sendotasun. iz. (TE). Grosor, obesidad, gordura. Gaur erizten da sendotasuna gaitz bat dala, eta hartakotzat, erremedixua bihar dabela. seneratu, seneratze. da/du ad. (JSM). Volver/hacer volver en sí; volver/hacer volver a sus cabales. Norberan onera etorri edo ekarri. Ik. senera etorri. senide. iz. (TE). Pariente, familiar. Lagun ona, senidia beste edo gehixago da. / Auzo ta senidieri txerrikia erregalatzia. (Zirik 59).
senittarte [senitarte]. iz. (TE). Parentela, pariente; familiar, familia. Holako egunetan, senittarte guztiak eitten dau bere agertua. / Ohitturia zan moduan, senittarte ta auzukuak gaubelia eittera juango zirala. (Zirik 12).
senittarteko [senitarteko]. iz. (TE). Pariente, familiar. Hil dana, senittartekua zan. / [...] Baratxel-en semia, Ram-go senittartekua. (PM, 70).
señora. 1 . señora. iz. (TE). Dama, señora. Anbotoko Señoria, baserriko andrak sarrittan ikusi izan dabe.. / Ha zan señora bat! erabiltzen zittuan galtza batzuek! Asteunian, ezta?, atenziñua emoten eban plazan esnia saltzen, haren galtzak eta... / Ume kutxauak! zorrixak eta, ene-ene! Orduan ez euan botikarik eta! Orratzi-zerratua ez dozu jakingo zer dan! gauza estu-estuak, orraztekua, eta beste txikitxo bat, pasatzekua; harek batzen zittuan zorrixak. Eta hantxe illaran, klak!, eta klak! eta... Orratzi-zarratua beti eoten zan gurian, beti-beti. Eta gure ama garbixa zan, señoria zan gure ama baiña... bildurretan beti, eskolatik ero, umetan ekarten neban bat ero bi eta... Baiña aumentau eitten dia, e?! Orixuak kentzen dittu, baiña jakiñ ez orduan!. / Ikusirik señorian jabetasun harrigarrixa. (Ibilt 466).
Ik. dama. Artikulodun formia holan esaten da: "Con acento prosódico en la o [señória]" (TE, 655).
sentella. iz. (NA). Gesto malhumorado. Baiña hori zerori, akenori pegatzen jakuenian, jolin! ganau kuittauak sentellak zelakuak botatzen dittue ba?!. sentellak jaurti. esap. (JME). Echar centellas, soltar exabruptos. Hasarre, maldeziñoka.
Luzetu zetsan errebeskara bat ta han geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzauta sentellak jaurtzen. (Zirik 90). sentidu, sentitze. du ad. Sentir. Zeozeren sentimena izan: zarata, berbarua, gosia, lotsia, miña, nahigabia, maittetasuna...
Ama ganbaran dago sentiduko gaittu. / Ez zaittut sentidu etxeratu zaranian. / Miñik sentitzen dozu? / Amorixua sentidu dabenak badaki ze ederra dan. / Penagarrixa bakarrik sentitzia. / --Ta zer sentitzen dok pa? nun daukak min?... (Zirik 52).
Ik. somau. sentimentu [sentimendu]. iz. (OEH). Sentimiento, sensibilidad. --Nolanahi be, hire sentimentueri holako bihozkadia emoteko on-ona izan bihar [kuadrua]. (Zirik 17).
serixo [serio]. izond. (OEH). Serio; formal. Galdotxikintzat nola ez zan dotorerik, aberatsik ta serixurik... (Zirik 91).
serixuan serixoz. esap. (OEH). De tan serio. Ba ei zan Eibarren holako gizon serixuan serixoz grabia zan bat. (Zirik 90).
sermoi. sermoigintza. iz. (TE). Sermoneo, reproche; bronca, regañina. Alperrik harendako sermoigintza guztiak. serora. iz. (TE). Mujer que cuida de la iglesia; sacristana. "La mujer encargada de recoger los panes y la cera de las sepulturas en la iglesia" (TE, 655).
Elgeta-kalian bizi zan seroria. serrailla [sarraila]. iz. (TE). Cerraja, cerradura. "Atiak, kutxak, eta abar eregitzeko zein ixteko mekanismua daben tresnia. Giltzakin eragitten jako mekanismuari" (ETNO).
Serrailla barrixa ipiñi biharko detsagu atiari. Ik. morroillo. serraillagin. iz. (TE). Cerrajero,-a. Baziran gure artian serraillagiñak, baiña Mondragoin herri guztia. serraillagintza [sarrailagintza]. iz. (TE). Cerrajería. Eibarren armagintzia leztxe, Mondragoin serraillagintzia. |