hondokin (hondakin) [hondakin]. iz. (TE). Resto, residuo. Hondakiña laga desta neri. / Sagar-mutxikiña, hondakiña, zikiña, buztiña, likiña... / -Ez da ondo umien ogixa hartu eta txakurreri emotia. -Bai Jauna, baiña txakurtxuak be, nausixen mahaiko hondokiñen billa agertzen dira (Mat. 15. 26-27). Hondakin: "variante de ondokiña, que es lo común en Eibar" (TE, 592). Gaur egunian, behintzat, hondakin normalagua da hondokin baiño.
hondoratu, hondoratze ( hondoratutze). da/du ad. (TE). Hundir(se), ir al fondo. "Irse al fondo" (TE, 594). Orduan izan zan galerniagaz, itsasontzi asko hondoratu ziran. / Submarino aleman batek hondoratu eban. / Titanic, zan itsasontzirik haundiña izan arren, hutsa denboran hondoratutzia gertau jakon. / Hamen, itsaso zabalian ontzixa hondoratzia balitz, alperrik igarixan jakitzia. honek. erak. (TE). Este, esta; éste, ésta, esto. 1. graduko formia da, ergatibo singularra. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Honek esan desta ez juateko harengana. / Honen txakurra, erbilarixa. / Txakur hori da ehitzari honena. / Parkatixozu ein daben okerra mutiko honi. Ik. hau, hónek. "Hon(e)"-k hartzen dittu deklinaziñoko beste kasu marka gehixenak: honen genitibua, honi datibua ("Contracción de oneri" (TE, 597)), honekin...
hónek [hauek]. erak. (TE). Estos, estas; éstos, éstas. 1. graduko forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Honek aberatsok ein bihar littukiezen gauzak dira horrek. Ik. honek, hau. "Con acento prosódico en la o" (TE, 596). / Deklinaziñoko beste kasu markak "hóne-"k hartzen dittu.
honela. adlag. (TE). Así, de este modo, de esta manera. Balixo erakuslia daukan 1. graduko formia da, moduzkua.
Esan netsun honela ein bihar zenduala. / Honela, asmu baten gara danok. / Honela esan desta neri, jakiñian egoteko errezoiak dittuan batek. / Honela biribildu zetsan bere erantzuna. (Zirik 111).
Ik. holan, honetara. Eibarren holan erabiltzen da honela baiño askoz be gehixago.
honen. adlag. (TE). Tan, así de. Nolakotasunari dagokixon 1. graduko konparaziño adberbixua. / "Equivale a aiñ en locuciones de primera persona" (TE, 596).
Zergaittik naiz ni honen estuan? Ik. horren, hain. honenbeste. adlag. tanto(s), tanta(s); otro tanto (como esto). Lortu nahi dogunak merezi dau honenbeste neke.
Ik. horrenbeste. honenbestegaz. lok. (TE). Con esto, con lo dicho, por tanto. Honenbestegaz amaitzen dot nere gaurko jarduna. Ik. honenbestekin. honenbestekin [honenbesterekin]. lok. (TE). Con esto, con lo dicho, por tanto. Ik. honenbestegaz. honenbesteko bat. zenbtz. (TE). Un tanto así, cierta cantidad así. Dirua aurreratu zetsan honenbesteko bat, sari letz, beste honenbesteko bat aurrez kenduta. honetan. adlag. (OEH). En esto, en ese momento. Honetan, bururatu jakon asmu on bat. (Zirik 103).
/ Sartu zan honetan berriz senarra, eta batera batera baketu zan berriz gaixuori. (Ibilt 465).
honetara (hontara). adlag. (TE). Así, de este modo, de esta manera. Moduzkua da. Honetara erakutsi deskue guri gurasuak. / Hontara, alde bittara irabazten dabe ardurabakuak. / Honetara igaro ziran egun bi edo hiru eta [...]. (Ibilt 478).
Ik. hartara, holan, honela. 1 . honetxek [honexek]. erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "honek". 1. graduko indartutako ergatibo singularran formia da. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Honetxek ein dau oker hori. Ik. hau. "Con acento prosódico en la segunda e" (TE, 597): [onétxek].
2 . hónetxek [hauexek]. erak. (TE). Intensivo [mismos,-as] de "hónek". 1. graduko indartutako forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Honetxek, eta ez besterik, dira hondamendi hori ein dabenak! Ik. hau, honetxek. "Con acento prosódico en la o" (TE, 595): [ónetxek].
honezkero (honezkerio, honezkerik). adlag. Para ahora, ya. Berba egitten dan momenturako.
Honezkero etxian egon bihar litzake. Ik. oin ezkero. hontz. iz. (ETNO). Lechuza (Tyto alba). Ik. mozolo zuri. Mozolua eta mozolo zurixa be esaten jako. Beste mozoluekin ez nahastatzeko hontza erabiltzen da.
hor. 1 . hor. adlag. (TE). Ahí, en ese lugar. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, 2. gradukua, inesibuan.
Hor dator herrenka zuen ardi galdua. / Ni naiz hamengua, zu zara horkua, eta ona izango da bakotxa bere aldetik ibiltzia. / Hortik, euzki-aldetik dator argittasuna. Ik. haor, hara hor. Beste leku-denborazko markak be hartu leikez: hortik ablatibua; horko / horgo leku-denborazko genitibua...
2 . hor. interj. (TE). ¡Ahí está!, ¡mira!, he ahí. Hor!, zure ibilleren ondoria! / Hor! nun dozun zeure gaiztokerixen ondoria! / Betiko zalakuan, eta hor!, ein dittu azkenak. Ik. haor ba, haor, hara, hor ba. Adizkirik barik erabili leike; edo adizkixan aurretik juan leike zuzenian (hor dator! esaterako), edo galdetzaillia dabela (hor nun datorren, esate baterako).
hor ba. interj. (EEE). ¡Ahí está pues!, he ahí. Hor ba, hor ba! gero honek tabernarixok ardauari urik ez detsela eitten esango juek! (Zirik 43). / Hor ba, hor ba, nora heldu garan azkenian. (Zirik 41).
Ik. haor ba, haor, hor. hor nola. adlag. (OEH). He ahí cómo. Hor nola librau zan etxia, [...] sorginkerixetatik. (Ibilt 468).
hor nun [hor non]. adlag.-esap. (OEH). He ahí. Hor nun hasi zan gure Pernando egarrixaren egarriz itturrixak ez-eze errekak be agortu biharrian. (Zirik 18).
/ Hor nun dozun zeure gaiztokerixen ondoria!
hor-hemen. esap. (JSM). Ahi y aquí, por aquí y por ahí. hordago. interj. (TE). Ordago. Hordago, museko esakeria. / Karteri begiratu ta batera-batera soltau eban Txorixak: --Hordago! (Zirik 76).
hordi. izond. (TE). Borracho,-a, ebrio,-a. Sarri-sarri mozkortuta ibiltzen dana, mozkortixa. / "Borracho habitual, con nota de repugnante" (TE, 603).
Ha gizon hordixa, kalerik kale famelixian lotsagarri. Ik. mozkor. Gitxi erabiltzen da.
Sinónimo menos peyorativo: mozkorra (TE, 603).
hordittu, horditze ( hordittutze) [horditu]. da/du ad. (TE). Emborrachar(se), embriagar(se). Mozkortu.
Neurrixan eran, hordittu ez: hau da gizonak ein bihar dabena. / Jai-egun guztietan eukan harek hordittutzia. / Neurrixan eratia ona ei da; horditzia, animalixen azpittik jartzia. Ez da Eibarko berbia eta gitxi erabiltzen da.
1 . hori. 1 . hori. erak. (TE). Ese, esa; ése, ésa, eso. 2. graduko nominatiboko formia da. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike.
Hori da ni galdu guran ibilli zana. Ik. hórrek, horretan, horrek. 2 . hori. erak. (OEH). tú, tú que; enfático en los vocativos. Ez zaittez hurreratu hona, lotsagarrixori!
Ik. horrek. hori dok/don hori (hori dok/don eta). interj. (TE). ¡Muy bien!, ¡bravo!; ¡eso es!. Animatzeko eta txalotzeko esaten dana. / "Interj. con que se aplaude alguna cosa" (TE, 604)
Hori dok hori! Beste arraratxo bat eta onduta daukak goizekua!
/ Ederto, Uztapide, hori dok hori. (Zirik 109).
2 . hori. iz. / izond. (TE). Amarillo; dorado. Koloria da.
Sagar umau hori-horixak, Gabonetan mahaira ataratzeko. horiska (horiskara) [horixka]. izond. (TE). Amarillento. Horirutz joten daben koloria. Uda-loren horiskia agiri zan muga guztietan. |