sator. iz. (TE). Topo (Talpa europaea). Satorra, lurpian bizitziarren, arkakuso hazi batzuk jaten dabe. / Halaxe ibiltzen zuan beti. Eta egun batetik bestera, etxaburuko zelaixa satorrak jota! Goittik behera sator-bidez jositta! Orduan hasi zuan orruaka: "sator higuingarrixok! Nik garbittuko zaittuet!". Baiña ezin, satorrak bera baiño gehixago zittuan. Izan be, satorra akabatzia ez dok hain erreza izaten. Ik. hariapeko. sator-bide. iz. (TE). Galería de topo, topera. "Montones de tierra removida por el paso del topo" (TE, 652).
Sail guztia sator-bidez jositta zan, ixa laixen biharrik ez zala. sator-zulo. iz. (ETNO). Madriguera de topo. satorrak jo. esap. (ETNO). Socavar la tierra (labor de topo). Lurzorua zuloz bete.
Esr. Satorrak ez dau orpuan joko. (Harruan harroz beti tente-tente doian pertsoniagaittik esaten da).
sats. 2 . sats. iz. (TE). Mucho, cantidad. Han be, ez zan dana satsa. / Dirua satsez ein jok horrek. / Esr. Dirua satsez ein jok horrek!
Adberbixo moduan erabiltzen da gehixenetan. / JMEk halaxe dakar: "(adb). Ugari, edozenbat, dirua hitzaren ondoren eta beste banaka batzuen atzean jarrita: Dirua satsa ein juan taberniakin...".
Satsu. gatxiz. (TE). Satsu (apodo). Zuloagan zan guregaz Satsu abadia, hala izentaua, gizajuak soiñekutarako ez ebalako ataratzen, eta beti hondatuta agertzen zalako. Sautsi (Sautxi) [Saratsuegi]. b. iz. (TE). Sautsi (caserío). Kiñarra-Otaola ballekua.
Sautsittik zihar igo genduan Iragorrira. sega. 1 . sega. iz. (TE). Guadaña. Bedar ebatera urten dau segiakin. / Bedarronduak segiakin ebaten ziran, domeka goixetan eta, zapatuetan eta... Goixian goixago jaiki, egunsentixan jaiki, eta bedarrondokuak egin bihar. Egualdi ona daguanian ezin da itxoin, aprobetxau egin bihar da bedarrondokuak egitteko. / Heriotzaren sega zorrotzak eztau (ez dau) iñorendako errukirik. (Zirik 12).
2 . sega. iz. (NA). Siega, deporte rural de siega con guadaña. Gaur basarrixetan iñok ez jok eitten segarik. Gaur eitten jittuek ba segadorekin bedarrak ebai eta idiak eta danak. Ba hortitxik galdu dok segia gehixen neretako. / Areta gizon-proban be ondo, segan be bai, aixkoran be bai, Areta be ondo!. Ik. sega-joko. segapote (segapoto). iz. (ETNO). Bote para guardar la piedra de afilar la guadaña en agua. Ik. zorroztarri. segidu, segitze. dio/du ad. (JME). Seguir; perseguir. Jarraittu. Biharra eta biharra, betiko moduan segitzen dogu. / Segi aurrera bildurrik barik! / Atzetik segidu desta etxeraiño. Ik. jarraittu. segiduan (segiruan) [segituan]. adlag. (TE). En seguida, inmediatamente. Berihala.
Ik. aurki, behinguan, berihala, berihalakuan, behingoz. TEk diño bere sasoirako be segiduan asko erabiltzen zala.
segixan. adlag. (NA). Seguido,-a, sin interrupción. Itxazpixan ha garixa eon bazan, Itxostian artua; hurrengo urtian han garixa eta bestian artua: segixan sekula bez leku baten, beti kanbixauta. seguramente. adlag. (OEH). Seguramente, con toda probabilidad. Jokuan larregi ein eta erretiro txarrak edo izango dittuzu, seguramente. (Zirik 102).
Ik. seguru. segurantzia. iz. (JME). Seguridad, fiabilidad, confianza, certeza. Udan eztago (ez dago) bape segurantziarik egualdixakin.
segurantzian. adlag. (OEH). En la confianza de, (estar) seguro, confiado. Eta Zalduna a(g)intze zintzo honen segurantzian, ezaguten ebanetik Nausixa gizon berbakua zala [...]. (Ibilt 483).
seguro [aseguru]. iz. (TE). Seguro, póliza. Segúruan dirua hartziarren, sua emon zetsan bere etxiari. Artikulodun formia "con acento prosódico en la primera u" esaten da (TE, 653): [segúrua].
seguru. 1 . seguru. adlag. (TE). Seguro,-a; seguramente, según parece. Daukan guztiakin be ez da seguru, ez dalako ezer ziurrik mundu honetan. / --Zer dala-ta asmau heban gizur hori? Heure beranduko etorreria tapatziarren seguru. (Zirik 28).
Ik. seguramente. seguru egon. da ad.-esap. (OEH). Estar seguro, tener certeza. --Baiña seguru hago hemen galdu jana? --Egixa esan, galdu, han handikaldian galdu jatak. (Zirik 54).
/ Eta seguru nago [...] ezingo leukiala kerizatu. (Ibilt 477).
seguru izan. 1 . seguru izan. da ad.-esap. (OEH). Estar seguro; fiarse, confiar. Bere zintzotasunagaz seguru zan partetik. (Ibilt 479).
2 . seguru izan. da ad.-esap. (OEH). Es seguro que. Leihotik ainduko balitzaz, seguru zan behia jota hazurrak apurtzia. (Ibilt 461).
sehaska. iz. (TE). Cuna. Ahaztu "sehaskia" kaltegarriz, eta "kumia" esaten dogu Eibarren. Ik. kuma. "Se conoce la voz por la literatura pero no entra en el léxico común de Eibar. Le ha sustituído la forma erdérica kumia" (TE, 652).
sei. zenbtz. (TE). Seis. Kardinala da.
Sei eta sei, hamabi; eta sei, hamazortzi. seittik-batekuak. Materia de un antiguo pleito. "Materia de un antiguo pleito en el valle de Aguinaga, en Eibar" (TE, 653).
Agiña-balleko basarrittarrak erabili eben auzi luze bat izan zan seittik-batekuena.
seigarren. zenbtz. (TE). Sexto. Ordinala da.
Bostgarrenan ondoren etorri zan seigarrena. / Seigarrena izan da, denbora guztietan, zeregiñik (gehixen) emon daben mandamendua. |