Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
zintzoki. adlag. (OEH). Cuidadosamente, prudentemente, fielmente. Sasoiz hartu eban emaztetzat emakume eder bat, etxekoandra zintzoki eitten ebana bixen onerako. (Ibilt 472). Ik. zintzo.
zintzotasun.
1 . zintzotasun. iz. (OEH). Sinceridad, fidelidad, formalidad, fundamento. Dukiak, ez dakar ezpatarik, baizik bere zintzotasuna. (Ibilt 480).
2 . zintzotasun. iz. (TE). Economía, como virtud; buena administración; ahorro. Zintzotasuna izan bihar litzake aberastasunen oiñarrixa, baiña gaurko egunian ez da halan. Ik. zuzentasun.
zintzotu, zintzotze ( zintzotutze). da/du ad. (TE). Volver(se) ahorrador; corregir(se), formalizar(se). Zintzo edo zintzuago bihurtu. Ha etxekalte zana, oso zintzotu da ezkondu ezkerik. / Komeni jakon hari apur bat zintzotutzia.
ziñu [zeinu]. iz. (TE). Mueca; gesto; seña. Lauakin hiruan ziñua, kontrarixuak jasotzeko moduan.
ziñu egin (ziñuak egin). du ad. (TE). Hacer muecas/gestos/señas. Ziñu ein zetsan etortzeko eta etorri zan. / Ziñu ein zetsan nausixari, gaizto bat zalako. Ik. kiñu egin.
ziñulari. izond. (TE). Gesticulador,-a, gesticuloso,-a. Ume ziñularixak ez dau ondo emoten.
zipli-zapla. onomat. (TE). Bofetadas. Matrailla bixetan emoten diran zaplatekuak (IL). / "Onomatopeya con que se significa el reparto de bofetadas" (TE, 738). Zipli-zapla ezkerrera eta eskumara, aldendu zittuan danak. / Harro etorren mutilla, baiña zipli-zapla jo eban aittak. Ik. zapla.
ziraun.
1 . ziraun. iz. (TE). Lución (Anguis fragilis). Angiduen famelixako suba ezaguna gure inguruetan. Ziraunak bere sabel barruan arrautzak ataratzen dittu.
2 . ziraun. izond. (TE). Insidioso,-a, intrigante. "Lo inofensivo de la especie no justifica este tropo, sino la suavidad con que se desliza y se esconde de la vista" (TE, 738). Kaltegarrizko ziraun bat zan, hasarria ipintzeko beti prest. / Zaldun gizajuak, ikusiarren andrazko ziraunan gaiztokerixia, eruan onian, ez eban gura izan beste hainbeste itxuli haren aurka. (Ibilt 480). / [...] erantzun zetsan andra ziraunari barrez-barrez... (Ibilt 487).
ziraunki. adlag. (OEH). Vilmente, malvadamente. Emaztiak, orduantxe pozik, gura ez baleu lezko ezetz batzuen ondoren, esan zetsan ziraunki [...]. (Ibilt 478).
ziri.
1 . ziri. iz. (TE). Pasador; palo; cuña; clavija. "Pasador, pieza de seguridad" (TE, 739). Zirixa sartixozu burpill horri, igesik eiñ ez deixan. / Zirixak gauza askotarako bihar izaten dira industrian. / Sekula ez jok jarri bihar zirixa nasai, bere neurrixan baiño.
© Asier Sarasua
2 . ziri. iz. (ETNO). Gancho para atar haces. Gari-azauak lotzeko kako modukua. Garixa igitaixakin ebagi, eta lurrian lagatzen zan hasiera baten. Baiña gero azauak egin bihar izaten ziran, eta horretarako ziritxo bat erabiltzen genduan, "txaberia" jako haren izena. Lasto batzuk hartu, eta ziri horrekin korapillua egitten genduan, "izutia" esaten dana. Eta holaxe azaua eginda. Gero pilluetan ipini, eta beste guztia. Garixak biharra daka demasa. Ik. txabera.
© Jaione Isazelaia
3 . ziri. iz. (ETNO). Cuña. Egur zati haundixak ebateko erabiltzen diran burdiñak. Tronguak, trontziakin ebateko, zabalduta eusteko, egurrezko zirixak erabiltzen dira. / Burdiñazko ziririk ez eukanak egurrezko zirixa erabiltzen eban.
4 . ziri. iz. (OEH). Engaño, trampa; provocación, incitación, estímulo. Engaiñua. Konturatu barik zerebixan zirixa diabruak bere aurka. (Ibilt 463). Ik. zirikada, ziriko.
ziri-sartzaille. izond. (TE). Embustero,-a, burlador,-a, que miente o engaña con habilidad. Zirixak sartzen dittuana. Holakua zan gure Trapu-Trapu ziri-sartzaille okerra. (Zirik 36). / Tabernan, baserrittarregaz, ziri-sartzaillia.
ziri-sartze. iz. (OEH). Engaño, trampa. Ziri-sartze kontuan atzian gelditzekua ezpazan (ez bazan) be. (Zirik 90).
zirixa sakatu. dio ad.-esap. (OEH). Engañar, tomar el pelo. Haze zirixa sakatu zetsan. (Zirik 124). Ik. zirixa sartu.
zirixa sartu. dio ad.-esap. (TE). Engañar, burlarse de. Guzurra sinistu erain, engaiñau; adarra jo / "Idiotismo que significa hacer creer una mentira" (TE, 739). Ziri galanta sartu zetsan harek baserrittar gizajuari. / Hori dala ta sartzen detsa Iñurrietak ziri hori. (Zirik 100). / [Dukia] aurkitzen zan lehen baiño bai-ez gogorraguan, pentsaurik ziriren bat sartu ez ete zetsan egi mingarrixa ezkutatzeko. (Ibilt 482). Ik. adarra jo, engaiñau, irutxur egin, zirixa sakatu.
zirikada. iz. (JME). Sátira, puya, broma; punzada. Eztenkadia, adar-jotia. Honelakua gendun Trapu-trapu be. Beti norbaiti zirikadaren bat nundik sartuko ibiltzen zan. (Zirik 33). / Galdo-txikin zenbait zirikada, errebentagarrixak dira. (Zirik 89). Ik. eztenkada, ziri.
zirikalari. izond. (TE). Incitador,-a, provocador,-a; bromista, burlador,-a. Jendia zirikatzen ibiltzen dana; adarra joten dabillena. Amezketako Ferran bezelaxe zirikalarixa. / Bihotz oneko adarjotzalle bat besterik ez da; iñori gaitzik eingo ez detsan zirikalari bat. (Zirik 53). Ik. zirikada, zirikatzaille.
zirikatzaille (zirrikatzaille) [zirikatzaile]. izond. (JME). Azuzador,-a. Zirikazalia Horregaittik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. / Nola nun-nahi izaten diran zirrikatzalliak ta autubatzailliak, gure auzoko herrixan be ezin faltau. (Zirik 36). Ik. zirikalari, zirikada.
zirikillote.
1 . zirikillote. iz. (TE). Mejunje; brebaje; ungüento; pomada casera. "Ungüento casero para muchos males" (TE, 738). Zauri horrendako, amandriak dauka zirikillotia.
2 . zirikillote. iz. (JSM). Cabello de ángel; mermelada de calabaza. Bazkarittan postre berezixa daukagu gaur: zirikillotia..
ziriko. iz. (OEH). Cohete; puya. Zure bigarren bertso horretan sartu dirazu zirikua. (In Zirik 100). Ik. ziri.
zirillu. iz. (ETNO). Fondo de la fragua. Sutegixan hondua. Burdiñoletako berbia da. Sutegixan honduari "zirillu" deitzen jako.
zirimildu, zirimiltze. du ad. (JSM). Revolver, mezclar, remover. Ogixa eitteko ondo zirimildu bihar dira uruna eta ura.
zirimillo. iz. (JSM). Revuelto; mezcla. Ahixa da uruna eta esnian zirimillua..
zirimillote. iz. (JSM). Revoltijo; revuelo. Ondra-janan ostian tabernan egundoko zirimillotia geratu zan.
zirimiri (txirimiri). iz. (TE). Llovizna; lluvia menuda; calabobos. Egun guztian dihardu zirimirixa. Ik. euri-lanbro, lanbro, euri-zirin, lanpar.
zirin.
1 . zirin. iz. (ETNO). Excremento de ave.
2 . zirin. iz. (ETNO). Diarrea; descomposición. Ganauak beherakua dakanian, "ziriña" dakala esaten da. Ik. beherako.
3 . zirin. izond. (TE). Fluido,-a, acuoso,-a; inconsistente, poco espeso,-a. Morokill hori ziriña dago, arto-urun gehixago bihar dau. Anton. lodi. Ik. likin.