Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
saltzaille [saltzaile]. iz. (TE). Vendedor,-a. Zu erostaillia izan baziñaz, ziur, saill hori guk baiño merkiago erosiko zenduana; baiña saltzaillia izan baziñaz, bi bidar ziur, gehixago pagau biharko genduana. / --Aaa! bai ba... --diño batera-batera radixo-saltzailliak ahua zabalduz, "kortan" ipiñiko zenduen da... --Kortan? Bai zera; sukaldian ipiñi gendun! Sukaldian! (Zirik 64).
sama. iz. (TE). Cuello, pescuezo. Zisniak lakotxe sama jasua eta leguna nere maittiak. / Samia postura eingo neuke ezetz. / Samia posturia eingo deuat Urko Kalamua baiño haundixagua dala. Ik. lepo.  Eibarren lepo baiño gehixago erabiltzen da sama.
lehengo samatik burua. (TE). No cambiar un ápice. "Se dice para dar a entender que aquel de quien se habla sigue siendo el mismo" (TE, 523). Alperrik hogei urte igaro, lehengo samatik harek burua.
samako kate. iz. (NA). Cadena, colgante.
samako pañolo. iz. (NA). Pañuelo de adorno que se lleva al cuello.
samalde (sama-alde). iz. (NA). Zona del cuello, cuello. Hobeto nao baiña bueno! Hotzik ez dot euki baiña... hain billurra emon desta eze, honek samalde zikiñonek!.
samalodi (samalori). iz. (TE). Bocio. Gaztetatik etorri jakon samalorixa.
1 . samar.
1 . samar. iz. (TE). Grano de polvo; brizna, mota. "Grano de polvo que arrastra el viento" (TE, 645). Samarra sartu jata begixan eta ezer ikusi ezinda nago. / Mundu honetako gehixenak iñoren begiko samarra hobeto ikusten dabien letxe. (Zirik 56).
2 . samar. izond. (TE). Pequeño,-a, insignificante, que no vale la pena. "Que no vale la pena" (TE, 645). Jaungoikuan aurrian samarra gara gu.
2 . samar (txamar). adlag. (TE). Bastante. Graduatzaillia da. Haundi samar ein detsazu soiñekua. / Laster samar heldu dira Arratera. / Aukeran gitxi txamar atara deskuzun ogixa. / Asko txamar, ondo txamar, belu txamar. / Haundi txamarra, txiki txamarra, eder txamarra. / Hasarre txamar ibilli naiz-ta  hori ezin neike ukatu. (In Zirik 97). / Ohittura arlote txamarrak dittugu. (Zirik 115). / Andra arin txamarrekin batera. (Ibilt 453).
samin. izond. (TE). Amargo,-a, ácido,-a. Samina da sagar klase hori.  Garratza askotan esaten dogun artian, samiña gitxittan entzuten da.
samur.
1 . samur. izond. (TE). Blando,-a, tierno,-a. Okela hau ez da samurra, alperrik karuena.
2 . samur. izond. (TE). Cariñoso,-a, tierno,-a, sensible. Bihotz samurrekua eta laguntzaillia. / Haren hizketa samurra sakon sartzen jakon bihotzeraiño. (Ibilt 463).
3 . samur. izond. (EEE). Fácil. Gaur lan samurra agindu deste. Ik. errez.
samurtasun. iz. (TE). Ternura, cariño. Amak umiendako daben samurtasunak ez dau orderik. / Eta samurtasunez beteta, Zaldunagana begixak bigunduaz... (Ibilt 476).
samurtu, samurtze (samurtutze).
1 . samurtu, samurtze (samurtutze). da/du ad. (TE). Ablandar(se), reblandecer(se); enternecer(se), conmover(se). Samur edo samurrago bihurtu; bigundu. Oillo zahar hau samurtziak eruango detsuz ordu batzuk. / Gizon galanta izan arren, berihala samurtzen dana. / Ez zan erreza haren bihotza samurtzia. Ik. beratu, bigundu.
2 . samurtu (samortu), samurtze. da/du ad. (ETNO). Ablandarse el catarro, poner en vía de curación. Ik. katarrua zoldu, zoldu.
San / Santa. izlag. (TE).  Santu-ren apokopia. Kristau erlijiñoko santuak aittatzian aurretik jartzen jakon berbia. San Juan, Santa Iñes, San Lorenzo, San Martin, San Roman, gure mugen barrutiko ermittak.  Toponimixan, ermitta izenetan agiri da, aposiziñua lexikalizauta.
San Blas. iz. (ETNO). San Blas. Febreruan 3a. Opillak egitten dira etxietan gero elixan bedeinkatzeko.
© Jaione Isazelaia
sanblasko-opil (sanblas-opill). iz. (TE). Torta de San Blas, samblas. "Torta que era costumbre llevarla a bendecir el 2 de febrero a la ermita de Santa Inés, en Isasi, y que se conservaba a ciertos efectos mágicos y curativos" (TE, 646). Pistonenian erosi dogu sanblasko-opilla, bedinkatzera eruateko.
San Juan bezpera. iz. (ETNO). Víspera de San Juan (23 de junio). Junixuan 23a.
San Juan egun. iz. (ETNO). Día de San Juan (24 de junio). Junixuan 24a. Han geldittu zan gizon morroskua ikubilla altzauta sentellak jaurtzen, ta ez gaiñera San Juan eguneko arpegixakin. (Zirik 90).
San Juan txiki. iz. (ETNO). Día siguiente al día de San Juan (25 de junio). Junixuan 25a.
San Pelerixo. l. iz. (TE). San Pelayo (ermita). "Ermita de San Pelayo en Ermua" (TE, 646). San Pelerixora jo genduan arrasalderutz.
Sanandresak. iz. (NA). Fiestas de San Andrés; sanandreses. Eibarko patroian jaixak.
Sanbartolomiak. iz. (ETNO). Fiestas de San Bartolomé. Elgoibarko patroian jaixak.
sanidade. iz. (TE). Frescura, naturalidad; descaro, desvergüenza. Ez dauka esangura txarrik. / "Se dice en Eibar en sentido de cara dura" (TE, 646). Haretxek saltzeko baleu daukan sanidadia, apur bat erosiko netsake.
© Jaione Isazelaia
sanjose lora. iz. (ETNO). Prímula (Primula vulgaris). San Jose egun inguruan lorara datozen lora zuri-horixak. Zelaixetan eta bide ertzetan ugarixak.