sustrai. iz. (TE). Raíz. Landarak atzera jartzeko, biraldatzerakuan, sustrai guztiegaz atara bihar izaten dira eta euren lur apur bat aldian dabela. Ik. zuztar. sustraittu, sustraitze [sustraitu]. da/du ad. (OEH). Enraizar(se), arraigar, echar raíces. [Ipuiñak] euskaldun diran herrixetan sustraittuta darez. (Ibilt 453).
sutako. adlag. Del fuego (perteneciente al fuego). sutako burdiña. iz. (TE). Morillo, caballete para poner la leña en el hogar. "En plural, los hierros del fuego de cuando el hogar bajo" (TE, 667).
Lagaizuz baketan sutako burdiñok, erre bihar gaittuzuz ba! sutako hauts. iz. (ETNO). Ceniza. Antxiña detergente moduan erabiltzen zan, erropia garbittu eta zuritzeko.
Sutako hautsa!, harek, izaren gaiñian botata haretxek lagatzen dau dana zuri-zuri. Ik. su-hauts, sutauts. sutako txapa. iz. (ETNO). Morillo, plancha de hierro que respalda el fuego del hogar. Beheko suan atzekaldian ipintzen dan burdiñazko txapia.
Ik. su-burdiña. sutauts. 2 . sutauts. iz. (ETNO). Ceniza. Iñoiz sutautsakin be egitten dira lanak. / Sutautsa ona izaten da ontzixak garbitzeko. Ik. su-hauts, sutako hauts. 1 . sutegi (sutei, sutai). iz. (TE). Fragua, herrería. Eskuz forjatzeko edo tenplatzeko erabiltzen dan laba txiki eta zabala; burdiñia lantzen daneko lekua bera (ETNO).
Txirixo-kaleko buruan zan gure aittitten suteixa. / Larreategi, Anzuetegi, Amuategi, arrantei, sutei, Sartei. / Bizkai aldetik agertzen ziran, eskian, hanka-bakar geldittutakuak hango sutaixetan. / Zenbait bihargin ganorabakok suteixa ixotzen sekulako keiak ataratzen dittue. / Eibarren gaur be bihar asko egitten da sutegixan: tenplau, iraotu, zementau, suberatu, forjau eta abar. / Ekarrik egur-ikatza sutairako. / Txondorra eitten eben... haundixa baiña txondorra! Igual eitten zittuen ehun zaku edo... "¡Vete a saber!" Ta gero ba ha erretzen zanian, kentzen eben ta zatixak ein, zakuak bete ta gero saltzen zeben, ba, taillarretan! Suteirako, ez dakizu? Suteirako ikatza, ba, gauzak berotzeko ta erreminttak eitteko ta ba...Hartu idixekin burdikadia ta kalerik kale saltzen! Ta ofizinara juan ta "Zu, ikatza dakat" ta "Ekarrizuz zaku bi!" Ta horretxek. Saldu!. 2 . sutegi. iz. (ETNO). Fragua de ferrería, crisol. Burdingaixa, egur-ikatza eta hauspuetako haixian bittartez burdiña hutsa eta agoia lortzen dan labia. Sutegi eta arragoa gauza bera dala esan leike.
Urtzailliak bete bihar dau sutegixa miaz; ezarri, bihar dan ikatza; eta egin, bihar dan guztia, agoia ataratzeko prestau artian. Ik. arragoa. sutondo (sutondu). iz. (TE). Alrededor del hogar, del fuego. "El rededor del hogar" (TE, 667). Sutonduko ipoiñak lezkotxe zahar usain gozua dau soiñu horrek. / Hotzak etorri naiz, baiña sutondu honetan epeldu naiz biziko onduen. sutsu. izond. (OEH). Fogoso,-a, ardiente. Geruago ta joko sutsuagua ekarren [pelotarixak]. (Zirik 30).
sutu, sutze ( sututze). da/du ad. (TE). Encolerizar(se), enfurecer(se); enardecer(se). Berotu, bere senetik urten. / "Encenderse en ira" (TE, 667).
Felipe Posporua, bihargiñ ondrau eta zintzua, baiña hutsak sututzen ebana, gizajo bat izanakin. / Jakiñekua zan holako berbegaz ha sututzia, alperrik izan baketsua. / Sututzen jakon barrua, eta begixegaz eta arnasa luzeka ibiltzen zan, hari aitzen emon gurarik beregaittik erebixan sua. (Ibilt 475).
/ Bere barrua suturik [...] ostikoka atarako eban frailliori. (Ibilt 469).
Ik. su hartu, suak hartu. suzko erroberak. iz. (TE). Fuegos artificiales. Geldittu zaittez bixar arte, gaur gabeko suzko-erroberak ikusteko. / Sanjuanetan urtero suzko erroberak, eta Amañako jaixetan be bai. Amañako jaixetan ixa hobiak!. Ik. txapligu. suzko-burdi. iz. (TE). Locomotora. "Neologismo ensayado para significar la locomotora" (TE, 667). Suzko-burdixak azpixan hartu eban gizajua. Ik. makiña. suzulo. iz. (ETNO). Oído del cañón. Su-arma batzuek kamaran daken zulua, igniziñua kargiakin komunikauz tirua eragitteko. Armerixako berbia da. |