heure. izord. (TE). Tuyo (intensivo). Genitibo markadun 2. personako formia da, indartutakua. Heuria, heure-heuria dok, izardixakin irabazittakua. / Patxiku, ondo portau hakitt gero e. Neure diru guztiok heure alde jokatu jittuat eta. (Zirik 71).
heze. izond. (TE). Húmedo,-a (leña, madera); verde, inmaduro,-a (fruta); verde, fresco,-a (fig). Lehortu bariko egurra edo zuragaittik esaten da eta ondu bariko frutegaittik.
Egur heziak, ke haundixa atarako detsu. / Hezia dago sagar hori . / Haren Gabonetarako amaittu biharreko etxia, hezia dago ondiokan. / Honek intxaurrok heziak dare oindiok; neri holan ez jataz gustatzen. Egurrakin edo frutekin bakarrik erabiltzen da; lekuak umelak dira. / TEn hirugarren adibidian esanguria figuradua da, baiña ez da asko erabiltzen.
1 . hezi, hezte (hezitze). hezibako [hezigabeko]. izlag. (ETNO). Salvaje, Indómito,-a, bravío, -a. Basotik jatxittako mutiko motz harek hezibako bihorra zirudixan. / Neskamian bularretan ebala esku bata eta bestia ezkutuan, hezibako aiskide barri bi balitzaz letz. (Ibilt 471).
Ik. hezigabe. hezigabe. izond. (OEH). Indómito,-a, bravío, -a, rebelde, no educado,-a . Ez naiz ni zuek uste dozuen bezin hezigabia. (Ibilt 455).
Ik. hezibako. hi. izord. (TE). Tú. Nominatiboko formia da, 2. persona singularra. / "nominativo, vocativo y acusativo de la segunda persona del singular, en trato de familiaridad" (TE, 419).
-Aittizu, Simona: zu zara "zu" eta ni naiz "bedori"; -"Bedori" hi?!, botikarixo kaka-barritxuori. / Hik ein duana, zorakerixa haundixa. / Patxiko ta hi, ta hi ta Patxiko, ha ze pardel paria! (Zirik 28).
/ Aittak esan jestak hiri berori esateko. (Zirik 79).
/ Hi, hori hor dagonori eztok pa eibartarra? (Zirik 10).
Kasu markak hartu leikez: hik ("Segunda persona agente del singular en los verbos transitivos, hablando en el tú familiar" (TE, 424)), hiri, hirekin, higaz, hiretzat, hiretako...
hi egin. du ad. (TE). Tutear, tratar de tú. Hika egin. / "Dar tratamiento de tú, familiar" (TE, 421). Ni askokin nausixagua izanakin, urtietan behintzat, "hi" ein desta mutiko bati leztxe. Ik. hiketan egin, hittano egin, zu egin, zuketan egin, zuka. higoindu, higointze (higoindutze) [higuindu]. da/du ad. (TE). Asquear(se); repugnar, dar asco. Orduantxe higoindu nintzan betiko. / Bere berba legun guzurrezkuegaz, higoindu ginduzen betiko. / Jateko larregixak dakar higointzia. / Bestiak higoindutzia gura eban, bera bakarrik gelditzeko.
higoingarri (higuingarri). izond. (TE). Asqueroso,-a, repugnante; aborrecible, detestable, repugnante. Higoiña emoten dabena; gorrotogarrixa.
Benetan zan higoingarrixa ha bizimodua. hijieniko. izond. (OEH). Higiéniko. Zu, papel "hijienikorik" badaukazue? (Zirik 115).
Ik. papel hijieniko. hika. adlag. (JME). Con tratamiento de tú; tuteando. HI tratamenduaz.
Ik. hi egin, hiketan egin, zu egin, zuketan egin, berorika. hiketan egin. du ad. (TE). Tutear; tratar de tú. Etxekoandriari be, hiketan eitten zetsan. Ik. hi egin, hittano egin, zu egin, zuketan egin, zuka, hika. 2 . hil, hiltze. 1 . hil, hiltze. da ad. (TE). Morir, fallecer. Izaki bizidunen bizixa amaitzia. Hil zan luak hartu baleu letz, bake-baketan. / Hiltzia danona, lehenago edo geruago, bat huts ein barik. / --Hik uste dok euskeria hil eingo dala? --Hor ba, nik geixorik zanik pe ez naekixan. (Zirik 112).
Ik. akabau, gastau. 2 . hil, hiltze. du ad. (TE). Matar, asesinar, quitar la vida. Bizixa kendu. Gizonak gizona hiltzia, izan laikian pekaturik haundiña. / Hill eben basoko friztixa bat izan balitza leztxe. / Txarrixa hiltzia dogunetik, erosizu hestia odolostientzat. / Heuk apurtu dittuk oin artekuak; abendua hil? [...] Ederto mutil, hillia hil. Hik eitteko eztok asko. Abendua hil. (Zirik 71).
Ik. garbittu, akabau, azkena emon. hil edo bizi. adlag.-esap. (OEH). A vida o muerte. Gorde deirazula hill edo biziko sekretu hau. (Ibilt 483).
hiltzeko. izlag. (OEH). Mortal. [--Egixa dok] perretxiku benenosuak jaten dittuzuela? --Hiltzekuak balitzozak ez hintzake oin nerekin berbetan jardungo. (Zirik 62).
|