Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
huslari (hutslari). iz. (TE). Persona que falla. Ehiztari artian huts asko egitten dabena. Porrot egitten dabena sarri bere asmuetan. (AN). / "En el deporte cinegético, el que habitualmente yerra la pieza" (TE, 721). Ehitzarixen artian, Antxuelo zan hutslari onena. / [...] ta erostaille Antxuelo bezin huslarixa. (Ibilt 50).  Egille huslari. (Ibilt 381).
hustu, huste ( hustutze). da/du ad. (TE). Vaciar, agotar. Azunbreko pitxarra jarri eta aldi baten hustu dau. / Asmau dabe kunbua hustutzia, garbittu ein bihar dala eta. / Etxia hustu ta tabernia aberastu. (Zirik 120).
huts.
1 . huts. iz. (TE). Nada, vacío. Jaungoikuak, sei egunian, hutsetik atara zittuan gauza guztiak.
2 . huts. iz. (TE). Falta, error, desacierto, equivocación, fallo . Orduan, parkatu juez jauna oker ibili banaiz eta atso honekin hutsa zuzendu bihar dot. (Zirik 50). / Behinguan igarritta Dukesiak hitz honegaz huts lotsagarrixa eiñ ebana, ez zetsan utzi Zaldunari bere erantzuna amaitzen. (Ibilt 477). Ik. erru, falta, hutsegin, kulpa.
3 . huts. zenbtz. (TE). Nada; casi nada, poca cosa. Ezebez ixa; oso gitxi. Hain frankua dala diñue, eta neri hutsa emon desta. / Diruak amaittu zekixozen zain zan etxekalte haren anai nausixa, haren lurrak hutsian beregantzeko. / Erromerixan ardaua hutsian emoten hasi ziran. / Dukesia [...] gorrittu zan pentsaurik hurrian erebixala eta hutsa bihar ebala gauzia garaitzeko. (Ibilt 477).
4 . huts. izond. (TE). Vacío,-a, hueco,-a. Andra ederra baiña burua, ez ariña, hutsa (baiño).
5 . huts. izond. (TE). Sólo,-a, neto,-a, puro,-a; total, de remate; desprovisto,-a (de). Graduatzailletzat hartu leike, osotasuna, ziherotasuna aitzen emoteko. Akademismu hutsa euskerian heriotzia izango litzake . (Zirik 7). / Mari Piparmin-ek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin hutsa zalako) hara nun [...]. (Zirik 49). Ik. kakuts.  Berba batzuen bigarren elementutzat erabiltzen da, "determinante en algunos toponímicos, en la significación de, todo, puro" (TE, 720): "Leputsa, Txarautsa, gaiñutsa..." (TE, 720).
huts egin. du ad. (TE). Errar, fallar; no acertar; faltar, no asistir. Huts eiñ eban pelotia eta tantua galdu eban. / Gizonana da gauza askotan huts eittia. / Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30). / Goizian goiz, eziñ huts eiñdako ehiza-aldi baten partian izan bihar zala. (Ibilt 484). / [Relijiñuan] Bere oiñarrixak ez dau hutsik eingo, gizonak ustez eta andrazkuak benetan aintzen izan deittian artian lurrian. (Ibilt 469). Ik. kale egin.
huts egin barik. esap. (TE). Sin falta. Domeka guztietan, huts ein barik, etortzen zan bazkaittara.
hutsa. interj.-zenbtz. (AN). Menos mal. Zeozen larrittasuna arintzeko erabltzen da. Gaitz erdi; eskerrak. Eta hutsa, gauzia balitza beiñipehin, gabe odola jausi. (Ibilt 249).
hutsan hurrengo. izlag. (TE). Insignificante, irrisorio,-a, de poco valor; cero a la izquierda. Barrena Txikiko azeliñia, hutsan hurrengua.
hutsan truke. esap. (AS). Gratis, de balde, gratuitamente.
hutsezko. izlag. (OEH). De puro, de mero, de simple. Tenpleko lurrunak beneno hutsezkuak dittuk.
hutsegin (hutsein). iz. (TE). Error, falta, equivocación. Danok dittugu geure hutseiñak. / Geure hutseiñak daroiaguz atzeko zorruan; iñonak aurrekuan. Ik. erru, falta, kulpa, huts.
hutseratu, hutseratze ( hutseratutze). da/du ad. (TE). Reducir a la nada, vaciar; anular. Ezerezian laga. Ezereztu. Aurtengo agorrakin, hutseratu da ibaixa. / Hutseratu desta nere irabazixa. / Haren moduan dirua bota ezkero, bihar-biharrekua hutseratutzia. / [...] gau zatar bateko amesa balitza letz hutseratu. (Ibilt 27).
hutsik. adlag. (TE). Vacío,-a, sin nada. Banator berriz be hutsik, Ameriketan zihar izan arren. / Iretargixa hutsik egongo dalakuan hago ala? (Zirik 23). / Fraille lotsagabia hutsik bialdu etorri zan bidetik. (Ibilt 469).
huts-hutsik. adlag. (OEH). Solamente, meramente, puramente. Euskal-dantzarixak euskeraz ez jakitzia: ogixa huts-hutsik mausta-mausta jatia modukua dok. (Zirik 41).
hutsuna [hutsune]. iz. (TE). Hueco, laguna, vacío; carencia, falta, defecto. Lekuzko esanguria dauka normalian, baiña figuradua be hartu leike. Bide hortatik hutsuna bat dago zaindu biharrekua. / Zure liburuak, nere ustez, hutsuna bat dauka. / Ba, ze esango detsut ba? etxe batek be euki leike hutsuna bat igual e, jarleko gitxi ero, butaka gitxi ero... hutsunia, e?. / Gaitz batek gortuta laga arren, ez zetsan hutsuna honek gitxitu, ez ofiziuan albidaderik eta ez ostiango gauzetan aurrera urtetzeko ahaltasun zorrotza. (Ibilt 469).