Sanjuanak. iz. (TE). Fiestas de San Juan; sanjuanes. "Las fiestas patronales de San Juan en Eibar" (TE, 646).
Urte guztian behin, Sanjuanetan eitten eban bihar apur bat, ura, azukrezauak eta patxarra saltzen. / Sanjuanak heltzen diranian. (Zirik 20).
/ Esr. San Juan, San Juan! nekez etorri eta bizkor juan.
Ik. Juan. Sanmigelak (Samigelak, Samielak). iz. (ETNO). Fiestas de San Miguel. Setienbrian 29xan bueltan. Agiñako jaixak.
Lehen ez zan karamelorik eta letxarrerixarik oingo moduan, baiña Sanmigeletan joten genduzen atrakoi edarrak!.... sano. 1 . sano. izond. Sano,-a, saludable, de buena salud. Osasun ona daukana edo egoera onian daguana.
Sano garen artian, ondo gabiz gu harutz eta honutz. / Sagarrak itxura edarrekuak erosi dittut, sano-sanuak. sanokerixa. iz. (TE). Valentía, audacia, osadía. Gizon sanua agertu zan gerran, eta sanokerixa asko kontatzen dira beriak. sanopotro. izond. (NA). Sanote, tranquilo, pancho. Gibel-haundixa, patxada larregikua; kerten samarra.
Ik. gibel-haundi. Santa Iñes [Santa Ines]. l. iz. (TE). Santa Inés (ermita). Santa Iñesko ermittian harri bat be ez da geldittu. Santamaña. l. iz. (TE). Santa Marina (ermita). "Ermita de San Marina en el camino a Zaldívar" (TE, 646). Santamañan, ehitzarixak pasian zaiñ. santolari. iz. (TE). Santero. Erromerixa guztietan agertzen zan santolari oker bat, santotxuan limosnen kontura. santu. 3 . santu. iz. (TE). Estampa, imagen; ilustración, dibujo, foto. "En Eibar se ha dicho así de todas las ilustraciones en papel impreso, seguramente de cuando no las había más que de carácter piadoso" (TE, 647).
Emoirazu liburu hori, santuak ikusi deixorazen. / Zine modurako makiña bat ingirau eben, nok daki nundik; zulo batetik begiratuta santuak ikusten zirana. (Zirik 44).
/ Hi, makiñia aberixau ein dok eta ezin juat santorik pasau. (Zirik 46).
4 . santu. adlag. (TE). Todo el santo (para enfatizar). "Adjetivo con que se subraya la duración en adverbios de tiempo" (TE, 647).
Sekula santuan ez da etorriko ardi galdu hori. / Egun santu guztian bere zain nago hamentxe. / Goizaldera, sekula santuan, etxeratu ziran errondalarixok. / Atxolin ta Irurixa ziran lagun bi ordu santu guztiak alkarrekin pasatzen zittuenak. (Zirik 10).
Beste zeozen onduan erabiltzen da, berak edo albokuak inesibo markia dabela: "Sekula santuan [sekula santan]", "Egun santu guztian /egun guzti santuan"...
santutxu. iz. (ETNO). Humilladero, capilla pequeña con la imagen de un santo. Agiña aldian dago Santutxu bat, San Roman inguruan. Han, bide zaharran albuan, San Ildefonson santutxua.. / Lehen bidiak, ontxe daozen moruan, oin zabalduta daozela!, baiña bidiak igualak. Arratera badao ba?! Santutxuan gora eta daozen bidiak?, pistarik barik ba hortxe!. sapa (sepa). iz. (ETNO). Mata, montón. Zeozer zarratu eta ugarixa: landarak, saillak, uliak...
Hirukotxa sapia egitten da, bai!. sapaillo (sapaillu) [sapailo]. iz. (TE). Balcón. "Leihua" eta "sapaillua", galdu jakuzen berbak, iñoiz ohittu badira Eibarren. / Eta Zaldunari besotik oraturik [...] eruan eban sapaillu aldendu batera. (Ibilt 475).
Ik. balkoi. Ez da Eibarko berbia: "Se conoce por la literatura, pues en el léxico común se dice balkoia (TE, 647).
saraketa (saaketa). iz. (ETNO). Trabajos relativos a la escarda. Saratze-lanak.
Ik. goldaketa, araketa, jorraketa. saratu (saatu), saratze. du ad. (ETNO). Rozar, binar, escardar o arar ligeramente la superficie de la huerta . Lurra azal-azaletik labrau, lur-azala hausteko (lurra gogortu danian), edo bedar txar txikixak kentzeko ezer landatuta ez daguanian.
Arto-zuztarrak geratzen diaz, ta zuztarrak atxurrakin saratu; saratu esaten etsen: garbittu bedarra. Gero etortzen zanian zemendixa, ganauak ipiñi ta golda bat sartzen zan, ta harek goldiak lurrari buelta emoten detsa. Ta ondo nahi ebanak biharra eiñ, ha saratutakua, beste lagun bi edo hiru ha bedarra goldazulora sartzen. Geratzen da garbi-garbi!. Ik. jorratu, zopizarriau. sarda. 1 . sarda. iz. (TE). Cepillo metálico, cepillo de limpieza, raspa. "Alanbrez edo bestelako materixalez egindako tresnia, zeozer garbitzeko erabiltzen dana, esate baterako, limak" (ETNO). / "En la armería, cepillo con púas de alambre" (TE, 648).
Sardiakin igurtzi biharra dauka horrek, hogei urteko ugarrak kentzeko. / Sardiakin garbittu bat emoixok limiari; ez dok ikusten irrist egitten dabena, ala?. / Limiari karraskiñak kentzeko sardia onena. sardaka egin. esap. (ETNO). Trabajar con la horca, cargar el carro con la horca. sardandegi (sardandei, sardaunde(g)i). iz. (ETNO). Sidrería. Ik. sardautegi, sardautoki, txakolindegi, ardandegi. sardau [sagardo]. iz. (TE). Sidra. Ondarruan be sardau onak izaten dira. / Sardaue, hamen Agiñaurrien; sagarra hantxe euen-eta! Bastante eitten eban hak! Baiña iñok erateko gitxi sardaue. Sardaue kalekuek eraten dabe gehitxuago, baiña basarriko sardaue... Ardaue, basarrixen ardaue. Iñoz guk be zaragixak erun genduzen Arandora be. Orduen, politto gastau artien! gastau ta gero triste txamar!. / Meltxor, ataraik pitxar haundi bat sardauz beteta. (Zirik 18).
Ik. sagardo. Sardau da Eibarko formia: "Lo común en Eibar" (TE, 640).
|