Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
helduleku. iz. (JME). Asa, asidero, agarradero, mango. Ik. oratuleku.
helgaitz. iz. (TE). Enfermedad; fiebre, calentura. Gizonan burubidia, makaltasuna, helgaitza eta azkenian heriotzia. Ik. gaixotasun.  Ez da Eibarren erabiltzen. "Voz en Eibar recibida por vía de la literatura" (TE, 310).
hereje.
1 . hereje. iz. (TE). Hereje, cismático, protestante. Erreforma protestantian jarraitzaillieri katolikuak ezarrittako izena. Luterogandiko herejiak, Nafarruaraiñok zabaldu ziran.
2 . hereje. iz. (TE). Gentil, pagano, no cristiano. "Del léxico político del tiempo de las guerras civiles. Hasta entonces se había dicho jentilla" (TE, 418). Baltzak eta herejiak gauza bat, txapelzurixendako. Ik. jentil.
heren. zenbtz. (AS). Tercio, tercera parte. Zatikixa da. Hirutik batekua, hirugarren partia.
heriotza (herixotza). iz. (TE). Muerte, expiración; parca. Zor guztiak bardintzen dittuan heriotzia, bardiña!
heriotza egin (heriotzia e(g)iñ). zaio ad. (EEE). Morir, fallecer. Hil. Luzaruan gaixorik egon da eta azkenian heriotza ein jako.
heriotzak lotu. du ad. (EEE). Morirse / fallecer repentinamente. Heriotziak uste barik harrapau, eta bapatian hiltzia. Arkolo-arkolo, baso bete edaten eguala jausi zan heriotzak lotuta.
heriotzia egin. du ad. (TE). Cometer un crimen / un homicidio. Heriotza bat einda iges eiñ eban Ameriketara.
herkide. iz. (TE). Paisano,-a; conciudadano,-a; compatriota. Gure arteko asko ein dira herkide Venezuelan. / Herkidia zan lau aldietatik, baiña erbestekua baiño gogorrago hartu eben. Anton. erbesteko, atzerriko. Ik. herriko.
hermandade. iz. (TE). Sociedad de Socorros Mutuos de Artesanos. Artisauen "Sociedad de Socorros Mutuos" dalakuari deitzen jakon Hermandadia (ETNO). / La Sociedad de Socorros Mutuos de artesanos, que se llamaba así comúnmente" (TE, 327), "Se decía así de la Sociedad de Socorros Mutuos de Artesanos de la villa de Eibar" (TE, 418). Iñor (ez zan) herrixan Hermandadian ez zanik... / Hermandadia pagatzeko beste alde batera jarrizu, lehelengua da ba hori.
herren.
1 . herren. izond. (TE). Cojo,-a. Seme bata herrena, ezkerreko hankatik. / Kalamidade guztiak beregain izatiarren edo, begi-bakarra, bizkar okerra ta herrena zan gaiñera. (Zirik 62). Ik. hanka-motz, kojo.  "Aunque vigente la voz, parece que hace mucho tiempo se naturalizó la voz kojua en Eibar, que ha venido a ser dominante, pues en tiempos de nuestros padres habían los Ataun kojua, Batista kojua y otros" (TE, 334).
2 . herren. iz. (OEH). Cojera. Bere herrena bera lako barregarrixa zan ta ez euan ha disimulatzerik. (Zirik 103).
herrenka. adlag. (TE). Cojeando. Herrenka hainbeste bide ein genduan, oiñetakuak urratuta.
herrenkako. izlag. (OEH). De (andar) cojeando. Batista kojuaren aide berdintsua, haren herrenkako ibillixa ta haiñ antzerako arpegixa. (Zirik 103).
herri.
1 . herri. iz. (TE). Pueblo; villa; ciudad; municipio; urbe. "Agregación urbana o edilicia" (TE, 338), "esta voz incluye también el sentido de entidad civil" (TE, 712). Gure herri honetan [Eibarren]. (Zirik 123). / Itsas herrixan egon ezkero itsas jenerotik jan bihar. (Zirik 24). / Galdaramiño gaiñetik, hiru edo lau herri agiri dira, kontuan hartu barik Eibarko herrixa. / Herriko semiak... Ik. uri, herririk herri.  Herri da Eibarren erabiltzen dan berbia; ez da uri erabiltzen.
2 . herri. iz. (TE). País; tierra, territorio; región, comarca; civitas; nación. Ohittura, erakunde, hizkuntza eta beste zenbaitt ezaugarri historiko eta kultural dittuan gizartia, lurralde jakin baten bizi dana. Euskeria gure herrixaren anima berbera izanik. (Zirik 41). / Euskal Herrixa, ehun milla batzuk. / Euskal Herrixa, euskerian herrixa. / Herri baten ohitturak, hizkuntza, literatura. / Galiaziar herria / Herri Katalanak. / Euren buruen jabe izateko herrixen eskubidia. Ik. Euskal Herria.
3 . herri. iz. Pueblo llano; pueblo, población, habitantes. Herrixan bizi diran herrittarren moltsua; gobernarixen aurrez aurre, herri laua. Herrixak hauteskundietan erabagiko dau. / Herri guztiak ahotan darabixan autua da hori. Ik. pueblo.
herri bateko.
1 . herri bateko. iz. (TE). Paisano,-a; compatriota; conciudadano,-a. Herri batekuak diranetik, alkarri laguntzen detse.
2 . herri bateko (harri-bateko). izlag. (TE). Tal para cual, parecido,-a. Bai, esaten dan bezela, bixak herri batekuak.  Erdalgaiztuan: esos, todos erribatekos.
herri-bide. iz. (NA). Camino público; paso público. Hasarre eon zian hango terreno zati bategaittik, eta azkenian herri-bidia zan!.
herri-gizon. iz. (OEH). Hombre del pueblo. Herri-gizonen disdirak jatorriz dittuelarik, "les fabliaux" eta herri ipuiñak. (Ibilt 453).
herri-idi (herriko-idi). iz. (ETNO). Buey pirenaico. Bertako arrazako idia, pirenaiko arrazakoa. Hamen herri-idixak lehen usatzen ziran, oiñ ez dago holakorik. / Hemen be bajeuazen idixak, herri-idixak. Herri-idixa zan hemengua lehen, bertakua! / Aittitta zanak eta gure aitta zanak beti idi-gorrixak; sekula bez gallegoik eta pintoik eta holakorik, beti hemengua! Baiña gure akorduan be, gorririk hemen gitxi eon dok: Agarrazpik eta, ero kapritxoson batek, haxe gustatzen jakonak!. Ik. ganau gorri, idi gorri.
herri-zaintzaille. iz. (TE). Guardia municipal, alguacil. Nagia zanetik, herri-zaintzaille izentau eben. / Herri-zaintzaille jarri da, beste gauzatarako ez dalako gauza.
herriko. iz. (TE). Paisano,-a; conciudadano,-a; compatriota. Anton. erbesteko, atzerriko. Ik. herkide, herritar.
herriko errentak. iz. (JSM). Renta municipal.
herriko etxe. iz. (TE). Ayuntamiento, edificio; casa consistorial. Herriko etxian batzen dira errejidoriak auzoko autuak erabagitzeko.
herriko jaun. iz. (TE). Cacique; notable. "Señor del lugar. En el lenguaje político contemporáneo, el cacique del lugar" (TE, 338). Danian dira herriko jaun edo jauntxuak. Ik. jauntxo.
herriko seme. iz. (JSM). Nativo; natural de; ciudadano; conciudadano; paisano.
herriko taberna. iz. (TE). Taberna municipal / del pueblo. Herriko tabernia errematera atara dabe.
herririk herri. esap. (TE). De pueblo en pueblo. Motxaillak bagiña letz, herririk herri eruan giñuezen.  Herririk herri, etxerik etxe, mendirik mendi... esapidia normal erabiltzen da erderazko [de s. + en + s.] honen ordez.
herrikoi. izond. (OEH). Popular, del pueblo. Ez noia agintzera hurrengokua nungo euskeran egingo dodan, biharbada kiputxez, baiña kiputxez egingo baneu be, herrikoi izan biharko litzake. (Zirik 7).
herritar. izond. (TE). Paisano,-a. Herritarrak ziran, bixak eibartarrak. Ik. herriko.
herrixan. izond. (TE). Municipal; comunal, publico,-a. Edutezko genitibo markaduna da. Lehenago, saill haundixak ziran herrixanak.  Mugatuan: herrixana, herrixanak.  
hesate. iz. (ETNO). Portillo. Hesixak pasatzeko atiak, erromaria baiño txikixagua.
1 . hesi. iz. (TE). Seto, cerco, valla; vallado, cercado. Gure saastixak jira guztian hesixa dau, sasi-arantziakin jarritta. / Hesixan, minteixa eukan jarritta. / [...] eta hesixetako sasixa, nahiz arantza huts zorrotza. (Ibilt 223). Ik. erromara, esparrau, langa, itxitura.
2 . hesi. iz. (ETNO). Herramienta para mullir la superficie endurecida de la tierra. Hesixa alkarren artian josittako ohol batzuekin egindako tresna zapala da. Neguko hotz eta eurixen ostian lur-azala gogortu, elkortu egitten da. Zeozer ereinda daguan tokixetan (garixa gehixenbat) udabarrixan hesixa pasatzen da hori lur-azalori harrotzeko eta landariari hazten laguntzeko (ETNO). Ta egualdi ona eguanian, ba, ganauekin hesi bat pasatzen zan lurra gozotzeko. Lurrari negu guztian zelan telia eitten jakon, eurixekin ta izotzakin, ha udabarrixan pixkat apurtu, garixak hartu deixan indarra! Hesixa zan hortzik bakua! Tabla bat gaiñian pasatzia moduan! Baiña egurrakin eindakua espresamente, ta gero harri bat gaiñian. Ta "raaaaa!", lurra haustu eitten eban harek! Ta zelan lurra hausten eban, gero gozotu eitten zan lurra. Ta berotzen zanian, garixak indarra hartzen eban behetik gora. Ik. alper-hesi.
heskera. iz. (ETNO). Seto natural / de maleza. Lurrak, saillak, bidiak, zelaixak... zatitzen dittuen zugatz eta arbolatxozko hesixak, gehixenetan berezkuak. Erbixa heskeran sartu dok eta oiñ ez dago harrapatzerik.
heskeran egin. esap. (ETNO). Modalidad de caza en setos. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori txikixak muturrera eruan arte. Hara heltzerakuan txori guztiak batera urtetzen dabe ehiztari bixen aurrera; zozo-birigarrotan egitten holan. Zozo-birigarrotarako bi lagun bihar dittuk. Heskeretan eitteko. Heskerak, sasi-illarak. Batak harrixak bota, "ta-ta", eta bestia zain. Oin, jarraittu ein bihar jako, e? Zozua igesi joiak ha, heskeran, eta "tapa-tapa". Ha badoia igesi eta argi ibili bihar dok, bizkor, heskeria amaittu arte. Izardi edarrak etaratzen zittuan. Jope! Zozuak beti iges, "tti-tti-tti...", ta "tapa". Hil juat! Heskeran ezker-eskuma ipini, bat bestia baiño aurrerago, hiru-lau metro aurrerago zaratia etaratzen, eta [zozuak] beste aldera urten. Ik. keixara, keixapian egin, pikupian egin.
hesola. iz. (ETNO). Estaca; poste del cercado. Hesixa egitteko erabiltzen diran makilak eta oholak. Ik. tinko.  hésola.
heste. iz. (TE). Intestino; tripa. Txarrixa hiltzia dogunetik, erosizu hestia odolostientzat. / Korridan gauza zatar guztietatik zatarrena, zaldixak hestiak darixola agertzia.
heste bakar.
1 . heste bakar. iz. (NA). De un sólo intestino. Heste bakarra, zerak eukitzen dau heste-bakarra, txorixak! Zela esaten jako ha txorixari?, gozua jateko! Zozua ez, harek milla pezeta gehixao balixo dau; oillagorra ete da?
2 . heste bakar. izond. (NA). Flaco,-a. Hau heste-bakarra da, ez dao loditzerik. Bai, jeneralian hori esaten da.
heste estu. iz. (NA). Intestino delgado. Jatekua, heste estura doia.
heste luze. iz. (TE). Intestino delgado. Erraietako heste luzia eta mehiena.
heste nausi [heste nagusi]. iz. (TE). Intestino grueso. Gure erraietako heste nausixa.
heste-sobre (heste-sobra). iz. (EEE). Apéndice. Apendizia: lehen "hestesobria" esaten jakon horri. / Heste-sobreko miñakin dabil aspaldian.
heste-sobreko. iz. (EEE). Apendicitis; peritonitis. Heste-sobrekuakin eruan dabe ospittalera.
heu. izord. (TE). Tú (intensivo). Indartutako formia da, 2. persona singularra, nominatibuan. Heu haiz haundiña eta jarri hari buru. / Heu gura najeukek ikusi nere lekuan. / Heuk daukak errezoia!  Ergatibo kasu markia nominatibuan gaiñian ipintzen da: heuk; beste kasu gehixenak heur-en gaiñian ipintzen dira: heuri, heure, heuretako, heurekin eta abar.