Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
sardautegi (sardautei, sardaunte(g)i) [sagardotegi]. iz. (TE). Sidrería. Egualdi txarra danian, egun guztia emoten dabe sardauteixan sartuta. / Olagarrua erreta jaten dabe sardaunteixetan. Ik. sardautoki, sardandegi.
sardautoki. iz. (TE). Sidrería. Guazen Buruneko sardautokira, barrika barrixa hasten ei dabe gaur eta. Ik. sardautegi, sardandegi.
sardiña [sardina]. iz. (TE). Sardina. Sardiña freskua erreta osorik, sardauakin bultza eiñaz...
sardiña zahar [sardina zahar]. iz. (NA). Sardinas en conserva. Pentsaizu ze gustatzen jatan! sardiña zaharra!.
sardiñatan. adlag. (TE). Pescando sardinas, a por sardinas. Hemengo jendia itsasuan da gaur sardiñatan.
sare. iz. (TE). Red. "Redes para la pesca" (TE, 649). Hor dozu mollian, sariak konpontzen.
© Jaione Isazelaia
sargento. iz. (ETNO). Sargento. Oholak alkarren artian estutzeko balio daben erraminttia.
sargori. iz. / izond. (TE). Bochorno, calor sofocante. Gaur sargori basuan be. / Santixauetan, sargorixa beti. / Gaur egun sargorixa dago. / Udako egualdi sargori baten. (Zirik 18).  Izen, adjektibo edo adberbixo moduan erabilli leike.
sargori egon / egin. esap. (TE). Hacer bochorno, hacer un tiempo bochornoso, hacer un calor sofocante. Hamendikaldetik, sargori dago. / Arrasalderutz, sargori eitten dau.
sari.
1 . sari. iz. (TE). Interés, rédito, usura. Anaiari... ez detsazu aurreratuko dirua, sarixagaz itxulitzekotan (Abad. 25. 37). Ik. korridu, erreittu.
2 . sari. iz. (TE). Pago, importe, precio; comisión. Bolatokixan, pelotalekuan eta kartetan, baratua edo sarixa ordaintzen jako jabiari edo honen ordiazkuari. Ik. barato.
esku-sari. iz. (ETNO). Sobresueldo; sueldo extra.
sari-ordezko. iz. (AN). Lo que se da de premio. Sari lez emoten dana. Sari-ordezko zegozer emongo balestakizu. (Ibilt 393). / Eta, zer gura ete dozu ba sari-ordezkotzat? (Ibilt 394).
sariketa. iz. (OEH). Concurso, certamen. Umientzako sariketak pe egon ziran. (Zirik 110).
sarittu, saritze (sarittutze) [saritu]. du ad. (TE). Premiar. Biharrik onena atara dabena, sarittuta izan da. / Ondo eiña sarittutzia da, ondoren hobeto ein deigun.
sarna. iz. (TE). Sarna. Sarnia, gaur ixa ezagutu be eitten ez dan gaitza; lehenago, atara ezindako pestia.
sarreka (sarraka, sarraja). iz. (ETNO). Cajón. Ik. kajoi.  Mugatzailliakin sárrekia esaten da.
sarrera. iz. (TE). Entrada, acceso. Herri honek, sarreria dau onena. / Galdu dozu etxe hartarako sarreria. / Barrena-sarreraiño juan zan. (Zirik 74). Anton. urteera. Ik. sartuera.
sarri. adlag. (TE). Muchas veces, a menudo. Gizonok, sarri huts eitten dogu. Ik. askotan.
sarri askotan. adlag. (TE). Muchas veces, a menudo. Sarri askotan ibilli bihar izan dot lauzi barik.
sarrittan [sarritan]. adlag. (TE). Muchas veces, a menudo. Sarrittan okerreko bidia zuzen goiazelakuan. Ik. askotan, sarri.
sarrittango. izlag. (OEH). Ordinario, común, frecuente. Gizonezkuen sarrittango argalunia. (Ibilt 465).
Sarroi. l. iz. (TE). Sarroi (lugar). "Lugar en nuestra jurisdicción y que parece significa majada" (TE, 650). Sarroi aldian, zenbat bidar perretxikutan gure aittagaz!
sartalde. iz. (TE). Ocaso, occidente, oeste, poniente. Illunabarrian, sutan egoten da sartaldia. Anton. sortalde. Ik. ostalde, arrasalde, mendebalde.
sartegi. iz. (TE). Lagar. "Lagar para extraer la sidra" (TE, 650).
Sartegi (Sartei) [Sagartegieta]. b. iz. (TE). Sartegi (caserío). Sartegi, baserrixa Arrate ballian. / Larreategi, Anzuetegi, Amuategi, arrantei, sutei, Sartei. / Sartei, Bizkartei, bizartei, Apalatei.
sartu, sartze (sartutze).
1 . sartu, sartze ( sartutze). da ad. (TE). Entrar, meterse. Barrura juan, barrura pasau. Sartu nintzan urten ezindako nahaste baten. / Errebalian, monja sartutzia dago gaur.
2 . sartu, sartze (sartutze). du ad. (TE). Meter, introducir; incluir. Norbaitt edo zerbaitt barrura pasau erain edo zerbaitten barruan ipini. Sartu netsan guzur haundi bat. / Guzurra sartziak ez dauka asko ikasi biharrik. / Sartizuz umiak epeletara, kanpuan girorik ez dago-eta. / Igesixan ibili arren harrapau eta barrura sartu ninduen. / Lexikoian darenaz aparte, hainbat berba sartu dittue hiztegi honetan. / Han inguruan zan itziartarrak zerbait entzun eban da sartu eban bere muturra. (Zirik 22).
3 . sartu, sartze (sartutze). du ad. (ETNO). Incrustar, meter . Damaskinauan 2. eragiketia: punta lauzko sartzekuakin sakatuz urrezko harixa sartu egitten da erreixetan dibujo fiñetarikuak lortuz. Urria sartuta gero urria tinkau egin bihar da puntzoiakin mailluka kolpe ariñen bittartez. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau, sonbriau.
4 . sartu, sartze (sartutze). du ad. (ETNO). Plantar, sembrar. Landaria edo hazixa lurrian ipini, hazi eta bizi deiñ. Ha sagastixa, sartu ein eban zure aittak! / Patatak sartzeko sasoia be laster dator.
sartu-urten [sartu-irten].
1 . sartu-urten. iz. (TE). Entradas y salidas. Sartu-urtena bada gaur behintzat etxe hartan. / Kajako sartu-urtenak, egunero jarri bihar dira liburu baten.
2 . sartu-urten [sartu-irten]. iz. Bisita rápida, bisita corta. Bisitta laburra, sartu-urten bat. Ik. bisitta.
sartu-urten bat egin [sartu-irten bat egin]. esap. Hacer una visita rápida. Bisitta laburra egin. Amama beti hasarratzen jata bere etxera juaten naizenian. Ganorazko bisittak baiño sartu-urtenak egiten dittudala esaten desta. Ik. agertu bat egin, bisittia egin.