salda. 2 . salda. iz. (TE). Caldo de metal, metal fundido. Burdiñia urtu eta gero, saldia botatzen da moldietan. / Urtutako burdiñiari "burdiña-saldia" deitzen jako.
/ Aspaldi ez dala, Bergarako labetan, saldia jausitta bihargin bat harrapau eta urtu (egiñ) ei eban. salda garbi. iz. (TE). Caldo. "Caldo de cocido con garbanzos" (TE, 644).
Salda garbixa ataratzen detsagu lapikuari, zopa on bat eitteko. saldia hartu [salda hartu]. esap. (TE). Tomar caldo. Hamarretan saldia hartzen dau, eguardira arte gosiari eutsitzeko. 1 . saldu, saltze (saldutze). 1 . saldu, saltze (saldutze). du ad. (TE). Vender. Norbaitti diruan truke zeozer emon.
Merke erosi eta karu saldu, hor tratularixan ofiziua. / Gaurko lanerako sistiman, gauzak eittian errezoia ez da iñor zerbitzia; ezbada ze eindako gauzak irabazixagaz saldutzia, eta gauzak ongarrixak eitten badira, errezago saldu ahal izan deittian da. / Erostia erreza; saltzia gatxa. Aditz izena, artikuluakin, holan esaten da: "Con acento prosódico en la a primera [sáltzia]" (TE, 645).
2 . saldu, saltze (saldutze). du ad. (TE). Vender, traicionar. Leixaltasuna zor jakon norbaitteri edo zerbaitteri irutxurra egin; norbaittenganako leixaltasuna hausi dirua edo mesederen baten truke.
Lagunak saldu zittuan bere burua arindu gurarik. / Badakitt nik, zuk, lau-hankako lagun benetakuorrek, ez nozuna saldu. (Ibilt 487).
2 . saldu. izond. (OEH). Vendido,-a; traidor,-a. Ah!, ni lagun saldu madarikatua! Zergaittik ez nere gaiñ kulpagabian zoritxarra? (Ibilt 488).
saldugura. iz. (TE). Oferta. Ekonomixa eta politikako berbia da. Salduguria edo eskiñixa larregikua bada, preziuak behera juaten dira. Ik. erosigura, eskiñi, tira. salerosi (saldu-erosi). iz. (TE). Compraventa, comercio. Liburu zaharren saldu-erosixa dagon lekuan, han aurkittuko nozu ni. salga. izond. (NA). Fino,-a, delgado,-a, poco denso,-a; ralo,-a, espaciado,-a . Teliak bittartiak daukazenian, mihetza da: "miarra" ez dot sekula entzun. Mihetza da, edo tela xehia danian, fiña; ero sakuak be izeten dia fiñak -zahi sakuak, lehen etorten zianak eta-, "saku salgia" esaten zan. Mihetza danian, "salgia". salgei (salgai) [salgai]. iz. (TE). Mercancía, producto, género . Gabon aurrian salgeixa batzen da dendara, asko saltzeko asmuan. Salgai arruntagua gaur egunian.
salgei egon (salgai egon). esap. (TE). Estar en venta. Etxe ederra dago salgei Ondarruan itsasora begira. / Salgei eguan Roma, Afrikatarran esanian, erostaille baten zaiñ. saloi. iz. (OEH). Salón. Eibarko koralekuak Amayako saloian lehelengo aldiz kantau ebenian. (Zirik 85).
/ [Dukia] zaurittutako basurda hasarre bat bezela, aindu zan Saloi nausira bene-benetako kulpadunaren billa. (Ibilt 489).
saltaka (saltoka). adlag. (TE). Saltando. Saltaka etorri zan pozan pozaz. Saltoka gehixago Eibarren.
saltaketan. adlag. (TE). Saltando, brincando. Ahunzkuma zorakillia aman inguruan leztxe, halaxe dabill egun guztian jolasetan eta saltaketan. Ik. akitika egin. saltalasoka. iz. (IL). Al potro, modalidad de salto sobre tres. Astoka jokuko modu bat da.
Ik. astoka, astoka-txitxaka, kuarta-mantaka. "Hiru lagun makurtuta, euren buruak alkarren
onduan dirala eta besuekin bizkarretik alkarri helduta jartzen ziran
triangulo moduko bat egitten ebela" (IL, 84). Gero bestiak gaiñetik
salto egitten eben, baiña ez IL-ek, ez bere lagunak ez dakixe bata
bestian gaiñera salto egitten eben, batonbat jausi arte, ala
banan-banan pasau ahalian.
saltaparapetos. iz. (NA). Licor, aguardiente, coñac corriente. Aittittak koñaka eraten eban, baiña ez ona, korrientia: saltaparapetos! Ni hona ezkondu nitzanian, hamengo aittittak saltaparapetosa eskatu estan, eta ni, "ze ete da hori?". Bikuñanian be holan esaten eben. Itxuria gerrara juateko botillatxo bana eruaten eben, bizitzeko ero, koñaka emoten etsen.. salto egin. du ad. (TE). Saltar. Zubittik behera salto ein dau lapurren igesik. / Baiña gazte argalak, ikusirik ez zala lurra hain urriñ, salto eiñ eban ausarki. (Ibilt 461).
saltokari. izond. (TE). Saltador,-a, saltarín,-ina. Matxinsaltokarixa letz, beti gorutz guran, hegan ekitzen detsan bakotxian lurrera jausteko . Ik. matxinsaltokari. saltsa. 1 . saltsa. iz. (TE). Salsa. Basarrixetan, Gabonetan intxaur-saltsia.
Artikuluakin saltsía. "Con acento prosódico en la í" (TE, 645).
2 . saltsa. iz. (TE). Enredo, lío. Saltsia eta abarra ez zan falta haren etxian. / Erriko jai ta jolas guztietan aurrenengo tanboliña [zan]. Saltsia nun, Batista kojua han. (Zirik 103).
saltsa guztietako perrejil. esap. (OEH). Perejil de todas las salsas. Holako saltsa guztietako perrejil bat, juan zan haretariko bategana. (Zirik 37).
Ik. perrejil. saltsa-perretxiko (salsa-perretxiko). iz. (TE). Rebozuelo; cabrilla; chanterelle (Cantharellus cibarius). "Seta llamada chanterelle" (TE, 645). Saltsa-perretxikuak, sikatuta gordetzen dira urte guztian. / Saltsa-perretxikuek, eta, bai, gure etxonduen, Arandon be ointxe be urtengo dabe; saltsa-perretxiku gorri-gorrixek urtetzen dabe etxaurrien. Nik lehen ostiko batekin apurtu eitten nittun, ta oin gure koiñatu batek, joño! saltsa-perretxikuek ziela ta estimaziño haundixe!. Ik. txaltxa. |