Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
harrapatzen. iz. (IL). A pillar (juego). Jokua da. Talde bi egitten ziran eta alkar harrapatzen ahalegintzen giñan, harrapautakua norberan esparraura eruaten. Alkarren atzian itzalezko antxitxiketak egitten genduzen eta, etara kontuak, talde batak bestia desegiñ artian ez giñan gelditzen.  Batzuetan Guardi-zibillak eta lapurrak be esaten zan, erderazko a policías y ladrones-en antzera.
harrapatzen egin. du ad. (ETNO). Jugar a pillar. Harrapatzen ein deigun afaittarako ordura arte
harrapau, harrapatze [harrapatu]. du ad. (TE). Atrapar, coger; alcanzar, dar alcance; sorprender, pillar, pescar. Guzurretan harrapau neban. / Harrapau dabe lapurra. / Ez juat izan erreza zuek harrapatzia. Ik. atrapau.  "Car il arrapoit l'un par les jambes, l'autre par les espaules... Rabelais. Gargantúa, Lib. 1. Chap. XXXVIII" (TE, 164).
harrasi [harresi]. iz. (ETNO). Muralla (método de pesca). Errekan bertan harrasi txiki bi egitten ziran, eta erdixan saria edo antzerako zeozer ipintzen zan. Errekan gora igo eta arraiñak harresixetarutz eruaten ziran, sarian harrapatu arte. Harrasixa joten ibili gaittuk, eta loiña batzuk hartu jittuagu illuntzian jateko.
harrezkero (harrezkeriok, harrezkerik). adlag. (TE). Desde entonces. Harrezkero, gehixago ez da agertu gurera. / Behin baten amaittu ziran gure estuasunak; harrezkero beste nasaittasun baten bizi gara. / Orkatillia trokau jata eta harrezkerik herrenka nabill. / Harrezkerik, alabaiña, zuzen ibiltzen ikasi eban. Ik. diruzale.
harri.
© Aitor Usobiaga
1 . harri. iz. (TE). Piedra. Eibarko elixia eitteko harrixa, Eitzatik hurrian atara eben.
2 . harri. iz. (TE). Artesa de piedra; fregadera. "Artesa de piedra en las cocinas antiguas" (TE, 168). Goiz guztian harrittik urten barik nago, hainbeste ontzi garbittu biharrekin. / Ekarrizu harriko moltsua hau garbittu deiran. / Laga horrek ontzixok harrixan.
3 . harri. iz. (TE). Losa. Harrizko lozia, harlozia. "Piedra o losa en el río para lavar la ropa" (TE, 168). Ibaixan zapixak joteko harrixa, goizago juanda hartu neban. Ik. harloza.
4 . harri. iz. (TE). Pedrisco, granizo grueso. Harriabarra, txingor larrixa. Haiñ hazixa izan da gaurko txingorra, harrixa be esan zaikixon. / Ni baten aittari hanka eindda nago mendittik. Jun giñen ota-elbitzan eske esparru batera, Urko partera. Ta Oiz partetik harrixak ekarren hots bat...! Ta, "Aitta! Harrixa dator, harrixa dator!" ta "Ez, hona orduko... Hara joiek, hara joiek! Trumona hara joiek." Ta trumoie ekin ta erromara orduko, ni estutute egon, ta etxera ni! Aitta burdixa eusten egon bera, itxuli ez deiñ. Ta nik kasorik bez! Etxera ni!, "Echando chichas"! [Arriau] orduko etxera heldu nitzen ni! Ama zana jun zan aittagana. Ta aitta erromaran, arantzien kontra han eguan geldi! Burkada horrekin! Harrixa haundixa ez eban eiñ han, baiña hotsa zelan ekarren harrixek?! Aitta zanak kasorik bez harrixei! Aitta guria sanua zan itzela!. Ik. harriabar, txingor.
5 . harri. iz. (ETNO). Muela de esmeril. Ale urratzaille gogorrez eta aglomeratzaillez osatutako erreminttia. Aho edo sorbatz askotariko erreminttia dala esan leike. Harriko biharrak neketsuak, zikiñak eta osasunerako txarrak dira. Horretxegaittik ahal daben guztiak zirkiñ egitten detse bihar horri. / Harriko biharra txarra da beti. Gaiñera bat argi ez badabil esmerilla sartzen jako begixan. Ik. deztera, esku-harri, harri.
6 . harri. iz. (ETNO). Piedra de limpiar; piedra esmeril. Soldiatzen erabilittako maillukia garbitzeko erabiltzen zan harrixa. Ekarrirak maillukia garbitzeko harrixa, sutatik ontxe etara juat eta dana zikiña jaukak: honekin ezin juat ezer soldiau. Ik. deztera, esku-harri, harri.
esku-harri. iz. (ETNO). Barrita de piedra de esmeril; afilador de mano. Taillarretako berbia da. Pasaixok pixkat esku-harrixa, ia leuntzen dan. Ik. deztera, harri, harri.
estal-harri. iz. (TE). Piedra de cobertura. Eta zapatu biharamonian, Maria Magdalakua etorri zan goiz, egunsentixa baiño lehen, monumentura, eta ikusi eban estal-harrixa alboratuta (Juan, 20. 1). Ik. tapa, estalki.
har-baso. iz. (TE). Pedrera; peñascal. Hemendiko aldetik, dana har-basua da.
harri-berde. iz. (ETNO). Sulfato de cobre.
harri-jasotzaille [harri-jasotzaile]. iz. (TE). Levantador,-a de piedras. Sanson beziñ indartsua Itziarko harri-jasotzaillia. / Jose Retolaza, Iturrino, fama haundikua zuan hemen, harri-jasotzailliak preparatzen, aixkolarixak eta idi-probak.... Ik. karga-jasotzaille.
harri-jasotze. iz. (TE). Levantamiento de piedras. Harri-jasotzia, indar-joko gogorra. Ik. karga-jasotze.
harri-koskor. iz. (TE). Piedra, guijarro, piedrecilla, ripio, cascajo. Batzuetan mendixak ez detse trabarik eitten, eta beste batzuetan harri-koskor bat dabe nahikua milla atxekixa ipintzeko. Ik. koskor.
harri-kubiko. iz. (NA). Piedra cuadrada para levantamiento de pesos. Harek orduan berrogeta hamalau urtekiñ harek eiñ eban markia eitteko! hamalau arrua, harri-kubikuakiñ!
harri-maillu. iz. (ETNO). Mazo para romper piedras. Bati "porria" esaten jako eta beste bati "harri-maillua", honako punta zorrotzaguak daukazana, harrixa zatitzeko erabiltzen dana: harri-maillua. Ik. harpiko.
harrixa batu. esap. (TE). Arruinarse; atraer la desgracia / la ruina. Haren aurrian esan dittuan berbegaz, harrixa batu detsa bere buruari. Ik. harriabarra batu.
harrixa egin. du ad. (TE). Granizar piedra. Buruan dot San Lorenzo egun baten zelako harrixa eiñ eban, gure ortuan aza-landarak jarri eta ordu bete baiño lehen.
harrixa jaurti. esap. (TE). Arrojar la piedra. Pekaturik gabe danak jaurti deixala lehenengo harrixa.
harriabar.
1 . harriabar. iz. (TE). Pedrisco, granizo grueso. Harrixa, txingor larrixa. Harriabarra dator Elosu aldetik. Ik. txingor, harri.
2 . harriabar. iz. (TE). Adversidad, desgracia, infortunio. Harriabarra galanta badatorkigu zuk ein dozunagaz. Ik. harriabarra batu.
harriabarra batu. esap. (TE). Arruinarse; atraer la desgracia / la ruina. Kalte haundixa batu edo ekarri. Jokuakin harriabarra batu detsa bere buruari. Ik. harrixa batu.
harriarte. iz. (TE). Lugar de mucha piedra. Harriarte lakarra da ha inguru guztia.
harrigarri. izond. (TE). Asombroso,-a, sorprendente. Harrigarrixa harek zittuan beste gauza eder. / Ikusirik señorian jabetasun harrigarrixa eta eziñ ukaturik egixa, hasi zan parka eskeka. (Ibilt 466). Ik. ikaragarri, miragarri.
harrigiltza. iz. (ETNO). Clave del arco. Arkuan giltza. Suharrizko giltza. Armerixako berbia da.
harrika.
1 . harrika. adlag. (TE). A pedradas. San Esteban, lehelengo kredo barrixagaittik bizixa emon eban gizona, harrika hill eben. / Gutxi falta izan ei jakuen harrika hasteko be. (Zirik 40).
2 . harrika. adlag. (NA). Agarrar la pelota y lanzar (no permitido en la pelota a mano) . Pelotako berbia da. Joko zikiña esku-pelotan: pelotia harrika jaurtitzia Pelotia harrika jaurtzia, atxiki da hori. Ik. eskuzabal hartu / jo, atxiki.
harrika bota / jaurti. esap. (TE). Tirar, arrojar. Bere ondasunak harrika jaurti zittuan eta gero eskian agertu zan.
harrika egin. dio ad. (TE). Apedrear, tirar piedras a alguien o algo. Erromerixatik neskiari bere etxerutz laguntzera juan, eta auzoko mutillak harrika ein zetsen.
harrikada (harrikara). iz. (TE). Pedrada. Harrikadia emon zetsan bekoki erdi-erdixan. / Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; harrikadia bekokixan; erderakadia harek, eta zuk euskerakadia.
harrikatz (harri-ikatz, harriketz). iz. (TE). Carbón mineral; hulla. "Carbón de piedra" (TE, 167). Harri-ikatza agertu zanian, beheko egurrezko sua galdu zan zihero. / Piezak gorittutzia, harrikatzagaz errezago egur-ikatzakin baiño. / Harrikatza ugaritzen ez badok larri biharko juagu. Edurtzekin Asturiastik trenak etorri ezinda ei daguaz eta barkuak ibiltzeko, itsasua ez ei dagok barriketakua. Horregaittik, aspaldi dala ez dok gramo bat harrikatz be sartu, eta ez jakixat zerekin ixotu biharko dittugun labok. / Egurrikatza da fiña, bildotsa erretzeko eta plantxa barruan botatzeko...; baiña harriketza da txapiandako, zuk ez dakizu hori?, ba nik bai!. Ik. ikatz, egur-ikatz.
harriko. iz. (ETNO). Fregado. Mikelek afarixa prestatu zeban eta guk harrikua egin genduan.
© Jaione Isazelaia
harrilandu (harlandu, harrilando, harlando) [harlandu]. iz. (TE). Piedra labrada; sillar. Etxegintzan erabiltzen dan labrautako harrixa. Elixia, dana harrilandozkua zan. / Harrilanduegaz eindako etxia. / Gure etxiak dauka, bestiegandik, harri-landuakin dauka fatxadia. "Harri-landua", Eibarkua da hori, e? bai, entzunda euko dozu "harri-landua".... / Eskola aurrian eitten genduan txingorgaiñian, han ziran harri-lando batzuetan. / Tiberiasko jauregi harrilandoz apainduetan. (Ibilt 89). / Ate gaiñian [...] harrilando bat nausixa. (Ibilt 231). / Aindu eban harlandozko hobia, bertan jarri zittuan bere loiba zintzua eta albuan maitte izan eban Zaldun jator zintzua. (Ibilt 490).
harrilari. iz. (TE). Desbastador,-a de cañones. "El que trabaja en la piedra rotatoria que servía para desbastar cañones" (TE, 167). Harrilarixan ofiziua, ofizio txarra, beti bustixan jardun bihar ebalako. / Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, harrilarixa.
harritsu. izond. (TE). Pedregoso,-a. Aizgorrirako bide-txingorra, harritsua.
harrittu, harritze ( harritutze, harrittutze) [harritu]. da/du ad. (TE). Admirar(se), extrañar(se), asombrar(se). Hainbeste pitxikin bere etxian, harrittu eban lagunori. / Ez zan millagro harritutzia ha ikusitta. / Ni harritzia pentsatzen eban, dirua aittatuta. / Matxin eta Txomin astronomiaz berbetan ziharduelako ez harritu irakorle. (Zirik 108). Ik. ikaratu, zurtu.
harritza. iz. (TE). Pedregal; pedriscal. Ixa Arrazolaraiñok, harritzia Anboto azpixan.
harrixan [harrien]. iz. (TE). Mal de orina, cálculo. Harrixana agertu jako, eta medikuanera osteraka dabill.
harrizko. izlag. (TE). De piedra, pétreo,-a. Gure antxiñako aurretikuen erreminttak, harrizkuak.