Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
hariltegi. iz. (ETNO). Cajoncito de la devanadera. Telagintzako berbia da.
hariltoki. iz. (ETNO). Devanadera.
haritsu. izond. (ELH). Fibroso, -a; leñoso, -a. Gaur ekarri dozuna leka-haritsua.
haritxale [haritz-ale]. iz. (TE). Bellota de roble. Haritzan ezkurra, haritz-alia. Txarrixak gizentzeko ez da haritxalia lakorik. Ik. ezkur.  TEk diño ezkurra edozeiñ arbolana dala; haritxana haritxalia dala (TE, 370)
© Jaione Isazelaia
haritz (haritx, haretx, haitx). iz. (TE). Roble (Quercus robur). Haritxa, egurretarako zugatz onenetako bat. / Haritza, izan laikian egurrik onena gauza askotarako. / Hamen haritxa beti ezagutu juagu gitxi. Gaztaiñia asko. Gaztaiñia eta pagua asko. Ipurua, Unbe, Illordo ingurua, Galdaramiño... Hor gaztaiñia asko. Eta Matsarixan be bai. Baiña haritxa gitxi: Urko inguruan, Mandiolan eta Agiñan piskat.... Lehenago egongo zan, ezta? baiña gure sasoirako gitxi. Haritx-tantai solte batzuk, bide ertzetan, eta erreka inguru batzuetan, baiña gitxi. Oingotxe moduan.  Bes. haritxale, haritx-tantai, haritz-mendi, harizti. / Aricha (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).
haritz amerikano. iz. (ETNO). Roble americano (Quercus rubra).
haritz-mendi. iz. (TE). Robledal, robledo; monte robledal. Nere akorduan ondiokan, Urko eguzki-aldia zan haritz-mendixa. Ik. harizti.
haritz-tantai. iz. (ETNO). Roble bravío; roble sin desmochar.
harizti (harezti). iz. (TE). Robledal, robledo; monte robledal. Hariztirik onenak galdu ziran trenbidiak zabaldu ziranian. / Urdiñak eitten dira pagadixetan, hariztixetan eta gaztaiñadixetan. Ik. haritz-mendi.
harjo (harko). iz. (EEE). Gusano de fruta; agusanado,-a. "Harrak eginda dagoen fruta" (EEE, 83). / Frutian harra. Aurtengo sagarra, gehixenak harjua. / Aurtengo sagarrak harjua dauka.
harkatx [harkaitz]. iz. (TE). Declive rocoso del terreno, escarpa. Eibarren Arkatxa esan jakon Isasiko alde batari, etxiak ein baiño lehen harkatxa zalako ibai aldera; Arkaxpia zan Kakalarduaneko olia, gaur Alfa; eta Arkatxekuak, Isasixan bizi ziranak. Ik. harburu.
harkaxpe [harkaizpe]. iz. (TE). Zona bajo roca; gruta. Aterpia, errotapia, harkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia...
harlantza.
1 . harlantza. iz. (TE). Taller de cantería. Harrixa labratzen dan taillarra. / "Lugar donde se escuadran los bloques de piedra (Ardantza en Eibar)" (TE, 701). Marrukokuan eukan harlantzia Debarrak.
2 . harlantza. iz. (TE). Oficio de cantería / de cantero. Harlantzia albidade haundixetara gertatzen dan ofiziua. / Harlantzia bihar gatxa! Albidade haundixa bihar harrixa lantzeko! Ez dok makala!.
© Jaione Isazelaia
harloza [harlauza]. iz. (TE). Laja, lancha; losa. Harrizko losa. Makiñatxo bat gauza egitteko erabili izan dira: txabolak, zubixak, mahaixak, hesixak... baitta etxiak be. Bizkaierazko arlasta, gaur egun behintzat, ez da erabiltzen Eibarren, baiña toponimua gorde da: arlasta izeneko erreka bat, baso bat eta inguru bat (ETNO). / "Laja, como las que se dan mucho en las canteras de Eibar" (TE, 159). Artaitxari aindu detsaraz harlozak, txarri-kortia eitteko. / Zozola gaiñian eguan kanteria, eta Otolan be bai, eta toki askotan. Harlozak danerako bihar dira-eta: itxitturak egitteko, eta zubixak, eta danerako. Ik. harri, palanka, harpiko, harri-maillu.
harmailla.
1 . harmailla [harmaila]. iz. (TE). Escalinata, tribuna de piedra; escalón / peldaño de piedra. Probalekuko harmailletatik ikusi nittuan zuk diñozuzen zezenak. / Zenbat harmailla pelotaleku zaharrera?  Pluralian erabilitta eskillara osua: harmaillak; singularrian, eskillara-mailla bakarra da.
2 . harmailla [harmaila]. iz. (TE). Asiento de piedra. Harrizko maillia, jarlekua (ETNO). Ataiko harmaillan jarri eta esan deiguzen ipoiñak, giro ederra dago eta. / Han dagoz danak jarritta, ataiko harmaillan.
harpauso. iz. (TE). Piedras colocadas para cruzar el río; pasadera. Errekia pasatzeko ipintzen diran harri illarak (ETNO). / "Vado formado por piedras islas sobre el cauce de un río" (TE, 161). Ardantzan, harposuak ziran Bilbo-zaharrera juateko. Baitta Amañako itturri onduan be. / Ibaixak eban azaluna baten, jarri harposuak eta heldu ziran bestekaldera sikutan.
harpia jo [harpa jo]. esap. (TE). Bromear. Adarra jo, norbaitti barre eta burla egin (EEE). Harpia joten dihardu eta ez eixozu ezer sinistu. Ik. adarra jo.  Adarra jo da gehixenbatian erabiltzen dana.
harpiko. iz. (ETNO). Cincel de cantero. Hargiñan zizela. Santugiñak asko erabiltzen dabe harpikua. / Harpikua hartzen badok bizkorrago egingo dok lana. Ik. harri-maillu.
harra [herra]. iz. (TE). Odio, rencor, resentimiento. Ha hasarria izan genduanetik, betiko harra desta gizon horrek. Ik. gorroto, zapo, har.  Gitxi erabiltzen da.
harraki. izond. (TE). Rencoroso,-a. Harrakixa zanetik, ez zetsan iñoiz parkatu. Ik. gorrototsu, zapotsu.  Ez da erabiltzen.
harrakizun. iz. (TE). Odio, rencor. Berba hórrek, zeuen artian harrakizuna sortzeko bakarrik. Ik. gorroto, zapo.  Normalian gorroto erabiltzen da eta ez harrakizun.
harramarra. iz. (TE). Ruido, estrépito, fagor. Zaratia, drogia, zirriparria, nahastia, saltsia. Andres beti dabill harramarraka, drogoso hutsa da. / Haretariko bat hasarretu zan etan han euki eben izateko harramarria!.
harrapatzaille [harrapatzaile]. izond. (TE). Acaparador,-a, ambicioso,-a. Dana harrapau biharreko harrapatzaillia zanetik, bihar baiño lehen hil zan. Ik. diruzale.