1 . sugar. 2 . sugar. iz. (OEH). Ardor, fervor, calor, vehemencia. Griña, berotasun haundixa.
Juan jakon hasierako berotasuna sugarretan bihurtzen. (Ibilt 463).
sugarretan. adlag. (OEH). Ardiendo. Sosegau eziñik sugarretan bizi zan. (Ibilt 484).
sugarri. iz. / izond. (AN). Vivificante, estimulante. Pizgarri.
Mahatsagandiko erarixa gure jolas ta pozkizun danen sugarri bizixa. (Ibilt 153).
sugei [sugai]. iz. (TE). Combustible, material para fuego. Sua egitteko materixala: adarrak, madalak, abarrak, supillak...
Oingo neguan, luze doia eta, sugeixa falta izango dogu. suharri. iz. (TE). Pedernal, sílex; piedra del fogón. Posporuen aurretik, suharrixagaz piztutzen zan pipia. suhatzak. iz. (ETNO). Tenacillas para piezas calientes, tenacillas para el fuego. Kurriken moduko burdiñazko tresnia, pieza bero, illinti, txingar, etab. oratzeko erabiltzen dana.
Gurizabalak tenplau bihar badira, suhatzak erabiltzia onena. Ik. burdinkato, orrikak, txirikin, kurrikak, tenazak. Suiñaga. b. iz. (TE). Suiñaga (caserío). Eibarkua, Agiña ballekua.
Suinaga, Agiña ballian dalakuan naiz. sukalde. iz. (TE). Cocina. Etxekoandriak aintzen dau sukaldian. / "Eup", egiñaz sukalderaiño sartu zan. Etxekoandria bere alaba gaztienakin afarixa maniatzen ziharduan leku ber-bertaraiño. (Zirik 118).
Ik. ezkatz. TEk diñuanez, hau berbiau da Eibarren erabiltzen dana: "En Eibar domina esta (...) forma" (TE, 344), eta ez, Agiñagan entzuten dan arren, ezkatza bere sinonimua.
sukalde popularrak. iz. (ETNO). Cocinas populares. 1914-1918 bittartian Eibarko industriak sekulako krisialdixak euki izan zittuan. Herrittar gehixenak gosiak zeguazen, eta udaletxiak sukalde popularrak ipini zittuan Untzagan bertan, eibartar guztiak merke-merke jan zeixen.
"Cocinas populares!" hori agertu zan "katorzian", gerria etorri zanian. Erdi edo hiru laren behintzat, geldittu ziran lanik barik Eibarren. Fronteria itxi ebanian Frantziak ez zoian grabaurik, damaskinaurik Frantziarutz eta armarik bez. Danak kalian edo gehixenak behintzat. Eta gose galantak pasau ziran. Eta sozialistak hiru eguazen orduan Ayuntamentuan, eta hórrek pentsau eben horixe sukalde popularrori ipintzia. Eta han, hutsa diruagaittik, bai bazkarixa eta bai afarixa lapikukadaka saltzen zan, merke-merke danendako. Ez zan bakarrik ha biharra ez eukenendako; eske eze herri guztiandako zan. Hori bi aldiz pasau da: bat hortxe egunotan, eta gero " mil novecientos veintian", huelgia egon zanian, bardiña ein zan; orduan be "cocina popular" ipini zan, eta lanik ez eukanak horixe rantxuori jaten eban hutsa diruagaz. Jateko onak, e!. Ik. krisis. Sumendixa [Sumendiaga]. b. iz. (TE). Sumendixa (caserío en las ofitas de Arrate). Goikua eta Behekua dagoz. Sumendixa, Garmendixa eta halakuak, antxiñako jentillen opa-eskintzeko tokixak ete dira? sumo [suma]. iz. (TE). Olfato, percepción. "Agudeza del olfato. Se emplea con referencia a los perros de caza" (TE, 666).
Erbi-txakur horren sumua, ezagutu danik fiñena. sur [sudur]. 1 . sur [sudur]. iz. (TE). Nariz. Arpegixan dogu, begi bixen azpittik surra. / Arrautzia deitzen zetsen bat juan zan behin Perikoitxua esaten zetsen sur, belarri eta iztarriko espezialistiagana. (Zirik 56)
2 . sur [sudur]. iz. (TE). Olfato, sentido del olfato. Txakurrak dauka surra fiña, gurian aldian zorrotza. sur fin. izond. (TE). De agudo sentido del olfato, de olfato fino. Surra bezin fiña bazendu belarrixa, hobe litzateke. sur haundi. izond. (TE). Narigudo,-a, narizotas. Ik. surluze. sur karakote. iz. (TE). Nariz aguileña. Famelixa haretako ume guztiak eben sur karakotia. Ik. karakote, kako. surluze [sudurluze]. izond. (TE). Narigudo,-a. Bizkai aldian badira ugari surluziak. Ik. sur haundi. surmotz [sudurmotz]. izond. (TE). Chato,-a; de cara aplanada. "Txatua, que también decimos en Eibar, es lo mismo que los que dicen kamuza" (TE, 666).
Markiñako surmotza, aizkolari erremia. surmotz horrek aintzen deuk hiri. esap. (TE). "Se reprocha así a los descarados, suponiendo que los chatos lo son siempre". (TE).
Surmotz horrek aintzen deuk hiri, lotsagabiorri, hik darabixan zaratia!
Gitxi erabilia.
surzillo [sudurzulo]. iz. (TE). Fosa nasal, agujero de la nariz. "Ventanas de la nariz" (TE, 666).
Lotan, surzilluetatik hartzen dogu arnasia. susmau, susmatze (susmatutze) [susmatu]. du ad. (TE). Sospechar, recelar; imaginar, presentir; notar, percibir. Itxuriak eta aztarrenak erainda, norbaitten edo zerbaitten gaiñian zeozer (ona ez dana) pentsau; susmua hartu.
Urriñetik susmau eban zer ebillen etxe barruan. / Hortik etorri jakon susmatutzia emaztiak zer zerebixan. / Susmau barik gizonak erebixan aixelkokerixia. (Ibilt 470).
/ Susmau ebanian bateronbat hurreratzen zala ixillixan. (Ibilt 468).
Ik. somau, susmua hartu. susmo. iz. Sospecha, recelo; percepción. Zeozen gaiñeko ustia, batez be txarra, aztarren hutsetan oiñarritzen dana. Errezelua.
Beti susmotan daguan personia da, bere kalterako. / Bere susmua guztiz osatu guran. (Ibilt 483).
susmua hartu. esap. (NA). Sospechar, recelar; imaginar. Lehenguak ikusitta, hasieratik hartu netsan irutxurran susmua. Ik. igarri, somau, susmau. |