Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
umezara. iz. (TE). Pañal; mantilla de niño. Hamaika umezara bigun hondatu zittuan bere umiak hazten.  Labayru: umeizara.
umezurtz. iz. / izond. (TE). Huérfano,-a; falto de. Gizajuak hiru umezurtz laga dittu. / Eta bere burua lurrian ikusten ebala, beste lagunagandik umezurtz, beittu eban bere jiran. (Ibilt 461).
umil. izond. (TE). Humilde, sencillo,-a, modesto,-a. Bai aitta eta bai ama, jente apal umillak ziran. / Asisko Gizajua beziñ umilla agertu zan. Ik. apal.
umilki (umilka). izond. (TE). Humilde, sencillo,-a, modesto,-a. Oso umilkia jatzun ha gizona, haundiki batzuen sehaskan hazittakua izanakin. Ik. umil, apal.  Ez da gaur egunian erabiltzen; umilki barik apal eta umil dira erabiltzen diranak.
umiltasun. iz. (TE). Humildad; recato; modestia. Kristauan apaiñik onena, umiltasuna. / Jaungoikuan aurrian gizajuen umiltasunak gehixago diño haundixen jasotasun guztiak baiño. Ik. apaltasun.
umore. iz. (TE). Humor; buen humor; alegría. Irabazixa dauan lekuan, beti umore ona! / Esan zetsan umore txarrakin: [...]. (Zirik 52). / Jan-eranian ta umore onian parerik bakua. (Zirik 102). / Heriotzara inguratu zanian be ez eban umorerik galdu. (Zirik 101). / Plaentxiatarren umoria barriz, amaierarik bakua da. (Zirik 51). / Umore oneko dantza zalia beti izan nintzan munduan. (In Zirik 95).
umoretsu. adlag.-izond. (OEH). De buen humor; que tiene sentido del humor. Plaentxiako Herrixa, hain umoretsua izanik, ezin zeikian bertsolari barik egon. (Zirik 94).
una (une) [une].
1 . una (une) [une]. iz. (VO). Zona, espacio pequeño, trecho. Lekua, puntua, tarte txiki samarra. Apalunia, apurtunia, baltzunia, bardiñunia, bihurrunia... Ik. apurtuna, sail, usteluna.  Berba-alkarketan asko erabiltzen da, atzizkixa balitz moduan.
2 . una (une) [une]. iz. (TE). Rato, momento. Momentua, jeneralian laburra. Una libriak urri dittuen bizimodu estu baten sarturik. (Zirik 6). / Hor nundik nora ein zan, una baten baiño ezpada be, zeruetako atezain. (Zirik 92). / Una haretan, [...] heriotzia nahixago eban. (Ibilt 488).
unamorixo. iz. (TE). Unanimidad, concordia; buena armonía. Armonixa ona. Unamorixo haundixa egon da gaurko batzarrian. / Bazkalonduan, guztiak alai ebizen, unamorixuan, hango kantau biharrak ez ei eukan akabaurik.
Unbe. l. iz. (TE). Umbe (regato). "Se llama así el regato que baja de Galdaramiño" (TE, 709). Luzero, Unbeko urak genduzen nahikua.
unetan. adlag. (VO). De trecho en trecho; de vez en cuando. Unetan ikusiko dozu ba, kilometruan harrixa. / Han ez dao arbolarik baiña únetan ikusten da e... / Unetan topauko dozu ba jarlekua ero...
untau, untatze.
1 . untau, untatze. du ad. (JME). Untar. Lapiko hondarra, sartaiña ogixakin untau.
2 . untau, untatze. du ad. (JME). Sobornar. Ta ez al legoke modurik, besterik ezian jueza zerbaitt untau ta lurrak danak ezpadira be erdixak edo nereganatzeko?. Ik. busti.
Upaixa. b. iz. (TE). Upaixa (caserío). "Caserío en Elgóibar" (TE, 709). Upai, Upaixako mutil mardua galdu zan gerran.
upartiño. iz. (JSM). Sitio donde se reparte el agua a varias cañerías; distribuidor de aguas. JSM-en berbak: "Es un conducto de aguas, pequeño contenedor labrado en piedra y con diversas salidas para repartir las aguas a partes iguales. Existe aún uno en la loma de Santa Cruz (...) que las aguas procedentes de un manantial a más de un kilómetro de distancia y las distribuye a los caseríos de Mandiola, Azpiri, Sagarbieta, Azaldegui y Aguerre, en Eibar" (in TE, 781). Santa Kurutzeko eskola zaharran onduan bada ondiok upartiño bat. Ik. uran partileku.
upatxur. iz. (ETNO). Azuela. Ik. azuela.
ur.
1 . ur ( ). iz. (TE). Agua. "como uno de los cuatro elementos de la física clásica" (TE, 710). Urak betetzen dau munduan azalik gehixena.
2 . ur. iz. (TE). Agua termal o medicinal, agua mineral. "Estación termal, aguas termales o medicinales" (TE, 710). Zestonako urak, onenetarikuak gibelerako.  Normalian pluralian.
3 . ur. iz. (TE). Lluvias. "Aguas en sentido de lluvias" (TE, 710). Sartu gara neguan eta ekin detse urak.  Normalian pluralian.
4 . ur. iz. (TE). Parecido, aires . "Se dice de los caracteres hereditarios" (TE, 710). Badittu bai harek bere aittan urak, eta ez gitxi.  Normalian pluralian.
5 . ur. iz. (ETNO). Agua (en los tejados). Gure etxiak bi aldetara daka ura, baiña beste horrek lau aldetara.
6 . ur. iz. (AS). Jugo; zumo.
7 . ur. iz. (OEH). Hidropesía. Ba, tripan urak agertu, ta urok ataratzera eruan juen klinikara. (Zirik 43).  Pluralian erabiltzen da: urak.
ur bizi. iz. (TE). Agua viva, corriente. Nundik dozu ba zuk ur-bizi hori? (Juan, 4. 11). Anton. ur geldi.
ur gazi. iz. (OEH). Agua salada. Ama, itxasoko ura zergaittik izaten da hain gazixa? (Zirik 84).
ur geldi.
1 . ur geldi. iz. (TE). Agua estancada, pantano, charco. Ur geldixak kokua sortzen dau, gaitzak zabaltzen dittuana. Anton. ur bizi.
2 . ur geldi. iz. (ETNO). Remanso de río. Ura sosiguz, indar barik doian erreka tartia. Anton. ur bizi.
ur haundi [ur handi]. iz. (TE). Lugar donde cubre el agua; aguas profundas. Itsasuan "alta mar", baiña errekan, personiak lurrik ikutzen ez daben lekua (ETNO). / "Aguas profundas, lugar donde las aguas pueden cubrir al hombre" (TE, 710). Ur haundixetara juaten bazaraz igarixan jakin barik, itto eingo zara. Ik. beteko.
ur korront(a). iz. (OEH). La corriente. Eztakik (ez dakik) ala ibaixa Maltzarutz doiala ta ur-korrontak berutz eruango ebala? (Zirik 121).
ur txiki. iz. (TE). Aguas poco profundas; donde no cubre. Igarixan ikasteko, ur txikixetan ekin bihar detsazu. Anton. ur haundi.  Normalian pluralian.
ur-azal. iz. (TE). Superficie del agua, sobre el agua. "Zapatarixak" esaten gentsen koko txikixak ur-azalian ibiltzen dira lur gaiñian bezela.
ur-batu. iz. (TE). Charca; pozo. Inguruan zan ur-batu bat, ugaratxoz beteta, izugarrizko orrua ataratzen ebela.
ur-bedar. iz. (ETNO). Sanícula (Sanicula europaea). Ik. txarri-bedar.
ur-bitsetan. adlag. (JSM). Felizmente, pletórico,-a, pleno,-a de satisfacción. Poz-pozik, pozarren. Gaztiok, pozik, ur-bitsetan bizi dira ointxe. Ik. eztibitsetan bizi / ibili.
ur-buztan. iz. (TE). Sanguijuela (Hirudo medicinalis, eta beste batzuk). Lehenago, botikan saltzen ziran errekako ur-buztanak. / Ez dittuk hainbeste urte bez! Nere akorduan be saltzen jittuen botikan ur-buztanak. Ni neu be juanda nagok, amak esanda, botikara ur-buztanak erostera. Potietan saltzen jittuen, odola garbitzeko. Bai, bai, bai! Medikuak esanda! Zeozer osatuko zebelakuan! Jeseus! Ez dok gitxi aldatu mundua!. Ik. odol-buztan, uzan.  Odol-buztan be esaten jako, eta auzo-herrixetako uzan be ezaguna da, baiña normalian ur-buztan da ezagunena.  "Javier Muguruza eibartar medikuak (1914-2002) jasotzen dau ur-buztanak saltzeko tradiziño hori bere txikittako narraziño baten" (AN).
ur-buztanak emon. esap. (TE). Aplicar/poner sanguijuelas. "Aplicar a un paciente sanguijuelas" (TE, 711). Ur-buztanak emonda osatu zan.
ur-eraketa. iz. (ETNO). Sistema hidráulico. Ur-eraketia burdiñolan partietako bat da: ubidia, kunbua, tikiñoi bakotxeko uragia, txinbua, guzur-askia eta honda-askia. Ubidian zihar datorren ura kunbuak jasotzen dau; kunbuak ura tikiñoietara jausteko guzur-aska bi dittu bakotxa bere txinbo eta uragiakin.
© Ezezaguna
ur-makinista. iz. (ETNO). Martín pescador (Alcedo atthis). Galduta egon dok ur-makinistia urte askuan. Banakia besterik ez zuan ikusten, baiña hasi dok barriro agertzen. Juan zan astian ikusi najuan Star eta Valenciaga inguruan, hango teillatuetako arraiñen billa. Ik. martineta.  Inguruko herrixetako (ur-)makiñeta eta (ur-)martiñeta be ezagunak dira Eibarren.
ur-potzu. iz. (TE). Pozo; alberca; charco. Ataiko aurrian euken ur-potzua.
ur-salto. iz. (ETNO). Salto de agua. Honda-askian ahurretik anteparian edo kunbuan ur azaleraiño daguan distantziari esaten jako saltua edo ur-saltua (BE) 15 oiñeko saltua daben ola batek 40 kantidade ur bihar badittu, 30 oiñeko saltua daben batek 20 kantidade ur biharko dittu.
ur-sardau. iz. (ETNO). Sidra ligera, hecha de una forma más rápida que la habitual. Azkar egindako sardaua, bestia baiño ariñagua, baiña errez-errez egitten zana. Txakoliña hamen aldian gitxi. Sardaua bai, askotan. Eta basarri guztietan eitten zana, ur-sardaua. Zarakada bat sagar zehetu, ondo jo, barrikan sartu ha, dagon moduan, eta urakin bete goraiño. Zulua bedar-zohi batekin tapau, eta harek, bedar artetik be irakin eitten juan. Eta zortzi-hamar egunera erateko prest. Ha zuan sardau korrientiagua, baiña gozua ha be sardaua. Ik. sardau.
ur-suba (uretako suba). iz. (ETNO). Culebra de agua (Natrix maura). Ur-subak peskan gebizela harrapatzen genduzen gehixenbat. Loiña billa, esate baterako, ezta? Harri-zuluetan eskua sartu, eta: "kaguen! Uretako subia dok barren!". Baiña ez dabe ezer egitten, ez haginka eta ez ezer. Ik. suba.
ur-txakur.
1 . ur-txakur. iz. (TE). Perro de aguas. Ur-txakur batek zuzen-zuzen eitten zittuan mandatuak.
2 . ur-txakur. iz. (ETNO). Nutria (Lutra lutra). Azkenengoz Saturixon ikusi najuan ur-txakurra. Eta ez dittuk horrenbeste urte izango bez. Hogei-hogetamar urte? Hortxe, gitxi gorabehera. Lehenago beste toki batzuetan be bai: Agiñan, eta Eitzagan... Zaunka moduan egitten juek. Bai, gabian, eta horretxegaittik izena. / Hau ur-txakurra dok. Azkena hortxe Saturixo errekan ikusi najuan. Oin hogei bat urte. Umiak eta dana eitten zittuen hor. Ikusitta nagok ni umiak hilda! Bai! Nobera peskan, eta ño! ur-txakurra hilda. Ik. igabera.
ur-zorri. iz. (ETNO). Especie de quisquilla de río.
ur-zozo. iz. (ETNO). Mirlo acuático (Cinclus cinclus). Ur-zozua oin be badago. Matsarixan urtero ataratzen jok horrek habixia. Baiña hori beti izan dok urrixa. Egon bai, baiña gitxi.
ura juan eta gero presia eiñ. (TE). A buenas horas mangas verdes; agua pasada no mueve molino . Aukeria pasatzen laga ondoren damu izatiana. / "Frase común para lamentar el no haber aprovechado la ocasión" (TE,710)
ura tiratu. esap. (ETNO). Subir la savia al crecer la puja. Landarian puja barrixa urtetzen danian, urak gorutz egittiari esaten jako.
uran partileku. iz. (ETNO). Sitio donde se reparte el agua a varias cañerías. Ik. upartiño.
uraga (uaga). iz. (ETNO). Bomba de agua (ferrerías). Bihargiñan eskura daguan haga luzia, palanka-mekanismo baten bidez txinbo-giltzeri eragiñez tikiñoietarako ura erregulatzen dabena. Burdiñoletako berbia da. Gabixa ibilli deiñ emoten deutsa ura ijeliak uragiaz. / Ijeliak bere uragiaz darabil gabixa mihats edo sarri, zelan gura daben.
urakapin. iz.  Urakapiñak, ufalak lagatzen dittuan egur anabasa hondakiñeri deitzen detse Plaentxian. (Zirik 134n). Islan bazala egurra, bertan hasittakuaz gaiñera ufalak ekarrittako urakapiñetan. (Zirik 134).  Pluralian erabiltzen da: urakapiñak.
uraldi.
1 . uraldi. iz. (TE). Inundación; avenida de aguas. Izan dan uraldirik haundiña, Noe Aitta zaharran denboran. Ik. ufal, ufalaldi, ufalte.  (Ibilt 367).
2 . uraldi. iz. (TE). Descarga de agua; aguada. "En los aprovechamientos de agua del curso de nuestros ríos, durante el estiaje, cuando los saltos no pueden trabajar de continuo, el tiempo en que el aprovechamiento superior empieza a soltar el agua de la presa, a beneficio del inferior" (TE, 710). Lauretan izango dogu uraldixa eta argi egon bihar gara denborarik ez galtzeko. / Uraldixa agortutakuan ez dakit zer ikusi bihar dogun; biharrik egiñ ezinda geldittu bihar gara.
3 . uraldi. iz. (TE). Período de auge y abundancia económica. Ugarittasun denboria. Gerra aldeko denboria, askontzat uraldixa.
urandra. iz. (ETNO). Tritón (Triturus sp.). Ik. erube.