solo [soro]. iz. (TE). Terreno labrado, campo de cultivo, tierra labrada. Soluan dira etxeko danak laixetan, eguna zabaldu danetik. / "Sailla", "ortua" eta "solua", danak dira antzerakuak. Anton. larralde. Ik. erain, sail. Eibarko berba normalak solo eta sail dira.
solotu, solotze [sorotu]. du ad. (TE). Convertir en sembradío, labrar la tierra. Txaria erre eta atxurtuta gero sail haundi bat solotu dabe, famelixia gehittu danetik. soltau, soltatze [soltatu]. da/du ad. (TE). Desatar; soltar(se), librar(se); soltar palabras, frases. Txakurra katetik soltaizu (eskatizu). / Es dozu ondo ein, lotuta zan astua soltatzia. / Senera etorrena hasi zan berbak soltatzen da, esan eban: [...]. (Zirik 75).
/ Neskiak holako erretolika luze batzuek soltau ondoren [...]. (Zirik 107).
/ Hurrengo egunian juan zan dotriñara ta soltau zetsazen abadiari "berorikada" batzuek. (Zirik 79).
/ Hala be, iñoiz lagunen batek soltatzen zetsan: [...]. (Zirik 125).
Ik. eskatu, librau. solte. 1 . solte. adlag. (TE). Suelto,-a; libre. Landa zabaletan, iskuak solte zebizen... Ik. libre, amain emonda. 2 . solte (suelto). iz. (NA). Baile suelto. Mendi-erromerixa guztietan igual bi soiñojole, baiña danian trikitrixak, dana sueltua!. / Arrate egunian be sasoi baten ez zan egoten agarraurik. Bakar-bakarrik soltia; bestia prohibiduta eguan. Ik. dantza-solte. soluan beherakua. iz. (TE). Tonada rústica. Azkenian, "Soluan beherakua" jo eben erromerixia amaitzeko. somantia emon / hartu. esap. (EEE). Dar palo, dar una paliza, vencer. "Jipoia eman, hartu. Zigor fisikoa ez ezik, lehiaketetan-eta irabazi edo galdu ere esan nahi du" (EEE, 50). Astelenan horrek hartu eban somantia ez zan badaezpadakua izan. somau, somatze [sumatu]. du ad. (TE). Percibir, sentir; notar, darse cuenta; adivinar. Sentimenen bat sentidu; zeozeri antza hartu, zeozer igarri.
Taberna inguruetan somatzen nittuan beti. / Zer darabigun somatzia nahikua, dana bertan behera lagatzeko. / Bestiak somau eban haren autua batu biharra. (Zirik 37).
Ik. igarri, susmau, susmua hartu, sentidu. sonbriatzaille. iz. (ETNO). Sombreador,-a. Damaskinauan, sonbriatzia zeregintzat dabena.
Sonbriatzailliak gitxi, baiña bazeguazen; perliatzen baiño gitxiago baiña baziran sonbriatzen bakarrik jardutzen ebenak be. sonbriau, sonbriatze. du ad. (ETNO). Sombrear. Damaskinauan 4. eragiketia: erliebe itxuria emoteko modelau antzeko bat.
Holan amaitzen da damaskinauko bihar asko, perliaua eruaten ez badau. Ik. damaskinau-eragiketak, matiau, perliau. sopera. iz. (OEH). Sopera. Soperian lazkotxe kirten bateko ontzi haundi bat. (Zirik 82).
/ Soperian lazkotxe kirten bateko ontzi haundi bat. (Zirik 82).
sopin. izond. (ETNO). Apelmazado,-a; tierra húmeda y pegajosa. Ogixan mamiña gogorra eta umel-tankerakua danian. Lurra, eta masa moroko guztietan erabili leike. Ik. erpil, zopil, trillo, tringo, zotal. sopitta. iz. (ETNO). Remiendo. Adabakiña, narru zatixa, gehixenbat abarkak konpontzeko erabiltzen ziran narru-txatalak.
Ik. abarkol, abarkugal, zozki. sor. sorba (sobra). iz. (ETNO). Ramo de San Juan. Ortuarixakin eta lorekin egitten da erramilletia. San Juan egunian bedeinkatzera eruan, eta urte guztian etxia babestuko dau. Hurrengo urteko San Juan suan erretzeko da.
San Juan sorbia egitteko larrosia, lirixua, mielua, garixa, artua, berakatza eta kipulia erabiltzen genduazen. / Lorak batzen genduzen San Juan sorbia eitteko geuk. Sanjuanetako sorbia bedinkatzeko. Krabeliña txiki-txikixa, eta gero hari berakatza-ta, kipulia-ta, garixa-ta, artua-ta... Horrek gehitzen jakozen hara sorbiari, eta ha gero Arratera bedinkatzera. sorgin. 1 . sorgin. iz. (TE). Bruja. Sorgiña, batzuetan andrakume zuri ederra; beste batzuetan, atso zahar baltz zatarra. / Kurutzia eiñ egurrakin, erramua sartu bertan, eta atian josi ultziakin. Atian ipintzen zuan, etxiak suertia euki deixan, sorgiñak-eta kentzeko. Lehenago sorgiñak eguazen! Ez dozue entzun sekula sorgiñik? Lehenago, gure aittak sorgiñen ipuiñak demasak kontatzen zittuan! Sorgiñak abadiak ipintzen zittuen, jentiari fedia emon deixon. Etxietara juan, kate haundixekin; ta sorgiñak ziralakuan, errezatzen danak belauniko. Edo bidera urten izara haundi bategaz tapauta, jentia billurtzeko... Abadiak ipinittako gauzak zittuan horrek. Gero hau etorri zuan, pistolia bai? Eta pistolia etorri zanian, orduantxe amaittu zittuan danak horrek. Pistoliak akabau zittuan danak! Baiña lehenago sorgiñak? Sorgiñekin billurtuta jentia! Ene! Ta Anbotoko Señoria lehengo zaharrak be sentitzen juen. Baiña hori be izan bihar zuan tranpia: nik entzunda dakat aitari, arrano zaharrak hartu, su emon, eta Anbotoko Señoria zalakuan danak sustauta. Ik. Anbotoko Señora, Baso Jaun, lamiña, jentil. "Inguruko herrixetan jaso dogunez, Eibarren suzko armak egitten hasi
ziranian desagertu ei ziran sorgiñak hemen inguruko mendixetatik. Hala
ta guztiz be, beste berba batzuetan geratzen da lehenago bizi-bizirik
zeguan siñiskeren aztarrena, toponimuetan (sorgin-zulo) zein landara izenetan: sorgin-bedar, sorgin-ira, sorgin-itsuski... Itxuria antxiña-antxiña sorgiñak orrazteko erabiltzen zeben kardulatzari be sorgin-orrazixa esaten jako "(ETNO).
2 . sorgin. izond. (TE). Encantador,-a, hechicero,-a. "Dícese comunmente de los niños" (TE, 661). Hara hau ume sorgiña! Laztanka jango neuke! 3 . sorgin. izond. (NA). Mala, bruja, arpía. Andrazkuei destaiñaz deitzeko, gaiztuak diranian; baiña animalixei be esaten jakue.
Urten ein dabe [itxituratik]?!, horrek behi sorgiñok! Sartu be, nahi daben lekutik eitten dia horrek!. 4 . sorgin. izond. (OEH). Embrujado,-a, mágico,-a. Zaldunorrek sentidu eban gaiñeko estalkixa kentzen zetsala bateron baten esku sorgiña bittarte. (Ibilt 467).
sorgin-bedar. iz. (TE). Belladona (Atropa belladona?). Sorgin-bedarra begiko miñandako. sorgin-egur. iz. (ETNO). Evónimo (Euonymus europaeus). sorgin-ira. iz. (ETNO). Helecho hembra (Athyrium filix-femina). Ik. sorgin-garo. sorgin-orratz. iz. (ETNO). Libélula. Ik. begixak ataratzeko, orratz. sorgin-orrazi (sorgin-orratzi). iz. (TE). Cardo borriquero (Dipsacus fullonum). Sorgin-orratzixa baiño latzagua zan ha andrakumia. Ik. kardulatz, asto-kardo, sorgin-orrazixa baiño latzagua. |