Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
gizabide. iz. (TE). Suerte, destino. "Carrera de la vida" (TE, 402). Harek izan daben gizabidia, bere obren ondoria. Ik. burubide.  Gitxi erabiltzen da.
gizajo.
1 . gizajo (gixajo, gixaju) [gizagaixo]. iz. (TE). Un infeliz, desgraciado,-a, pobre hombre. "Hombre física o moralmente lastimoso" (TE, 402). Edurtzan, gosiak , soiñeku apurtu bat beregan, zoian gizaju bat... / Gizajua ez zan gauza zutiñik egoteko.
2 . gizajo (gixajo, gixaju) [gizagaixo]. izond. (TE). Infeliz, desgraciado, pobre hombre. Errukarrixa (gizonezkuak, mutikuak); andrazkuekin eta umetxuekin "koittau" erabilten da. Mutil gizajua ixa itto zan.  "Solo aplicable a varón" (TE, 402); "califica exclusivamente a los del género masculino" (TE, 492)
gizakume. iz. (OEH). Hombre, varón. Señoria [...] ni bezelako gizakume apalak... (Ibilt 476). Ik. gizonezko.
gizaldi.
1 . gizaldi. iz. (TE). Generación. Belaunaldixa. / Una generación, pero generalmente se entiende por un siglo (TE, 402). Au gizaldi itzala, ainbeste gerra ezagutu dittuana! / Auakuak be, zera! konparaziño bat zertzeko ba: oin daozen honek Pedro Mari eta Alberto eta?... Ba horren bisabuelua ezautu neban. Eta horrek ya umiak dakez... Bai! hortara ba, bost gizaldi dia horrek; eta bost gizaldixan nik uste dot siglua izengo dala. Ez dot sekula aklarau, baña....
2 . gizaldi. iz. (TE). Siglo; centenario. Ehun urteko denpora-tartia, méndia. / "generalmente se entiende por un siglo" (TE, 402). Hau gizaldi itzala, hainbeste gerra ezagutu dittuana.
gizalege. iz. (TE). Condición humana; comportamiento humano; educación. Gizalegia da jausi, damutu, jaiki, eta ostera lehengora etorri.
gizarte.
1 . gizarte. iz. Sociedad. Gizon-emakumien lagunarte, herri edo naziño iraunkorra, hartuemonetarako arau eta lege berak dittuana. Eskolatik eta gizartetik baztartuta daguan hizkuntziak ez dauka bizirik irauterik.
2 . gizarte. iz. (TE). Humanidad; género humano. Gizon-emakumiak orokorrian. / "humanidad, en el sentido de género humano" (TE, 707). Gizarte guztiari ardura detsen gauzak dira oin darabiguzenak. Ik. gizon, humanidade.  Gitxi erabiltzen da esangura honekin.
gizategi. iz. (ETNO). Comedor en las ferrerías. Burdiñolako jan-gelia. Gizategixan dauke mahai ipiñierreza.
gizato. iz. (TE). Mocetón; hombretón. Gizondutako mutilla. / "Se dice del mozo que viene a ser hombre" (TE, 403). Gizato galanta ein jatzu semia. / [...] nere seme gaztiena, gizato jarri arte. (Ibilt 393).
gizaundi [gizandi]. iz. (TE). Gigante; Hombretón. Zu zaran gizaundixa eta negarrez? / Baziran ba orduan [...] Jainkuen bezelako gizaundi ahaltsuak.(Ibilt 32). Ik. jigante.
gizen.
1 . gizen. iz. (TE). Grasa, sebo, gordo. Lapikoko gizenak ez deste onik eitten.
2 . gizen. iz. (ETNO). Primera capa de los troncos, blanda. Egurran azalan azpiko geruza bigun eta zurizkia. Kendu egin bihar izaten da, zura hobeto landu ahal izateko, eta zerenak ez deixan jo. Honek tronguonek gizen asko jakak eta landu egingo jetsagu, harik eta gixarria topau arte.
3 . gizen. izond. (TE). Gordo,-a, obeso,-a. Elgoibarko Artola bezin gizena. Ik. sendo.
gizon.
1 . gizon. iz. (TE). Ser humano. Gizakia: gizon-emakumiak orokorrian. Seigarren egunian gizona eiñ eban Jaungoikuak. / Ez da ezer munduan gizonagaz zer ikusixa daben gauzarik, neri ardura ez destanik. / Gizona da hil biharrekua. / Gizonana da huts eiñ eta jaustia.
2 . gizon. iz. (TE). Hombre, varón. Gizona, baña emakume batek beste odol ez ebana. / Andria, gizonan saihets batetik eiña. / Gizonen biharbidia, etxian bihar diran gauzendako irabaztia. / Oiñetakuak gizonentzat, andrakumientzat eta umiendako.
3 . gizon. iz. (TE). Marido, esposo. Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia. / Ez beste bat nere gizona lakorik. / Gizontxua izan jata berriz, esaten andratxua daukala gaixorik eta laguntasun bat eskatzen. / Tira gizon, tira; ixilik egon hari. (Zirik 25). Ik. emazte, senar, andra.
gizon-proba. iz. (NA). Prueba de arrastre de piedra tirada por personas. Beste domeka goiz baten, hiru milla kiloko harrixakin gizon-probia be ikusi genduan; idirik barik, e?!, eurak, mano-a-mano gizonak bakarrik Eibarko korrida-plazan. Ik. idi-proba, asto-proba.
gizonarte. iz. (TE). Sociedad, mundo. Gizon-emakumien lagunartia. Gaztiak, gizonarterako ikasi biharra izaten dau. / Gizonartetik urrin baten bizi zan, bakarrik errezuan. Ik. gizarte.  Gaur egunian, hiritarren sociedad euskeraz esateko gizartia erabiltzen da.
gizonezko. iz. (TE). Varón, hombre. "Persona perteneciente al sexo masculino" (TE, 403). Gizonezko bat agertu zan aitzen emotera... / Mejikon be gizonezkueri "txarro" deitzen detse ta emakumieri "txarra". (Zirik 119). / Bai andrazkuak eta bai gizonezkuak. (Zirik 56). / Gizonezkuen sarrittango argalunia. (Ibilt 465). Ik. gizakume.
gizongei [gizongai]. iz. (TE). Novio. Gaur da gizongeixa andrageixan gurasuengana agertzekua. Ik. nobixo, senargei, aiskide, lagun, maitte.
gizonkerixa [gizonkeria]. iz. (TE). Acción de hombrear. Gizon-itxurak egin nahi dittuanan jardueria. Gizonkerixak eitten ekin zetsan sasoia baiño lehen, eta dana alperrik galdu zan.
gizonki. iz. (TE). Varona: mujer; mujer varonil. Euskal Biblian: «Emakume izango da deitua, gizakumeagandik izan baita hartua». Argi dago, TEak varona erdal berbia gizonki euskeratu dau, eta beronen esanahixa da: gizakumeagandik hartua, emakumia. Eta esan eban Adamek: "hau da oin nere hazurren hazurra eta nere haragixan haragixa; horregaittik esango detse "gizonkia", gizonagandik ataratakua dalako" (Gen. 2. 23). Ik. -ki / -ka.  Ez da erabiltzen.
gizontasun. iz. (TE). Hombrí­a; humanidad, calidad humana. Nun geldittu da haren gizontasuna? / Nahiz aberats eta nahiz pobre; nahiz euskaldun eta nahiz maketo; bai zuri eta bai baltz, kristau edo jentil, gizontasunak prezio bat.
gladiolasa (gladiologo, gradiolo). iz. (ETNO). Gladiolo (Gladiolus sp.).
globo-bedar. iz. (ETNO). Colleja (Silene vulgaris).
glok egin (klok egin). esap. (TE). Hartarse; saciarse; ahitarse; llenarse. Jaten betekadia egin. / "onomatopéyico para significar en estilo familiar: ahitarse" (TE, 403). Hainbeste jateko aurrian ditturala, ekin baiño lehen glok ein dot. / Hainbeste jan dot eze, klok eginda nago.