Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
soil.
1 . soil. izond. (TE). Flojo,-a, no hábil. Adolebakua, lotua, moldakatxa. Hartu dogun langillia, soilla dirudi.
2 . soil. izond. (TE). Pelado,-a, arrasado,-a, sin vegetación; calvo,-a. Lehen arboladiz betetako mendixak, gaur soillak aizkoria han ibilli eta gero. Ik. arboladi.
3 . soil. izond. (JSM). Puro,-a, sin mezclas.
soin. iz. (TE). Cuerpo. Soiñak bere garbittasun eta arduria bihar dau. / Besartian estuturik hildako soña. (Ibilt 488). Ik. gorputz.
soiñeko (soñeku) [soineko]. iz. (TE). Vestido, ropa. "Se entiende generalmente en Eibar el de las mujeres y los niños. El de los hombres es más bien el genérico jantzixa, cuando no trajia" (TE, 660). Soiñeko barrixa jantzitta juan da goizago, erromerixarako asmuan. / Zenbaten erosi dozu soiñeku hori? / Han azaldu ei zan kanoniguan soiñekuak zittuala. (Zirik 90). Ik. erropa, janzteko.
soiñian. adlag. A cuestas, consigo, puesto. Aldian, gaiñian, gorputzian. Eruan, erabili, euki, jantzi... aditzekin erabiltzen da; jantzi, erropa, oiñetako, karga edo beste edozer soiñian, baitta irudizko zentzuan urtiak, nekiak eta ardurak be. Soiñian eukazen nik erregalautako soiñoko eta belarrittakuak. / Ez da mira eittekua etsitzia halako sentenzia bidebakua soiñian izanda. Ik. gaiñian, aldian.
soiñian erabili. du ad. (TE). Llevar puesto, ponerse. "Traer encima" (TE, 660). Soiñian darabill egunero, daukan jantzirik onena.
soiñian hartu [soinean hartu]. du ad. (TE). Coger a cuestas, tomar en brazos. Soiñian hartizu umiori, nekatuta dator eta. Ik. lepuan hartu.  Soiñian hartu baiño arruntagua lepuan hartu.
soiñu [soinu].
1 . soiñu [soinu]. iz. (TE). Música; melodía. Andramarixetan, soiñua ez da falta izaten. / Zeruan bezelako soiñu ederrak entzun genduzen. / Euskal soiñua, zortzikua.
2 . soiñu [soinu]. iz. (NA). Acordeón. Ikesi eban entzunda bakarrik soiñu joten, fillarmonikia joten. Ik. filarmonika.
soiñu haundi (soiño haundi). iz. (ETNO). Acordeón.
soiñu jotzaille [soinu(-)jotzaile].
1 . soiñu(-) jotzaille (soiñu-jotaille, soiño-jotaille) [soinu(-)jotzaile]. iz. (TE). Músico,-a. Belarrixak danok dittugu, baiña han barrutiko soiñu jotzaillia, danok ez.
2 . soiñu jotzaille (soiñu-jotaille, soiño-jotaille) [soinu(-)jotzaile]. iz. (ETNO). Acordeonista. Ik. soiñujole.
soiñu txiki (soiño txiki). iz. (ETNO). Acordeón pequeño.
soiñu-dantza (soiño-dantza). iz. (TE). Verbena, baile, fiesta (música, baile). "Fiesta en que hay música y baile" (TE, 660). Eltzartzara Indianua etorri dala-ta, Azitaiñen soiñu-dantzia dago. / Erako dago gaur gure gizona soiño-dantzarako.
soiñua jo. du ad. (TE). Tocar el acordeón. Gau guztian soiñua joten dago, bestiak dantzan ein deixen.
soiñuan [soinuan]. adlag. (OEH). Al son de. Ezin geldirik egon "Irikuaren" soiñuan. (In Zirik 95).
© BUAko guztiak
soiñujole (soiñojole, soiñojolle ). iz. (NA). Acordeonista. Lehen soiñujolia eta panderojolia etxe danetan!. Ik. soiñu jotzaille.
soiñulari. iz. (TE). Músico,-a, músico,-a juglar. "Por antonomasia, músico juglar" (TE, 660). Ezteguetarako soiñularixagaz tratua ein dabe. Ik. musikero.
soja.
1 . soja. iz. (TE). Hoja en metales, defecto en metales por martillar en frío. "Metalak euki leikian akatsetako bat, zartaria... "(ETNO). / "Tener hoja el metal" (TE, 659). Sojia dauka tanbor-gei horrek. / Hotzian maillukatziak ekarten dau sojia. / Honek ez jok balio, sojia jaukak.
2 . soja. iz. (IL). Mella o defecto [hoja] en la cabeza; punto de chaladura, de locura. Akatsa buruan, zartaria. Ixildu zaittez!, sojia daukazu buruan ala?.
sojadun. izond. (TE). Metal defectuoso, metal con hoja; metal agrietado. "Que tiene hoja el metal" (TE, 659). Ogorloko hori, sojaduna dozu.
soka.
1 . soka. iz. (TE). Soga, cuerda. Aritxuluetanian erosittako sokia. / --Ia ba, kontairak zelan izan zan. --Ba, kuadrua, txintxilizka euan lekutik sokia etenda jausi zuan eta buruan jo ninduan. (Zirik 17).
2 . soka. iz. (ETNO). Cuerda de dantzaris que bailan el aurresku, cadena de aurresku. Aurreskuan dantzarixak alkarri eskua emonda egitten daben katia. Gero egitten genduan trikitixan, dantzan, aurreskuan sokan tokautako parejak. / Aurreskurako, neska-mutillak alkarri eskutik oratuta, eitten dabe sokia.
euskal-soka. iz. (ETNO). Cuerda hecha con crines de caballo. Soka takarra da, ganauakin erabiltzen zan gehixenbat.
soka-saltuan egin / ibili. esap. (ETNO). Saltar a la cuerda. Soka-saltuan egitten genduan danok; iñoiz mutillak be bai. Eta kantuan "Bat eta bi txa hiru ta lau.Txomiñek andria falta dau. Harek dauka dendia, sagar ustelez betia. Txomiñek andria falta dau, horma zuluan topau dau". / Soka-saltuan eittera, kortara!.
sokia atara (sokia etara). esap. (ETNO). Salir a la plaza encabezando la cuerda formada de dantzaris para bailar el aurresku. Ik. aurreskua atara, katia egin, sokia egin.
sokia egin. esap. (TE). Entrelazar las manos y realizar una cadena o cuerda para bailar el aurresku o sokadantza. "Eskuak alkarri emon, sokadantzarako katia egitteko" (ETNO). Aurreskurako, neska-mutillak alkarri eskutik oratuta, eitten dabe sokia. Ik. aurreskua atara, sokia atara, katia egin.
sokiari erain [sokari eragin]. ad. (ETNO). Dar a la cuerda, para que salten los demás. Soka-saltuan, batzuek sokiari erain egitten detse, bestiak salto egin deixen.
© Kezka
sokadantza. iz. (ETNO). Danza tradicional en cadena. Eskuak alkarri emonda katian egitten dan dantzia. / Danza tradicional consistente en una cuerda formada por bailarines entrelazados. Ik. esku-dantza, aurresku.  Jatorriz edozein jai edo erromerixatan egitten zan dantza. Gaur egun jai egunetako dantza rituala da: egun haundixetan egitten dana eta agintarixak aurresku dirala. Eibarren gerra ostian hasi zan galtzen eta 1967xan egin zan azkenengo aldiz; 1994an berreskuratu zan eta orain urtero egitten da San Juan egunian.
© Aitor Usobiaga
sokagin. iz. (TE). Cordelero,-a, que hace sogas. Sokagiñan zeregiña, harixak kiribillatzia.
sokatan egin. esap. (AN). Follar, joder, echar un polvo . Ha sokatan harrapau juen. Ik. jo, txolan egin.
© BUAko guztiak
sokatira. iz. (NA). Juego de dos bandos tirando de una cuerda; deporte rural que consiste en dos equipos tirando de los extremos de la misma cuerda. Sokatiran Arzeniegak euki juan ekipo gogorra. Baten gero hemen, Arzeniegan kontra eitteko seleziño bat ein juen, hemen Markiña ingurukuak eta giputxak eta ekarritta: Urtaiñ eta -orduantxe jeuan harri-jasotzen onduen eta laster boseuan ekitzeko-, Markiñako Leoia eta zera eta... Markiñan llenazo enormia frontoian; jente guztiak hemenguak irabaziko ebelakuan, eta jo-ta Arzeniegak ixa bertara Arzeniegaraiño eruan jittuan! Hamen sokatiria zer zan iñok be ez jekixan.
soldata. iz. (TE). Soldada, sueldo. "Se dice del [sueldo] que se paga a la gente de servicio" (TE, 659). Gaur da morroiari eta neskamiari soldatia ordaindu biharreko eguna. Ik. egunsari, jornal, nekesari, aloger, bihar-sari.
soldau [soldadu]. iz. (TE). Soldado. Hirugarren urtia daroia soldau Bitorixan gure gaztienak.
soldautza [soldadutza]. iz. (TE). Servicio militar. Erdera bako baserrittarrentzat, soldautzia ein biharra erbestian izan zan (eta da), aldats-gorarik haundiña. / Ni, Sevillan soldautzan izan nintzanian --diño Urkuzainek-- "kalamatxino" asko jandakua nok. (Zirik 33). / Behin, Donostiako "Caja de Reclutamiento"-an, Eibarko basarrittar bati [...] soldautzaruzkoan preguntau ei zetsan kapitanak ia zer ofizio eban. (Zirik 72).
soldiatzeko mailluka. iz. (ETNO). Martillo para soldar. Soldiatzeko sistema zaharrenian erabiltzen zan erraminttia. Galdaran ikatzakin egindako suakin berotuta erabiltzen zan. Zinkari puntia soldiatzeko, konparaziño baterako, soldiatzeko maillukia erabiltzen zan.
soldiau, soldiatze. iz. (ETNO). Soldar, estañear. Eztaiñua urtuta bi materixal batzia. Ik. eztaiñau, kandeleja.
solfio [solfeo]. iz. (TE). Solfeo. Herririk txikiñetan be, gazte askori solfiua erakutsi biharra (zeguan) elixako kantuetarako.