bai, ta urdiñari urdiña. Ta oin, zerian, jentiak esaten detsa gibelurdiña danari, baiña urdiña ez da gibelurdiña. Berak esaten dau: "gibelurdiña". Gibelan trazia eukitzen dau urritxak leku batzuetan, baiña urdiñak ez. Urdiñak, bera, berdia da bakarrik. Berdia. Gibelurdiñak. Bai. Urdiña da diferentia, berdia. Ha askotan juaten zara, ta igual hiru edo lau ikusi ta: "Ño!" Berari begira egoten gara. Oin, topatzeko, ta berari begira egoten gara, ha gauza ederra. / Jentiak úrdiñak, úrritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
Izen horregaz ezagutzen dogu Eibarren, beste herri batzuetan Gibelurdin izenez ezagutzen daben perretxiko gozo hau. Azentua U gaiñian dauka (úrdiña), eta koloriak I gaiñian (urdíña) (ETNO. / "Con acento prosódico en la u" (TE, 711): [úrdiña].
Urdin. gatxiz. (AN). Sobrenombre de varón. Ik. Urdina. Gizonezkoetan: Martin de Unzueta, Martin Urdin (EOYE, XV. mendea, 356. or. (JEL)).
urdiñ-illundu. du ad. (ETNO). Pavonar. Illunketian edo fabonuan eragiketia egin. Grabauko eta taillarretako berbia da. Damaskinaduko lana bizi-bizi gelditzen dok urdiñ-illundu eta gero. / Pabonau kanpuan, jakiña. Lehen eitten juen taillarretan bertan, baiña ipini zebenian pabonua, danak hara eruaten juen. Eibarren Urdanpilleta jeuan, Perderreneko taillarretan, Coliseo ostian; Carralek be bajekan han, eskopeta kañoiak pabonatzeko. Pabonua dok, ba, aziduak dittuk, ez dakit zer. Piezia illundu eitten dok. Suakin zertzen zanian urdiña jartzen zuan. Estuasunian, pieza txikixa zanian, eitten zuan, noberak berotu, kinkan berotu, gero sartu olixotara, ta geratzen zuan illuna; ez baltza baiña illuna! Tranpatxua!. Ik. txarola emon, txarolau, illundu. Urdina. gatxiz.-iz. ber. (AN). Nombre y sobrenombre de mujer."Izena zein gatxizena" (AN).
Ik. Urdin. Emakume izenetan: Urdina de Ibarra (EOYE, 138, 145. or. XVI. mendea (JEL)). "Juana de Ançuriça, de sobrenombre Urdina" (EOYE, VI. mendea, 139. or. (JEL)).
urdindu, urdintze. da/du ad. (OEH). Poner(se) azul, azular(se). Juan jakon arpegiko sua, urdindu jakozen ezpanak. (Ibilt 487).
urdinska [urdinxka]. izond. (TE). Azulado,-a, azulino,-a. Urdiñerutz joten daben koloria. Begi urdiñskak dittu, ule argixakin. urebagi (urebai). 1 . urebagi (urebai). iz. (ETNO). Grieta en el temple; raja en el temple. Tenplian pieziari iñoiz gertatzen jakon zartaria edo ebagixa, ur hotzegixan hozten danian.
Sarri galdatutako galtzairuak urebagixak ugari. / -Han! oin be, ur hotzegixa zalako-edo sekulako urebagixa egin jako. Zegaittik ez dozu sartu txingar bat uretan, pixkat epelagua jarri deiñ? -Sartu dot barren! -Beinke, ikusten neban pieza honi urebagixak urten bihar zetsana, lehen be, behin baiño gehixagotan tenplautakua zan-eta. / Alperrik galduta dagok burilla, tenplatzerakuan urebagixa egin jakok. Ik. zartara. urepel. izond. (TE). Soso,-a, insípido,-a; sin fundamento. Ezetarako ganorarik ez daukana, gatzbakua. / "Se dice de quien no sirve para nada práctico" (TE, 711). Urepel bat izango da hori bere bizi guztian. uri. iz. (TE). Villa; ciudad. "Villa en el sentido edilicio" (TE, 712).
Gure inguruan badira "Uribarri", "Uribe", "Uriona", "Urizar" eta "Uria", baiña etxe pilliari "herrixa" esaten detsagu. Herri da Eibarren erabiltzen dan berbia; ez da uri erabiltzen.
urkamendi. iz. (TE). Horca [dispositivo y patíbulo]; suplicio en general. Jesukristoren denboran, kurutzia zan lapurrendako urkamendixa. / Zer da nik entzun dorana? Zer urkamendi aittu dotena ainbesten aurrian? (Ibilt 487).
|