Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
hartzana. iz. (TE). Tonadilla [hartzana: del oso]. "Tonadilla con que los gitanos bailaban al oso" (TE, 174). Aratostietan, "Hartzana" juaz zeroien katetik herriko gizon zatar bat.
hartzeko. iz. (TE). Crédito, a cobrar. Eibar, hain txikixa izanakin, hartzekuak zittuan beti mundu zabal guztian. Anton. zor.  Pluralian normalian.
hartzekoz beteta. esap. (TE). Lleno,-a de quejas, con agravios. Kejia besterik ez daukanagaittik esaten da. / "Se dice de la persona llena de quejas contra todos" (TE, 174). Beti hartzekoz beteta mundu guztian kontra. Ik. hartzekuak euki, hartzekuekin egon.  Erdera gaiztuan: "siempre con artzecos".
hartzekuak egin. esap. (TE). Enfadarse / enojarse sin motivo. Errazoi haundirik barik hasarratu eta kejak pillatu. / "Producirse en quejas y enojos injustificados. Curarse en salud" (TE, 174). Bakarrik lagatziakin, hartzekuak einda dago. / Aurria hartu bestieri eta hartzekuak ein berak. Ik. hartzekoz beteta, hartzekuak euki, hartzekuekin egon.  Ez da asko erabiltzen, bai ostera: hartzekuak euki, hartzekuekin egon.
hartzekuak euki. esap. Tener quejas y exigencias. Beti daukaz harek hartzekuak!; ez dakigu zergaittik. Ik. hartzekuekin egon.
hartzekuekin egon. esap. Sentirse ofendido,-a. Berak egin eban txarto eta bera dago, ostera, hartzekuekin! Ik. hartzekuak euki.
hartzekodun. iz. (TE). Acreedor,-a. Hartzekodunen igesik, ezkutau zan hamendik eta gehixago ez da ikusi.
harutz eta honuzko (harutz da honutzko). izlag. (TE). De ida y vuelta. Juan-etorrikua. Harutz da honutzkuak batera, kontu hobia dau.
harutz-honuzka. adlag. (OEH). De aquí para allá. Batetik bestera. Iñun ikusten ez ebanetik, alboko gelan sartu zan billa, nun ebillen Dukia harutz-honuzka. (Ibilt 488).
haruztu, haruzte ( haruztutze). da/du ad. (TE). Mover/desplazar hacia allá. Mugia haruztu eben, eta auzixetan ibilli bihar izan eben. / Danon bakerako, ez zan komeni mugak ez haruztia eta ez honuztia. / Apur bat haruzteko mesede eingo bazenduke.
hasarratu (hasarretu), hasarratze (hasarratutze) [haserretu]. da/du ad. (TE). Enfadarse, enojarse; enfadar, hacer enfadar, producir enfado. Zenbat bidar ez detsen hasarratu eraitxen umiak gurasueri! / Haren hasarratutzia txantxetakua izan zan. / Ezertara be ez dot gura haregaz hasarratzia. Ik. musturtu.
hasarre.
1 . hasarre [haserre]. iz. (TE). Enfado, enojo; furia, ira, cólera. Urte askoko hasarria euki dabe anai bixak.
2 . hasarre [haserre]. iz. (TE). Cuestiones, diferencias, pleitos. Gizaldi honetan izan dittugun hasarriak, esan be ezindakuak.  Badirudi pluralian erabilitta generikuagua dala eta demanda klase asko esan gura dabela.
3 . hasarre [haserre]. izond. (TE). Enfadado,-a; enojado,-a. Ahaztu giñan zain genduan gizonagaz, eta oso hasarria topau genduan agertu giñanian.
4 . hasarre [haserre]. adlag. (TE). Con disgusto, con enfado. Hasarre bizi dira hain maitte zirala esaten ebenak ezkondu aurretik. / Hasarre dot beti aitta, zu lagun zaitturalako. / Euren artian Anakabe, arpegixa kolore barik eta amorruaaz dardaraka / Gallegu hori konturatu zan Artadi jauna zerbaitx hasarre edo zala ta. (Zirik 117). / Gure Erromaldokin be hamaika haserre eindakua nintzonan parrandalaria zalako. (Zirik 27).  Arpegixa kolore barik dio San Martinek, hasarre egoera adierazteko (JME).
hasarre egin [haserre egin]. dio ad. (TE). Reñir, reprender. Gizonak hasarre ein desta Loterixan jokatu doralako, esanaz andriak ez dabela dirurik bota bihar. / Hasarre eitxen zetsan askotan, esanaz etxekoandriari, ezagutu eban neskame nagixena hau zala. (Ibilt 470).
hasarregin [haserregin]. izond. (TE). Gruñón,-a, quisquilloso,-a; enfadadizo,-a, enojadizo,-a. Isasixan, Elbitza zaharra, gizon hasarregiña. / Bazabiz umiak hazten, euregaz afariketan, gizon haundixori gazten ume einda zeu jolasetan; zaran jaun hasarregiña zabizela lau oiñian, hiruretatik txikiña zaldun dozula gaiñian. (Ibilt 351). Ik. zittal.
hasarreka [haserreka]. adlag. (OEH). Riñendo, enfadándose. Etxekoandriak somatu eban ohetik eta hasi zan hasarreka. ( Zirik 61).
hasi, haste ( hasitze). da/du ad. (TE). Comenzar, empezar, iniciar. Hasi dittugu etxia eitteko biharrak. / Hasi dot gaztaia eta ez dau asko iraungo. / Neuk hasi neban asmu hori. / Bizimodu barrixa hasitzia pentsatzen dogu. / Gauzak hastia izaten da gatxena. / Jostunak, hasteka eukan ondiok zure soiñekua. / Ta, alkarren bertsolaritzarako trebetasuna goratzen hasi ziran batian hara zertaraiño heldu ziran. (Zirik 98). Ik. ekin, hasteko berbia zelan emon be jakiñ ez.
hasiera (hasikera). iz. (TE). Comienzo, inicio, principio. Jaungoikuak emon zetsen gauza guztieri hasieria. / Baiña, plaentxitarrak konturatu ziran euskeraz tautik pe ez ekixela, hasieran "Ola lagun" eta amaieran "Agur" izan ezik. (Zirik 40).
haspera [hasbehera]. iz. (OEH). Suspiro, jadeo. Eibarren erabiltzen dan "aspamentu", "aspera" edo "asperen"en kidekoa da. (Zirik 83). Ik. aspamentu.
© Jaione Isazelaia
hatx (hatx, haitz) [haitz]. iz. (TE). Peña; roca. Aitzgorri baiño gorrixago agertzen da Anbotoko hatxa. / Hatxa baiño gogorraua haren bihotza.  Eibarko apellidua da Atxa; eta basarrixa be bada horrekin izenorrekin, Atxa edo Atxekua.
hatx-bizkar [haitz-bizkar]. iz. (TE). Peña, peñasco. Anbotoko hatx-bizkarra agiri zan Bizkai aldetik.
hatx-buru (haizburu, haitz-buru) [haitz-buru]. iz. (TE). Cabezo; peñón, peñasco . Ogoñoko haiz-burutik itsasora salto eittia gura eban. / Ogoñoko hatx-burutik itsasora jaurti zan. / Haitz-buru hartan, igoeria errezagua jatxieria baño.
hatx-gain [haitz-gain]. iz. (TE). Cumbre de la peña. Alluitzko hatx-gaiña, bide-txingor estu bat bezela.
hatx-gorri. iz. (TE). Peña desnuda de vegetación. Anboto, hatx-gorrixa Aitzgorri baiño gehixago. Anton. lur-mendi.
hatxarte [haitzarte]. iz. (TE). Desfiladero, foz, garganta, hoz. Hatxarte estu baten doia luzero ibaixa, landazabal argi batera atertu baiño lehen.
hatz.
1 . hatz. iz. (TE). Dedo. Emoixozu hatza ahora, ia zein dan tontua. Ik. atzamar, atzapar, hazkapela.
2 . hatz. iz. (ETNO). Pulgada. Ontza, luzera neurrixa. Andria hatz bat altiagua zan gizona baiño. Ik. hazbete.
hatz egin. du ad. (TE). Rascar(se). Atzkuria badozu, hatz eiñ eta bakia! / Hatz eixozu bizkarrian, eskua heldu ezin dan lekuan. Ik. hazka egin.
hatz haundi [hatz handi]. iz. (TE). Dedo gordo, pulgar. Atzoskola juan bihar jata hatz haundixan.
hatz txiki. iz. (TE). Dedo meñique. Hatz txikixa zeregiñ haundiñak ein zittuana, ipoiñian agertzen dan letz.
hatza besua. El dedo brazo, exageración. "Loc. significativa de exageración" (TE, 190). Haren ahuan, dana hatza besua.
hatza emon eta besua hartu. esap. (TE). Abusar, excederse. Aspertu zittuan baztar guztiak, hatza emon eta besua hartzeko klasia zalako. / Esr. Hatza emon eta besua hartu. Ik. besua hartu.
hau. erak. (TE). Este, esta; éste, ésta, esto. 1. graduko erakuslia da, nominatibo singularra. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Gizon hau zorua ez bada, gitxi falta jako. / Gu danon artian, hau da argixena. Ik. honek.  Ondorik, edo aurretik eta ondorik erabili leike, "birrittako erakusliak" egiñaz: hau gizonau, esate baterako.
hau bai. interj. Expresión de júbilo / pesadumbre; ¡esto sí que!. Hau bai izatekua neri datorkirana...! / Hau bai jaixa edarra!
hau da hau. (TE). Expresión de júbilo / pesadumbre; ¡esto sí que es!. Hau dok hau izatekua, osabia hil eta aberastu! Ik. hauxe da hauxe.
haundi (handi) [handi]. izond. (TE). Grande, de gran tamaño; mayor, maduro,-a; gran, bueno,-a, extraordinario,-a. Neurri normaletik gorakua; heldutasunera heldu dana, hazixa; ona,aparta. Semia, mutill haundixa jatzu. / Haundiña be, hamar arruak hartzen dabena. / Haundiña da, begi ederrak euki eta iñor ikusi eziñ. / Txikiña munduan, haundixena Zeruan. / Pedrotxo, Juantxo, Martintxo, andratxo, haunditxo. / Haundixaua = haundixagua.  Ahozkuan, handi zaharrenak darabixe bakarrik. -txo txikigarrixa hartu leike: haunditxo.
haundi egin [handi egin]. da ad. Crecer; hacerse mayor. Haundi eitten naizenian ikusiko dozu zuk be! Ik. koskondu.  Personiaz jardun ezkero, "haundi egin" gehixago "haundittu" baiño.
haundi eta txiki [handi eta txiki]. esap. (OEH). Todos,-as (grandes y pequeños). Herriko haundi ta txiki batu ziran ehizari eitteko otso bi háren aurka. (Ibilt 456).
haundikerixa [handikeria]. iz. (TE). Soberbia, vanidad, grandeza; aires de grandeza. Haundikerixiak haundixetan ondo emoten dau; baiña ezer ez daben baten ibillixetan, barre edo hasarratu eraitxen dau. / Gaiztokerixia, zatarkerixia, haundikerixia, zorakerixia... / Háren artian dana haundikerixia edo haundikerixa nahixa ei zan. (Zirik 105). / Haundikerixazko taillar bat. (Zirik 105).
haundiki.
1 . haundiki [handiki]. iz. (TE). Potentado,-a, poderoso,-a; persona influyente/notable. Bere aberastasunegaittik herrixan eragiña daukana; jauntxoa. Herriko haundiki guztiak batu ziran autua aitzeko.
2 . haundiki [handiki]. izond. (TE). Que imita a los poderosos,-as y persigue su trato. Haundiki izan nahixan edo haundikixen inguruan ibiltzen danari esaten jako. / "Se dice calificando al que persigue el trato o la amistad de los grandes" (TE, 194). Beti izan zan haundikixa, zerbait ziran guztien ondoren.