Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
hillabete (hillebete) [hilabete]. iz. (TE). Mes. Juan daneko hillabetian, itturri agorra solo azpikua. / Zumazko sehaska baten, hiru hillebeteko umia zala, ibai baztarrian laga eben uren zorionera. / "Hillabete" ero "hillebete" esaten da Eibarren, bixetara. Ik. hil.
hilleka. adlag. (TE). Por meses. Urteka pagatzen da baserrixen errentia; hilleka kaleko bizitzena.
hilleko.
1 . hilleko [hileko]. iz. (TE). Menstruación, regla. Arpegi txarra daka, hillekuakin dago ta. / Kalamua, ama berrixen erditze-miñak arintzeko eta, baitta hillekuan miñak erregulau eta nasaitzeko be erabili leikiala esaten da. Ik. makalaldi.
2 . hilleko [hileko]. iz. (TE). Sueldo del mes, mensualidad. "Mesada, lo de un mes" (TE, 427). Orduan, lau aste genduzen hillekuan zain diru apur bat eukitzeko.
hillero [hilero]. adlag. (TE). Cada mes, mensualmente. Hillero agertzen da, bere zorrari erantzutzera. / Egunero, astero, hillero, urtero juaten naiz euren etxera.
hilleta [hileta]. iz. (TE). Queja, lamentación. Errezoi bako hilletia, pekatua da. Ik. atxekixa, keja.
hilleta-jotzaille. izond. (JSM). Quejica; plañidero,-a.
hilletan [hiletan]. adlag. (OEH). Lamentándose, quejándose. Damia hasi zan errugarrizko hilletan esanaz: --Zer da nik entzun dorana? Zer urkamendi aittu dotena? (Ibilt 487)
hilletia egin [hileta egin]. (OEH). Lamentarse, hacer lamentaciones. [Dukesiak] eiñ eban hilleta esan ezindakua. [...] Eta negar haundixak eiñ da gero [...]. (Ibilt 478). Ik. hilletia erabili, hilletia jo.
hilletia erabili [hileta erabili]. esap. (TE). Quejarse, lamentarse. Hilletia ugari darabil, baiña igarri ez deixuen zer ganga etorri jakon bere ofizio barrixan. / Bihar kontua aittatu ezkero hik erabiliko dok hilletia. / Hilletia besterik eztarabil. / Etxekoandriak, zigorran miñegaittik ebalakuan [neskamiak] erabixan hilletia, esan zetsan [...]. (Ibilt 470). / [Andrazko bat] itxuraz ezkutuan hilleta ber-bera erebixana bere senarragaz. (Ibilt 472) Ik. hilletia jo, hilletia egin.
hilletia jo [hileta jo]. esap. (TE). Quejarse, lamentarse. Kejau. Hilletia joten bizi zan zergaittik barik, esker txarrekua zalako Jaungoikuan aurrian. Ik. hilletia erabili, hilletia egin.
hilletatsu [hiletatsu]. izond. (TE). Quejumbroso,-a; quejica; plañidero,-a. Aspaldi honetan, hilletatsua dabil gure zaharra. Ik. atxekixatsu, hilleta-jotzaille, mingel, mingelin, pupera.
hire. izord. (TE). Tuyo,-a; tu. Genitibo markadun 2. personako formia da, hi erregistruan. Hiria dok mutill haundi hori?  Izenlaguna dan ezkeriok, izenakin edo bakarrik erabili leike: hire + izena kasu markakin, edo bera kasu markekin hiria, hiriakin eta abar.
1 . hiru.
1 . hiru. zenbtz. (TE). Tres (número). Kardinala da. Hiru anai ziran, bata baiño bestia okerraguak. / "Bittan", "hirutan", "lautan" esatia da, "bi, hiru eta lau bidar" esatia beste.. Ik. lau, bat bi hiru eta lau.  Eibarren, jolasetan eta jokuetan hasieria emoteko erabiltzen dan numerua (bat, bi, hiru ta lau)  lau da,  ez  hiru.
2 . hiru. iz. (TE). Tres (carta); el tres. Ataraizu hirua, bestela gorde biharran gordez, galduko dozu.
hiru edo lau. zenbtz. (OEH). Tres o cuatro, algunos,-as. Hiru edo lau bihargin bialduko nittuke bere billa. (Zirik 106).
hiru-txiki. iz. (TE). Quince céntimos; cinco cuartos. Gure eskola sasoian, hiru-txiki ulia ebatia. Ik. bost-kuarto.
2 . hiru [hiro]. iz. (ETNO). Parte seca y podrida de los troncos. Ik. ireskatu, ixu, hirutu.
hirua egin. zaio ad. (ETNO). Pudrirse. Egur asko berandu ebagi edo denpora askuan gordetzen danian igartu biharrian zahittu egiten da, usteldu; berdia izatetik igartu barik usteltzera egitten dau. Honi egurroni hirua egin jakok. Ik. hirutu.
hirugarren. izond. (TE). Tercero,-a. Ordinala da. Hirugarrena, jai-egunak gordetzia.
© Jaione Isazelaia
hirugixarra [hirugihar]. iz. (ETNO). Tocineta. Urdai zuri-gorrixa, urdaigixarra baiño gorri gehixagokin. Hirugixarria zartaiñian pasauta, gozua benetan AEK euskaltegikuak egindako taluekin. Ik. gixarra, urdai, jamoi, pernil, urdaiazpiko, urdaigixarra.
hiruhankako. iz. (TE). Trípode; trébede. Hiru hankako euskarri, mahai edo antzerako tresnia. Hiru hankako mahaixari ikara eraintzen ei zetsan begirakuna batekin.
hiruhortz. iz. (ETNO). Arado de tres dientes. Hiru hortz daukazen aria. Hiruhortza lurra sikua daguanian bakarrik erabiltzen da.
hirukantoi. iz. (TE). Triángulo. Hiru alde, alkar bat eitten dabela, hirukantoia.  Gaur egunian inork ez detsa trianguluari hirukantoia esaten; "triangulo" da erabiltzen dana.
hirukantoiko. izlag. (TE). De tres aristas, triangular. Hirukantoiko intxaurra aldian eruan ezkero, ez ei da hagiñeko miñik izaten. Ik. hirukoskorreko.
hiruki. iz. / izond. (TE). Trillizo. Hirukixak ziran eta hirurak oso antzerakuak.
hirukoskorreko. izlag. (TE). Clase de pan (de tres prominencias). "Se decía del pan fabricado en forma de triángulo, con tres prominencias" (TE, 441). Ermuarretako hirukoskorrekua, ogirik onena. / Ogixak orduan oingo aldian bariaua ogixa. Eskuz einda, ogi txikixaguak, fotak, hirukoskorrekua... Hori zan librakua ta libra bikua, ta hiru koskor eukitzen zittuan, ederra, ederra ogixa! Baiña oin hobia eitten da ogixa! Mundu guztiak "Ha lehengo ogixa!" Orduan gosia ona! Ogi-takua poltsikuan sartu ta fraillietarako janda!. Ik. hirukantoiko.
hirukotx.
1 . hirukotx [hirukoitz]. izond. (TE). Triple; tríplice. Hurrak izaten dira bikotxak, hirukotxak eta baitta laukotxak be. / Bakotxa, bikotxa, hirukotxa, laukotxa...
2 . hirukotx. iz. (TE). Triple, tríplice. Gerra Haundixan aurretik, Alemaniak, Austriak eta Italiak eitten eben Hirukotxa.  Gerra Haundixan aurretiko "Aliantza Hirukotxa"z dihardu adibidian (Triple Alianza).
© Ezezaguna
3 . hirukotx. iz. (ETNO). Trébol silvestre (Trifolium pratense). Hirukotxa bedar gozua izaten da, ganauak gustorago jaten dabe hori elbitza baiño. Ik. hirusta, sekula-bedar, frantses-bedar.
hirukuartoko. iz. (TE). Moneda antigua de cobre de diez céntimos. Antxiñako txanponen bat. TEk hauxe diñosku: "En nuestros tiempos mozos, los viejos llamaban así a la moneda de cobre de diez céntimos, aunque no debía ser exacta la equivalencia, por quince céntimos hacían bost kuarto" (TE, 441). Eutsi hirukuartokua, ogixa ekarri deirazun. Ik. errial, txakur haundi, txakur txiki, txikita, errialbiko, xemeiko.
hirurak. iz. (ETNO). Término del juego de tabas. Tortolosen jokuak daukazen lau zatixetako hirugarrena: putsasaje, bixak, hirurak eta erregeak. Lau tortolosen albo luze-estua ipini bihar da gorutz begira (ETNO). / Esplikaziñua, detalle gehixagokin, ILek be emoten dau: IL, 81-82. Aurrekuen moduan, baiña hasieria "hirurak" esaten egitten zan eta tortolosen albo luze-estua gorutz bueltauaz: "bat", "bi", "hiru", "lau". Ik. asaje, tortolos, bixak, erregeak, putsasaje.