Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
horittu, horitze ( horittutze) [horitu]. da/du ad. (TE). Poner(se) amarillo, amarillear; dorar(se); palidecer. Gizajua argaldu eta horittu (ein) da, etorri jakon lauremiñakin. / Urrez horittu dau aho guztia. / Garixak sailletan horittutzia, garillian. / Begixen zurixa horitzia, lauremiña datorren siñalia.
horixe (hoixe). erak. (TE). Intensivo [mismo,-a] de "hori". Indartutako 2. graduko erakusle singularra da, nominatibua. Izenordaiña edo determinatzaillia izan leike. Indartzaillia -xe da. Horixe berberori da hondamendi hau ekarri dabena. / Ointxe, hamentxe, bertantxe, leztxe; hauxe, horixe. / Berihalaxe, hauxe, horixe, haraxe, honaxe... Ik. horretxek, hórretxek.
horixe bai. esap. (OEH). Claro que sí. --Horixe bai, --ziñuan hirugarren batek--. Petra ez zonan beti aiskide, baiña oin ikusiko jon gizonik eza zer dan. (Zirik 27). Ik. bai horixe, ez horixe.
© Malen Carcamo
horma. iz. (TE). Pared, muro, muralla. Eibarren be, sasoi baten, hormia zan herrixan jira guztian. / Eiñ eban irristadiakin, ez zan geldittu aurreko hormia jo arte. Ik. paret.
horma bixak jo [horma biak jo]. esap. (TE). Hacer dos paredes (juego de la pelota). "Jugada en el juego de la pelota" (TE, 605). Horma bixak jo zetsazen, baiña pelotiak erreixatik kanpora urten eta jokua galdu eban. Ik. hormabiko.
horma siku. iz. (TE). Sillar sin argamasa / cemento; mampostería. "Pared de mampostería sin argamasa" (TE, 605). Baserrixetan, soluetako mugak, horma sikua.
horma-bedar.
© Jaione Isazelaia
1 . horma-bedar. iz. (ETNO). Albahaquilla (Parietaria diffusa).
2 . horma-bedar. iz. (ETNO). Stachys (Stachys lanata).
horma-zulo. iz. (TE). Agujero, intersticio en la pared. Mutikuak giñala, gure zeregin bat horma-zuluak zirrikatzia izaten zan, zer friztixa agertzen ete zan ikusteko.
hormako ira (hormako ida). iz. (ETNO). Helecho (Polypodium interjectum). Ik. garo txiki, ira txiki.
hormabiko. iz. (ETNO). Dos paredes, en el juego de pelota. Pelotako berbia da. Frontoiko edozein jokotan be esaten da: squash, frontenis, paddle... Ik. horma bixak jo.
hormagin. iz. (TE). Albañil, constructor, cantero. Hormak egitten dittuana. Zuk diñozun hormagiña Mallabikua zan. Ik. igeltsero, hargin.  Hormak egitten dittuanari esaten jako hormagiña (lehengo basarrixetan esate baterako). Dana dala, gaur egun, albañil esateko askoz normalagua da igeltsero.
hormagintza. iz. (TE). Albañilería, cantería, construcción. Hormak egitteko lanbidia (ETNO). Hormagintzia, ondo jakin biharreko ofiziua.
© Migel Mari Elosegi
hormatxori. iz. (TE). Gorrión (Passer domesticus). Gure inguruetatik, hormatxorixak be aldendu ziran hainbeste ehitzarin bildurrez. / Txirriskillak-eta be bai, ezta? Baiña txarrena hormatxorixa. Hori da txori marrajua hori! Lehen, artua eta garixa ereitten genduanian, zerua ikusi ezinda. Gari-sail osua hormatxoriz jositta, eta ezin kendu. Alperrik txorimalua ipinitta be.. Ik. artatxori.  Inguruko herrixetako patxizahar, artatxori, kaletxori... eta antzerakuak be ezagunak dira Eibarren, baiña hormatxorixa esaten detsagu guk.
horra.
1 . horra. adlag. (TE). Ahí, a ese lugar. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da; adlatibua, 2. gradukua. Horra nator neu eta esango detsut zer dan egixa.  Beste adlatibuak honen gaiñian egitten dira: horraiñok, horrutz.
2 . horra. interj. (TE). ¡He ahí!; ¡mira!. Horra nun diran mendi maittiak... Ik. hor.
horra hor. esap. (OEH). He ahí. Horra hor, heriotzara doialakuan nun azaltzen dan Meltxorreneko tabernan. (Zirik 18). Ik. haor, hara hor.
horraittiok (horraittiokan) [horratio].
1 . horraittiok (horraittiokan) [horratio]. lok. (TE). Sin embargo. Horraittiok, etorri zara halakoren baten. / Kasta uletsuak ei ziran [txerrikumok] baña ez, horraitiok, asko gizentzekuak. (Zirik 59).
2 . horraittiok (horraittiokan) [horratio]. interj.-junt.-lok. (OEH). Ciertamente, desde luego, por lo visto; mira que, cuidado que, si así fuera. Horraittiok andriaren begirakunan ez zan izan giro; axerixaren jarkeria zirudixan. (Zirik 27). / Horraittiokan hori eitten badestazu, (ez) gehixago arpegira begiratuko nik zuri. / Arraixua!, ha zuan nik zuen kafian Sanjuanetan ikusi neban gittarria! (kontrabajuagaittik) Horraittiok, Txikillanak jo biharko jok ha garaua! / Horraittiok ez ei zan beste jan eta edanzale asko bezin alperra. (Zirik 103). / -Hire semiak, horraittiok, esakera zatarrak jaukaz. -Zer nahi dok ba!, kakamokordua baiño tontuagua dok eta! / Gaur, horraittiok, lo jaiki zara. Ik. ez horraittiok.  Enfasixa emoteko erabiltzen da gehixenetan.
horregaittik [horregatik].
1 . horregaittik [horregatik]. lok. (OEH). Sin embargo; con todo. Horregaittik ez uste izan eibartarrak larritzen garanik. (Zirik 123).
2 . horregaittik [horregatik]. adlag. (OEH). Por eso.
hórrek [horiek]. erak. (TE). ésos, ésas. 2. graduko forma plurala da, bai nominatibokua bai ergatibokua. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike. Jentillak; horrek ziran hamengo lezetan bizi izan ziranak Ebanjelixuan aurretik. Ik. horrek.  "Con acento prosódico en la o" (TE, 607): [órrek]. Deklinaziñoko beste kasu markak "horre-"k hartzen dittu.
horrek.
1 . horrek. erak. (TE). Ese, esa; ése, ésa, eso. 2. graduko formia da, ergatibo singularra. Izenordaiña eta determinatzaillia izan leike. Horrek asmau dau mataza guztia. / Horretarako, jakiñian nintzan eta ez ninduen harrapau. Ik. hórrek, hori.  "Con acento prosódico en la e" (TE, 607): [orrék]. / "Horr(e)-"k hartzen dittu deklinaziñoko beste kasu marka gehixenak: horren genitibua, horri datibua, horrekin, horretarako...
2 . horrek. erak. (OEH). tú, tú que; enfático en vocativos. Semetzat letz nik hazi zaitturan horrek. (Ibilt 479). / Hi, tabernan larregi trabatzen haiz. Pardelorrek! (Zirik 26). Ik. hori.
horrela (horla).
1 . horrela (horla). adlag. (TE). Así, de ese modo, de esa manera. Balixo erakuslia daukan adberbixo kategorixako formia da, 2. gradukua, moduzkua. Horrela ein bazendu, ez zan apurtuko. / Zuk diñuzunian, horla izango da. Ik. holan.
2 . horrela. adlag. (TE). Y por tanto, así pues. Horrela, bixar ikustekotan gelditzen gara, ez da ala?
horrelako (horlako). izlag. (TE). Tal como ese / esa / eso. Zelakua esan gura dau. Bere aitta, ez zan ziur horrelakua. / Neuk be badot horlako liburu bat. / Horrelakorik ez dot ikusi bizixan. / Utrillo, Cézanne edo horrelakoren batena izango zuan. (Zirik 16). Ik. holako.  Izenlaguna danetik, artikulua eta beste kasu markak hartu leikez: horrelakua, horrelakorik...
horrelakoxe (horrelakotxe). izlag. (VO). Precisamente tal, de ese modo. Indartutako formia da. Horrelakotxe senar bat. (Ibilt 471). / Bere amandrian izena orruaz aittatzen ziñuana. (Ibilt 467). Ik. holakoxe.
horren. adlag. (TE). Tan, así de. Nolakotasunari dagokixon 2. graduko konparaziño adberbixua. Ez neban siñistuko horren politta ziñanik. Ik. hain, honen.
horrenbaten. adlag. (JSM). Poco más o menos, aproximadamente. "Gauza bi antzera samarrekoak direla esateko" (EEE, 20). / Alde asko barik, gitxi gorabehera, antzera samar. Bazan Eibarren etxiak horrenbaten eitten zittuan kontratista bat. / Hamabixetan, horrenbaten agertuko dok. Ik. gitxi gorabehera, harenbaten.
horrenbeste. adlag.-zenbtz. (TE). Tanto(s), tanta(s); tanto; tanto como eso. Ez neban pentsatzen horrenbeste hasarratuko zanik hain gitxigaittik. / Baiña hori baño ez-pok (ez ba dok), horrenbeste eingo juau. (Zirik 35). Ik. honenbeste, beste horrenbeste.
horretan. adlag. (TE). En eso, entonces. Horretan, heldu ziran atzetik ziranak... / Horretan, tope ein dau Peru ta Txominekin. (Zirik 121). Ik. hori.
hatan-horretan. adlag. (EEE). Y en esas. Hartan eta horretan. Hatan-horretan, eiñ eben "kalamatxinuak" harrapatzeko plan bat. (Zirik 34).
horretan izan (hortan izan). esap. (TE). Estar (de acuerdo) en eso. Hortan giñan, baiña gauzak beste modu batera gertau ziran. Ik. horretantxe egon / izan.
horretantxe egon / izan (hortantxe egon / izan). esap. (TE). Estar (de acuerdo) en eso (mismo). Siñistu gura badozu, horrentantxe nago neu be. / Ez ardurarik euki; hortantxe izango naiz hill arte. Ik. horretan izan.
horretara (hortara). adlag. (TE). De esa manera, así; por lo tanto, entonces. Era edo modu horretan. Esaldixan hasieran jarritta ondoriozko lokailluen zeregiña betetzen dau (AS). Horretara, zure esanan behian, iñok (ez leuke) munduan iñori aintzeko eskubiderik. / Hortara zeuk daukazu errezoia. / Horretara, gaur be berandu allegauko zara. / Txominen emaztea, Txomiñesia, eta horretara. (Zirik 82n). / Gauzia hortara amaittu gurarik. (Ibilt 478). Ik. hartara, holan, honetara, hortik.  Hor(re)tara, har(e)tara in [Eibarko euskara. Gure hizketaren doinuak eta berbak, 371]