harbide. iz. (TE). Calzada, camino empedrado/de piedra. Bide-txingor honek harbide batera joten dau. Ik. burdibide, estrata, gorputz-bide, andabide. harburu. iz. (TE). Peña, acantilado. Eguarbitzako harburuan jarritta, orduak emoten nittuan Anbotora begira. / Itsasertzeko harburuetatik, arrantzale eitten eban amuagaz. Ik. harkatx. haredun [hareadun]. iz. (TE). Proveedor,-a de arena. "El o la que en Eibar proveía de arena para el fregado y las fundiciones" (TE, 152). Aritxixoko hareduna, izan ete da gaur Eibarren? harék (hark, hak) [hark]. erak. (TE). Aquel, aquella / el, la; aquél, aquélla, aquello / él, ella, ello. 3. graduko ergatibo singularra. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Esan dau harék azkenengo berbia. / Ein dau harék bihar ez ebana. / Hak topau ninduan basuan galduta. / Hark aittu baleu, ez zan geldirik egongo. Ik. ha. "Con acento prosódico en la e [arék]" (TE,152). / -k kasu markia kendu ezkeriok, beste kasu marka gehixenak be "har(e)-"-ri gehitzen jakoz: "hari /hareri; haren; harendako; harekin; haregaittik / hagaittik; har(e)tako; har(e)tatik / hare(n)gandik; har(e)tan /hare(n)gan, har(e)tara / hare(n)gana; har(e)taraiño(k), har(e)tarutz".
hárek (haek) [haiek]. erak. (TE). Aquellos, aquellas / los, las; aquéllos, aquéllas / éllos, éllas. 3. graduko forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Harek dira zuen mendixetan gordetakuak. / Ikusten dittuzu bidian datozen haek? Ik. harék, ha. "Con acento prosódico en la a [árek]" (TE, 152).
Nominatiboko
eta ergatiboko formen arteko sinkretismua dago eta ez dago
apartatzerik, testuinguruan edo ahozko entonaziñuan edo azentuan ez bada behintzat.
harenbaten. adlag. (TE). Sin mucha diferencia, más o menos igual; probablemente. Gauza bi antzera samarrekuak dirala esateko (EEE). Bata katu eta bestia txakur, bixak harenbaten dabiz. Ik. gitxi gorabehera, horrenbaten. "Askok pentsauko dabe hau ez dala eibartar esamoldia, baiña nik ezagutzen dot sarri darabixan bat eta, iñoiz, han edo hemen entzuten dot, baiña, bestela, kitto, ixa zihero galdua dogu" (IL, 41). haretsu [hareatsu]. izond. (TE). Arenoso,-a. Hango hariatzia, haretsua; hare garbi fin-fiña, mariabeheran urriñeraiñok. harétxek [harexek]. erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "harék". 3. graduko indartutako ergatibo singularra da. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Harétxek eta ez bestek, eiñ eban oker hori. Ik. haxe. "Con acento prosódico en la primera e [arétxek]." (TE, 152): .
háretxek [haiexek]. erak. (TE). Intensivo [mismos,-as] de "hárek". 3. graduko indartutako forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike.
Haretxek izan ziran ha hondamendixa ekarri ebenak. Ik. harétxek, haxe. "Con acento prosódico en la a" (TE, 152). / Nominatiboko eta ergatiboko formen arteko sinkretismua dago eta ez dago
euren artian formaz apartatzerik, kontestuan edo azentuakin ez bada behintzat.
hari. 3 . hari. iz. (TE). Roscado; rosca. Torlojuan gorputzan bueltan edo zulo barruan egitten diran helize moduko urtenietako bakotxa (ETNO).
Torlojuak bihurrixan daukan kanalari edo kanaleri esaten jako "harixak". / Ondo ajustau barik dagon harixa laster ixoko da. / Batian hari inglesa eta bestian metrikuakin beti nahastian ibili barik, noiz heldu bihar ete gara batasunera?. TEk ejenpluak pluralakin egitten dittu (harixak), baiña gaur egunian singularrian erabiltzen da gehixenetan(harixa).
hari-harira (hari-harixan, hari-harittik, harittik). adlag. (TE). En un hilo, a punto de. Hari-harira egon, hill edo bizi. / Platano azala zapaldu dau eta jausi ez da eiñ, baiña hari-harixan ibilli da. / Ze larrittasuna! hari-harittik urten dau. / Granuja horrek harittik ez dau miñik hartu. Ik. haxe. harira. adlag. (TE). Exactamente, al filo. Zeozer zihetz, justu-justu egittia.
Harira pixau biharra dauka urriak. harixa emon (harixak emon). du ad. (TE). Roscar. Torlojuan edo zuluan harixa egittia.
Harixak emon lehenengo torniuan ardatzari, eta gero honegaz terrajiari, ar-emiak eukitzeko. / Eskerrak harixa emoteko makiña barrixoni egitten dittugu hainbeste torlojo. Harixa emon da normalian erabiltzen dana.
harixa hartu. du ad. (TE). Agarrar / coger la rosca. Torlojuak emian hasierako hari batian edo bittan zuzen ahokatzia (ETNO).
Ez dau gura harixa hartu torlojo honek. harixa ixo (harixak ixo). da/du ad. (TE). Pasarse de rosca, dañar la rosca. Harixa hondatu (ETNO).
Torloju honi harixak ixo jakoz larregi estutziakin. / Hainbeste lotu eta soltau bahabil, laster ixoko dok harixa. / Torlojuak harixa ixota jaukak. Normalian harixa ixo da darabiguna.
harixan lotu (harixetan lotu). du ad. (TE). Atar a rosca. Harixetan lotutakua, gogorraua ultziegaz josittakua baiño. Gehixenbat harixan lotu da darabiguna.
haria [harea]. iz. (TE). Arena. Itsasonduetako haria lezkotxe ugarixa izango zala bere ondoria. Artikulua singularra hartzerakuan haria eta hareia formak erabiltzen dira. Hori da sasoi baten amaierako berezko -a eukalako; gaur apenas erabiltzen dan holan, zaharrak eta basarrixetan ez bada.
hariapeko. 1 . hariapeko [hareapeko]. iz. (TE). Afloramiento subálveo; fuente subálvea. Erreka urpian sortzen dan ama-iturrixa edo ur-jarixua, agorra eragozten dabena. / "Afloramiento o fuente subálvea que dificultaba o impedía agotar las pozas, a los que pescaban por ese método [agorra]" (TE, 155). Agortzen ekinda laga ein bihar izan genduan, hariapeko haundixa agertu jakulako. 2 . hariapeko [hareapeko]. iz. (AZ). Topo (Talpa europaea). Ik. sator. AZk dauka Eibarren jasota. Gaur egunian zihero galduta dago; sator da erabiltzen dan berbia.
3 . hariapeko [hareapeko]. iz. (EEE). Trampa, engaño; tongo; dinero negro. "merezi ez dabenari, adiskidetasunez edo zerbaitten interesez, injustuki, lanpostu bat, sarixa edo mesede bat egin eta merezitta zeukana kanpuan lagatzia. Esate baterako, konkurso batian edo oposiziño batzuetan merezi ez dabenari lehelengo sarixa emon eta merezixa daukana atzian laga" (IL, 52). Oin danian dabil hariapeko dirua. / Udaletxian libre geldittu dan plazia zelan emon jetsek horri eta ez Benittori, honek dakixan guztiakin? Epa! hemen hariapekua egon dok!. hariapotzu [hareaputzu]. iz. (ETNO). Pozo lleno de tierra corrida con la lluvia. Lehen, ganauak-eta ibiltzeko bidera bota eitten zuan lurra, ta sasixa, ta... Harri gaiña txarra idixak tira eitteko, ta ha biundu beti. Ta harek eukitzen zittuan salidak urak, kuneta moduan, bestela geu be eruan eingo giñukez. Ta han salidetan egoten dittuk pozuak. Harbelari jan ta harek eitten ziran, ta neguan ujaltiak datozenian lurrak juaten zittuan hariazulora, ta gero harek hariazuluak hustu eitten zittuan soluan guenera. Ta atzera betetzen ziranian, atzera hustu. Igual Arratetik egongo zittuan hariapozuak ehun. Zesterok aprobetxauko zittuan hiru, ta Erdikok beste lau, ta Lezeta Abeletxiak beste bost, ta hola! Bidietako lurrak aprobetxatzeko zuan hori! Ta salidia urari emoteko!. hariatza [hareatza]. iz. (TE). Arenal; playa. Debako hariatzan, itsasora begira etxe txiki bat, zer ames ederra zahartzarako!. / Hariatza legun legunak. (Ibilt 216).
Ik. itsas hondartza, hondartza. Hariatza [Hareatza]. l. iz. (ETNO). Hariatza (topónimo de Eibar). Eibarko leku-izena; oin anbulatorixua daguan ingurua.
Oin anbulatorixua daguan tokixa, San Juan kaleko errebuelta guzti hori?
Hor zeguan lehen hariatzia; hantxe ibiltzen giñan errekan eta igarixan.
/ Pagatza, Asuntza, Azurtza, Ariatza...
harik eta (haik eta). adlag. (TE). Hasta que. Harik eta hil arte eran deigun ardura barik. / Harik eta ahal dogun arte bizi gaittezen. / Harik eta biharra dozun bittartian ez zara txarto. / Harik eta berriro ikusi arte, ondo izan!. |