ulexa (ulixa, uleixa) [urlia]. iz. (JME). Fulano, tal persona; tal sitio. urlia, halako
Elgoibarko hauspu-konpontzaille bati bialdu ei zetsan errekaua, juateko Eibarren ulexa lekutara, hauspu bat euala konpontzeko-ta. (Zirik 91). / Uleixak (urliak) eukan dana, laga jetsak ospitalari. (Zirik 109).
Ik. halako eta holako. 1 . ultze (ultza, untza, untze) [iltze]. iz. (TE). Clavo; punta. Antxiñako ataiko atietan, burdiñazko ultze buruhaundixak apaintzat. / Ultze-josten behintzat, arotzak adiñakorik ez dagok . / Galdu barik ultzok, duakuak ez dittuk-eta. Ultze eta ultza dira gehixen erabiltzen diranak; jende nagusixan artian ultza gehixago biharbada.
2 . ultze (ultza, untza, untze) [iltze]. iz. (TE). Plaza; medida en pruebas de arrastre y juegos rurales. Idi-probetako distanzia neurrixa; probalekuko mutur batetik besterakua. / "Medida longitudinal a la que se sujetaban las pruebas de bueyes" (TE, 707).
Zenbat ultze ein dittue goizeko irixak? Ultze eta ultza erabilixenak; jende nagusixan artian ultza gehixago biharbada.
ultzia egin. esap. (ETNO). Hacer una plaza, un recorrido en la calzada de pruebas de bueyes. Probetako berbia da.
Ba, probalekuko mutur batetik bestera eruatia harrixa. Ultzia egitteko harrixan muturra erraixan sartzia nahikua dok. ultzegin (ultzagin) [iltzegin]. iz. (TE). Fabricante de clavos; clavetero. Ultziak egitten dittuana. / "El que labra los clavos" (TE, 707).
Otxandixon ziran ultzegiñak. / Ultzegiñak, materixalan faltaz estu eta larri ei dabiz. (Ibilt 45).
ultzegintza (ultzagintza) [iltzegintza]. iz. (ETNO). Fabricación de clavos; manufactura de clavos. Urlixak, ultzegintzarako makiña barri bat asmau ei dau. Asko eta ondo egitten ei dittu. - "Asko eta ondo usuak hegan". Baiña otxintzen bada berandako hobe. ulu. iz. (TE). Quejido lastimero, lamento; aullido de perros y lobos; canto del buho. Bazan negarra eta ulua haren ondorian. ulua egin [ulu egin]. esap. (TE). Dar alaridos. "Quejarse a gritos" (TE, 706).
Ezin zetsan eutsi harek min gogorreri ulua ein barik. uluka (uluaka). adlag. (OEH). Aullando; ululando; quejándose. Gure txakurrak uluka emon dau gau guztia.
uluka batian (uluaka batian) [uluka batean]. adlag. (OEH). Ululando. Etorri zan "Bela" bere burdixakin da eruan eban "Kukua", uluaka batian. (Zirik 83).
1 . umau (umou), umatze [umotu]. da/du ad. (ETNO). Madurar, sazonarse. Sagarrak edo beste jateko batzuk ganbaran laga ontzeko eta gordetzeko: mizpillak, sagarrak... 2 . umau (umou, aumau) [umotu]. izond. (TE). Maduro,-a [fruta]. Arbolatik batu eta gero ganbaran ondutako frutia (ETNO).
Sagar umauak, Gabonetan ataratzen dira izara artetik. / Sagar aumauak gorderik Gabonetarako. ume. 1 . ume. iz. (TE). Niño,-a, criatura. Umiak dira aingeruak bezin garbixak, alperrik soiñeku zaharra jantzi. / Oiñetakuak gizonentzat, andrakumientzat eta umiendako. / [Ipoiña] Eibartarrori umiak giñala gure auzokotzat erakutsi zeskuen, eta holan izango da. (Zirik 119).
/ Ume negartixeri erregiak eztetse (ez detse) kopiñik pe ekartzen. (Zirik 89).
Ik. haur, aman gonapetik urten bako umia. ume eske egon (umeske egon, umeske ibili). esap. (ETNO). Estar la vaca en celo. Behixa susara egon, zezen eske. Behixekin erabiltzen da, ixa bakarrik.
Ume eske dagozenian eurak esaten juek! Marrusaz edo beste bati saltoka edo... Bai, bai, bai. Iskuan eske, edo isko eske, edo ume eske... Hor behe aldian, susa, susa esaten juek hor. Ik. altan egon, iskotu, kastigau, paradako isko, adarittu, apotu, isko eske egon / izan, beteta egon. ume-berba. iz. (IL). Registro infantil de habla; estilo infantil de habla; habla infantil. Ez egidazu esan ume-berbarik, ume-berbekiñ aspertuta nago-eta.. IL-ek hau diño: "Umien berbetia hain da ume-berbeta eze, zentzunbako eta itxurabako gauzak esaten datorren pertsona helduari" be esaten ei jako (IL, 57).
ume-denbora (ume-denpora). iz. (OEH). Infancia. Bere ume denporako eskoliakin gogoratu zan. (Zirik 86).
ume-gorri. iz. (ETNO). Polluelo recién eclosionado. Arrautzatik urten eta lehelengo egunetan luma barik daguan txorikumia.
Gaztetan Arrajola inguruko habixa guztiak ezagutzen genduzen: "Hi! Habixa horretan arrautzak dagozak" edo "beste horretan ume-gorrixak topau jittuat". Txori-kuma guztiak ezagutzen genduzen. ume-hazte. iz. (TE). Crianza de los hijos. Ume-haztia, osasunagaz diranian, jolasetako gauza bat da. ume-koskor. iz. (TE). Muchachito,-a, chavalito,-a . Atzo ondiokan, ume-koskor bat zan hau mutill haundixau. ume-zaintzaille. iz. (TE). Niñero,-a, ; canguro. Ume-zaintzaille juan zan Bilbora, haundiki etxe batera. / Ume-zaintziallia etorri da plazatik. ume-zorri. iz. (JSM). Rapaz,-a, mocoso,-a. Gaur egunian ume-zorri guztiak zigarrua ahuan dabela ibiltzen dira kalian.. Ik. ume-moko. umetatik. adlag. (OEH). Desde pequeño,-a, desde la infancia. Ha gaiztua, umetatik zan gaiztua.
/ Ume-umetatik dakar horrek belarri-ona.
/ [Zaldunari] Danak ondo gura zetsela, eta hala be Dukiak umetatik beragaz
ebanez. (Ibilt 475).
/ Kazan, aitta zanakin, ume-umetatik.
umia egin. du ad. (TE). Parir. Amak bere barruan sortutako umia kanporatu. Personekin eta animalixekin esaten da.
Gurasuenera juan da umia eittera. / Gure txakurrak umiak ein dittu. Ik. erdittu, librau, umia euki / izan. Personekin gehixago erabiltzen da umia izan edo umia euki. Pluralian: úmiak egin.
"Vulgar" (TE, 708).
umia euki / izan. du ad. (TE). Parir, dar a luz; tener un,-a niño,-a. Badakizu gure erraiñak umia euki dabenik? / Atzo, nere emaztiak umia izan dau. Anton. umia egin. Ik. erdittu, librau. umia sortu. da ad. (TE). Concebir, engendrar un hijo,-a. Madarikatua jaio nintzan eguna eta "umia sortu da gaur" esan ebeneko gaba (Job, 3. 2-3). umia-egindako. izlag. (TE). Madre soltera. "Forma vulgar y peyorativa de nombrar a la soltera que tuvo un hijo" (TE, 708).
Gaizki gura detsenak esaten dabe neska horregaittik umia-eindakua dala. umiak atara (kumak etara). esap. (ETNO). Criar, hacer crías. Hamen inguru honetan basurdak ikustia erreza dok, baiña ez juek umerik ataratzen. Ik. txitxak atara. umiak egin. esap. (TE). Hacerse pedazos, romperse. Itturrira bidian, pitxarrak umiak ein dittu. umiak hazi. du ad. (TE). Criar, mantener, educar a los hijos,-as. Gurasuen eskubidia eta obligaziñua, umiak hazi gizon zuzenak izan deittian. umegintza. iz. (TE). Parto; alumbramiento. "Umegintzia dogu gaur gure etxian", esan eban Pellok tabernara heldutzerakuan. Ik. erditze, libratze. Lagun arteko berbia ei da. umekerixa [umekeria]. iz. (TE). Niñería; tontería; pequeñez; trivialidad; insignificancia; chorrada. Denboren urriñetik begiratzera ezkero, gure gauzarik astunenak be, umekerixak bezela. umeki (umeka). izond. (TE). Infantil. "Se dice del mayor que se porta como niño" (TE, 707).
Haundi einda be, umekia irauntzen dau. / Arrakia, emakia, umekia, izukia... Ik. -ki / -ka. Ez da gaur egunian erabiltzen.
umetoki. iz. (ETNO). útero; matriz. umetokixa bota. esap. (ETNO). Salirse el útero tras el parto, generalmente en las vacas. umetu, umetze ( umetutze). da/du ad. (TE). Aniñar(se), volver(se) niño,-a. Ume bihurtu. Askotan, gizon jakintsuenak be, zahartzara, umetu eitten dira. / Ebanjelixuak aintzen desku umetutzia; hau da, umiak lezkotxe garbixak izatia. / Ahal bagendu berriz umetzia... / Andria ta bixak, zihero umetuta, hasi ziran [...]. (Zirik 63).
umezain. iz. (TE). Niñero,-a; canguro. Umezain guztiak batzen ziran pasialekuan. Ik. ume-zaintzaille. |