hainbat (hanbat). zenbtz. (TE). Tanto(s), tanta(s); tanto. Kaitano, hainbat gauzatan besterik ez lakua. hainbat ... -ago (hainbat ... -ao). adlag. (TE). Tanto peor/mejor. Hainbat txarrago zer eitten ziharduan baekixan. hainbat ... -en (hanbat ). adlag. (TE). Lo más posible. Hainbat lasterren etorri zaittez. / Hainbat gehixen ekarrizu. Hainbat lasterren, hainbat ariñen, hainbat bizkorren erakuak ixa lexikalizauta dagoz.
hainbat lehen. adlag. (TE). Cuanto antes. Hainbat lehen amaittu gura neuke zure soiñekua. Ik. lehenbailehen. hainbeste. zenbtz. (TE). Tanta(s); tanto(s). Ez neban uste hainbeste diru zenduanik. / Hainbeste bidar erreguturik, baietzera jarri neban. Ik. beste hainbeste. hainbestian. adlag. (AS). Medianamente, regular, ni bien ni mal, tirando . Moduzko esangura neutrua dauka, ez ondo eta ez txarto.
Hainbestian egin dabela examiña esan desta Patxik. / Jan da edanian dirua emotiari be, tira, hainbestian zeritxon; baña, zeri ta medikutzari. (Zirik 52).
hainbestian iritxi. esap. (EEE). Admitir, consentir hasta cierto punto. "Zerbait balekotzat hartu, zerbaiti nolabaiteko oneritzia eman" (EEE, 18).
Jan eta edanian dirua emotiari tira, hainbestian zeritxon; baiña zeri eta medikutzari?! haixau, haixatze. da ad. (NA). Formarse gases en el estómago. Ganauei eta personei pasatzen jakue, tripia haundi-haundi geratzen jakuenian, miñ haundixakin. Ganauei haixiak kentzeko askotan gomatxo bat sartzen jakue ipurdittik, eta iñoiz tripan zulo txiki bat ein be bai. Personei, ostiango bedar-urak hartuta eta ejerziziua einda pasatzen jakue.
haixe (haize) [haize]. 1 . haixe (haize) [haize]. iz. (TE). Viento. Itsasaldetik datorren haizia, ongi etorria udan. Ik. ifar-haixe, ifar, andra-haixe. Gehixenetan, haize > haixe ahoskatzen da Eibarren.
2 . haixe [haize]. iz. (IL). Pájaros en la cabeza (coloq). Txorixak buruan.
Buruan haixia daukazu zuk. edur-haixe. iz. (ETNO). Viento frío que anuncia nieve. Edurra dakarren haixia, oso hotza, ez oso umela, edurra egiñ aurretik igartzen dana.
Ik. edur. euri-haixe [euri-haize]. iz. (TE). Viento que precede a la lluvia. Trunboiak eta frontiak heldu aurretik agertzen dan haixe gogorra, gehixenetan hego-mendebaldekua. Egualdixa aldatu egin bihar dala esaten deskuan haixia (ETNO). / "Viento que precede a la lluvia" (TE, 361).
Euri-haixia darabill eta eguardixa baiño lehen izango da zaparradia. Ik. ifar, norde, hegoi. haixe epel. iz. (NA). Viento templado/cálido. Haixe epelakin pasiora juan leike. haixe fresko (haixe presko). iz. (NA). Viento fresco, no muy frío. Haixe freskua hobe, hegoia baiño. haixe gorri (haize gorri). iz. (EEE). Cierzo, viento frío. Haixe hotza.
Arpegixa ebateko moduko haixe-gorrixa ebillen orduan sasoian. haixe haundi. iz. (ETNO). Vendabal, ventolera, ventisca, viento fuerte. Haixe-haundixakin kontuz!, teillatua be airau leike. Ik. mendabal. haixe-bolada. iz. (ETNO). Ventolera, ráfaga de viento. Haixe-bolada demasa!: uste eze, danak aurrian eruan bihar dittuala!. Ik. mendabal. haixe-pasa. iz. (ETNO). Corriente de viento/aire. Guk beti "haixe-pasia" esan dogu, "korriente"-rik guk ez dogu ohittu. Ik. firi-firi, fio. haixe-zulo (haize-zulo). 1 . haixe-zulo (haize-zulo). iz. (TE). Poro de la pieza fundida. Galdaketaz egindako piezetan, solidotzian harrapauta geratu diran gas-burbuillak lagatako zuluak (ETNO). / "Fundición: burbujas de aire que quedan aprisionadas en las piezas fundidas" (TE, 118).
Haixe-zulua dauka pieza honek eta erreusetara botaizu. / Azkeneko labakadan egindako piezak haixe-zulua besterik ez jakek. / Aho zorrozdun erremintxia be ederto jaten dau haixe-zulodun pieziak. Bai ba, haixe-zuluak haria eukitzen dau eta txar-txarra da biharrerako. / Materixal honek haize-zulua jaukak, ez dok ona. 2 . haixe-zulo. iz. (IL). Achaque. (Irud.) "Pertsona bat gaixo samar edo hondatuta dabillenian be esan izan da argot itxuran" (IL, 53).
Itxura ona daukatela? baiña barrua haixe-zuloz beteta. haixetxo. iz. (ETNO). Brisa. Eibarren bero baiña Deban gustora, haixetxua zeguan. haixia atara (haixia etara). du ad. (TE). Levantar viento. Batera-batera haixe gogorra atara dau, eta itsasuan diranak estu biharko dabe. haixia emon. esap. (AS). Hacer concebir deseos descabellados. Ezeixozu haixerik emon, arrazoia dakala pentsatuko dau eta. haixia ibili. da ad. (TE). Correr viento. Haixe epel-epela dabill, eta ez jako igartzen neguari. haixiak erabili. esap. (TE). Tener intenciones de hacer algo. Zeozetarako asmotan ibili (EEE).
Haixiak erebixazen ezkontzeko. / Haixiak darabiz etxetik kanpora iges egitteko. hego-haixe (hego-haize). iz. (TE). Viento solano; viento sur. Hego-haiziak garbitzen dau zeru-azpi guztia, eta urriñeko mendixak hurrago balitzaz letz ikusten dira orduan. / Hego-haizia atara dau, eta edurrok zihero urtu dira berihalaxe. Ik. andra-haixe, hegoi, zoro-haixe. itsas-haixe (itsos-haixe). iz. (TE). Viento noroeste; brisa del mar. Itsasotik sartzen dan haixia, gehixenetan freskua eta umela (ETNO).
Arrasalderutz joten dau itsas-haixiak. Ik. haixetxo. sorgin-haixe. iz. (ETNO). Remolino de viento; torbellino. Zurrunbillua egitten daben haixia.
haixebe (haixepe) [haizebe]. iz. (TE). Sotavento; socaire. Gure mendixetako zugatzak orritsuak dira. Hortik hainbeste orbel neguan haixebietan. Badirudi berba hau erdi galduta daguala.
haixeleku. iz. (TE). Lugar de mucho viento, ventoso. Leku haixetsua, haixiak sarri joten daben ingurunia (ETNO). / "Punto batido por los vientos" (TE, 118).
Izua, haixeleku haundixa. haixetsu [haizetsu]. haixezko. iz. (ETNO). Carabina de aire comprimido; escopeta de aire comprimido. Haixezko eskopetia, haixe konprimiduan eragiñez jaurtigaixa botatzen dabena.
Haixezkuak Nobertotxuanian eta Baskaranenian egitten ziran. / Harek haixezkuak egitten zittuan, karabiñak; baiña txofer eta guzti ibiltzen zan, e?!. / Kazan, aitta zanakin, ume-umetatik. Aitta etortzen zan oillagorrekin goixian, eta arratsaldian ni beran eskopetiakin mendira. Beti! Eta haixezkuakin... Haixezkuakin kanpeoia nitzuan Haixezkuakin daneri irabazten netsen nik. Txori pillua. Haixezkuakin hamen kaleko txori guztiak hiltzen nittuan nik. Oin, egon be bai, e? Txorixa zeguan orduan ugeri! haixiak [haiziak]. iz. (TE). Flato, gases. Umetxu honek haixiak darabiz, lo eitten lagatzen ez detsela. Digestiñokua danian pluralian erabiltzen da gehixenetan. haiza-harri. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Bergamallua edo bergamazua be deitzen jako.
Labian atze aldian daguan harrizko hormia da, toberia edo haixebidia daroiana, hauspotegixa suan eragiñetik babesteko. Ik. bergamaillu, bergamazo. Mo: aisa-arrija
haizearka. iz. (ETNO). Caja de agua; trompa. Haixia emoteko, hauspuen ordezko sistemia; tutu bertikal batetik arkara jausten dan urak, arkia betiaz haixiari bultza egitten detsana. Burdiñoletako berbia da.
Ur txipriztiñez nahastautako haixia botatzen dau sutegira eta mesede egitten detsa burdingaixa erreduzitzeko erreakziño kimikuari. Ejenpluan ez dago berbia sartuta, baiña ostian daukan balixo etnografikuagaittik halan laga dogu.
haizeola. iz. (ETNO). Ferrería de monte; ferrería en seco. Ur-indarra erabiltzia asmau aurretiko ola zaharra, basuan zeguana eta, jakiña, urik barik zebillena.
Gure aurrekueri entzundakua da, mendixetako burdiña-laberi "jentil-olak" eta "haizeolak" esaten zetsela (Lab-k Zerainen jasua). Ik. burdiñola, ola, agorrola, zeharrola. haizpe (haxpe) [haizpe]. iz. (OEH). Lugar bajo peña. Plaentxiatarrak, haizpietan peskan eitten zaliak dira. (Zirik 38).
haizpekuetan (hatxpekuetan) [haizpekoetan]. adlag. (TE). Método / técnica de pesca a mano. "Se decía del método de pescar sumergiéndose en el agua y sorprendiendo la pesca con las manos en los intersticios de los peñascos rodados en el cauce del río" (TE, 189).
Hatxpekuetan Osintxutik Mendarora, Ferruel nausi. haizpekuetan egin (haxpekuetan egin) [haizpekoetan egin]. esap. (TE). Pescar a manos limpias; pescar sumergido y entre peñas. "Era pescar a manos limpias, sumergiéndose en el agua y yendo a buscar la pesca en sus refugios de los intersticios de las peñas rodadas al cauce" (TE, 118).
Haitzpekuetan, Ferruel lakorik ez da ezagutu. hako [harako]. izlag. (OEH). El tal/la tal; menudo! . "Exclamativo;como zelako, zelango, etc." (OEH).
--Hako itxura bakua. Zein dozue hori aguriori? --preguntau zetsen konbidauak. (Zirik 62).
hala. adlag. (TE). Así, de esta manera. Halan, era honetan.
Hala, eta ez bestera, ein biharrekua zan hori.
Ik. halan. hala ... eta hala .... junt. (TE). Tanto como ; tanto cuanto . Hala gizonak eta hala andrak, eskubide bardiñak dittue gaur legian aurrian. hala be. 1 . hala be (halan da be) [hala ere]. lok. (TE). A pesar de todo; así y todo; con todo; sin embargo. Hainbeste diru eta hala be kontentu ez. Ik. hala eta guzti. hala eta guzti (hala ta guzti, hala eta guzti be). lok. (TE). A pesar de todo, no obstante; así y todo. Egun bidar jausi zan, eta hala ta guzti berak irabazi eban jokua. Ik. eta guzti be. hala-halako. izlag. (OEH). Mediano, -a, mediocre, regular . Musikiak pe azkenerako hala-halakuak urtetzen dau. (Zirik 20).
halabihar [halabehar]. iz. (TE). Destino, hado, sino. Halabiharra izan zan, baketan bizi giñan herrittik betiko urten biharra. Ik. gu-gaiñetiko, bihar-biharreko. halabiharrian. adlag. (TE). Casualmente, por casualidad. Urkuzura noiala, halabiharrian topau neban nere emaztia izango zana. halako. izlag. (TE). Semejante, tal; como aquel/-lla/-llo. Halako gizon esturik ez dot bizixan ikusi. / Iñoiz (ez dot) ezagutu beste gaizto bat halakua... / Baekixan abadiak zelan berba ein bere herrixari: zelako lapiko, halako tapa. (Zirik 43).
/ Esr. Zelako lapiko, halako tapa.
Ik. halan, holako, sekula. Goi maillako gradua aitzen emoten dau bardintasun itxuria daukan arren.
halako baten (halakon baten, halakoren baten). adlag. (TE). En una de esas; por fin. Halako baten agertu zan urriñian ardi galdua. Ik. noizbait, noiz edo noiz, noizbaitten. halako eta holako. esap. (TE). Fulano y mengano. Halakok eta holakok ziñuen zu guzurti bat zarala. |